Bilera 18:30etan izango da eta behar duzuen gurasoentzako umeen zaintza-zerbitzua antolatuko dugu.Egun horretarako aurreikusten den gaien zerrenda hauxe da:
1. Batzar Nagusiaren agiria sinatzeko bi kideren hautaketa.
2. 2007 urteko emaitzen aurkezpena eta onarpena, hala erabakiko balitz.
3. 2008-09 ikasturterako matrikulazio datuak.
4. Araba Euskaraz 2008 Bastidan.
5. 0-3 zikloan uztaileko zerbitzua.
6. Beste irakaskuntza-erakunde batzuekin elkarlan-hitzarmenak.
7. Autobus eta jantoki zerbitzua: informazio bileren aurkezpena.
8. Ikastolaren XV urteurren ospakizuna.
9. Galdera-erreguak.
Bazkide guztiok, langile zein erabiltzaile, zaudete gonbidatuta eta ez huts egin ahal baduzue.
Etxera igorriko zaizuen deialdian behar izanez gero ordezkoa izendatzeko agiria ere helduko zaizue.
