2009/05/12

Salida al monte- IKASURTEKO AZKEN MENDI IRTEERA

Urteko AZKEN MENDI IRTEERA honetan GORBEIAko parke naturala bisitatuko dugu, OKETA mendia igoz Autoz MURUAraino eta bertatik GORBEIAko HARROBIetara bertatik OKETA mendiraren igoerari ekingo diogu. Begiratoki zoragarria 1.301 mko garaiera duen hau. Bertatik Zigoitiako harana, Arabako Lautada eta Legutianoko urtegien eremua ikusten dira, urrutian Urkiolako parkea dagoelarik. Diote bertakoek gerrate karlistetatik txanponez beteriko kaxa bat dagoela izkutatua, orain arte inork aurkitu ezin izan duena.Ea ba oraingoan agertzen den.

HARROBIetan, norberak lekarkeena bazkaltzeaz gain, txistorra, ardoa, edariak, kafea eta postrea antolakuntzaren esku geratuko da. Hantxe bertan, zaudetenen artean antolatuko dugu diru bilketa. Espero ez dugun eguraldi kaskarra izango bagenu, bazkaria GOPEGIko FRONTOIan izango da.

Hau guztia dela eta, erregua eguneko antolakuntza errazteko:

1.- Arren, DATORREN OSTIRALA arte , MAIATZAk 15, zoaztenen kopurua jakinaraziz, izena eman hurrengo posta korreo edo telefonoetan:
jasantiago@euskalnet.net / 675.713002 / jose alberto
jnunez@vitoria-gasteiz.org / 646.958153 (Arratsaldeetan) / jorge

En esta ÚLTIMA SALIDA del año visitaremos la el PARQUE NATURAL de GORBEA, subiendo al monte OKETA. En coche hasta MURUA, y de allí hasta las CANTERAS DE GORBEA. Desde allí iniciaremos la subida al monte OKETA.Extraordinario mirador, ubicado a 1301m. de altitud, desde el que se domina el valle de Zigoitia, la Llanada Alavesa, y el área de los embalses de Legutiano, con el parque de Urkiola al fondo. Este monte cuenta con una leyenda referida a un cofre de monedas oculto desde las guerras carlistas, y que nadie ha podido encontrar.Ánimo el oro espera.

En la CANTERA, además del o que cada uno lleve, la organización proveerá la txistorra, vino, bebidas, café y postre necesarios para la comida y allí mismo haremos cuentas de los gastos. Si el tiempo no acompañara, aspecto que dudamos, bajaremos a comer a GOPEGI, al refugio del FRONTÓN.

Por todo ello, y para facilitar la organización el día, un ruego:

1.- Os rogamos que nos comuniquéis hasta el próximo viernes 15 de MAYO, aquellos que tenéis intención de apuntaros en los siguientes teléfonos y correos electrónicos:
jasantiago@euskalnet.net / 675.713002 / jose alberto
jnunez@vitoria-gasteiz.org / 646.958153 (tardes) / jorge

2009/05/07

MUNDUARI BEGIRATZEKO MODU BAT

Horrela hasten da Mikel Urdangarinen abestia, eta bukatu TXIKIEGIA AGIAN.
Ikastola handitzen doa, HANDIEGIA AGIAN?
Hurrengo ikasturtean beste gela bi irekiko ditugu, Lehen Hezkuntzako 3. mailakoa eta Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan beste gela bat (0-3 etapan), laster 800 ikasle inguru izango ditugu, Hasierako lerro bateko ikastola izatetik, bi lerroko ikastola izatera jauzia egin genuen eta azken urteetan hirugarren lerrora irekitzen ari gara. Handiegia agian?
Egia da noizbait Batxillerak izatekotan hiru lerroak finkatu behar ditugula, baina ez litzateke hobe bi lerroko bi ikastetxe izatea eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxillerrak ikastetxe bakarrean kontzentratzea?
Seaskako ikastola handiena Hendaiakoa da, 200 ikasle inguru ditu, azken urteetan hazkunde handia izan du, ikastetxea handitu beharrean, herrian beste ikastola bat egiteko aukera hobestu dute.

2009/05/04

ENTZIKLOPEDIA EUSKARAZ-WIKIPEDIA

Zer da Wikipedia?
Labur esateko Entziklopedia bat hizkuntza anitzetan sortu eta zabaltzeko ekimena, ahalik eta kalitate gorenenekoa, planetako pertsona ororentzat, beraien hizkuntza edozen dela ere.
200dik gora hizkuntzetan ari da proiektu hau garatzen, eta euskara ranking honetan 47. inguruan mugitzen da, 38.093 artikulu daude publikatuak dagoeneko gure hizkuntzan. Seme alabei etxeko lanetan laguntzeko baliogarri izango zaizue.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala

Proiektuan parte hartu nahi baduzu ere zure esku dago, 2.000 inguru lankide daude lankidetza eredu honetan bere ekarpenak egiten. Ez dira gutxi.

2009/04/22

PIRRITX ETA PORROTX GAUR IKASTOLAN

Hile pare bat falta dira Arbako Ikastolen jairako, Araba Euskarazerako. Aurten Ekainaren 21ean izango da, Oionen, bertako Ikastola, San Bizente ari da antolaketa lanetan. Armentia Ikastolan aurkeztuko dute gaur, Ikastolako aretoan Araba Euskarazerako prestatutako kanta eta bideoa. Pirritxek eta Porrotxek hartu dute ardura hau eta gaur goizean gurean izango dira.

Hoy se presenta la canción y el video del Araba Euskaraz que se celebrará el 21 de junio en Oion. La presentación se realizará en el salón de actos de la Ikastola Armentia. Pirritx eta Porrotx son los creadores del Video y estarán esta mañana en la ikastola.

http://www.arabaeuskaraz.net/html/abestia.html

2009/04/07

Eskerrik asko Armentia, Eskerrik asko Korrika


Lagun pila bat bildu ginan gure kilometroa egiteko. Guraso, ume, irakasle, DBH1,2,3 eta 4ko gaztetxoak, ikastola utzi dutenak ere bertan ziran, Batxilergoan daudenak eta Unibertsitatean daudenak ere, ederra izan zen hainbeste lagun bertan izatea.
Giro ederra, benetan esker mila eman dugun erantzunagatik.

Hemen duzue argazki sorta bat, joango gara beste batzuk sartzen.


http://www.flickr.com/photos/37162592@N06/?saved=1"



Iremos colgando más fotografias los próximos días.