Showing posts with label Oharrak. Show all posts
Showing posts with label Oharrak. Show all posts

2008/05/26

Armentxoren ikasturteko ekintzen amaiera




Armentxoko arduradunek iragarri digutenez aste honetako ostirala azken eguna izango da. Datorren astetik aurrera, beraz, ez da eskolaz kanpoko beste inongo ekintzarik antolatuko. Egon adi beraz.

Final de actividades de Armentxo por este curso

Según nos indican de Armentxo este viernes será el último día de actividades por este curso. A partir de la próxima semana, por lo tanto, no habrá ya ninguna actividad extraescolar en marcha. Estad atentos y atentas a este cambio.

2008/03/08

Jantoki zerbitzua erabiltzeko arauak


Jantokia erabiltzen hasteko, uzteko, erabilera egunak aldatzeko, eskatzeko eta arduradunekin hitzorduak egiteko jantokiko telefono zenbakira (665 729423) (ordutegia 12:30etatik 15:00 bitartean) deitu beharko duzue gurasoek edo ohar baten bidez irakasleari jakinarazi, gutxienez egun bat aurretik. Aldaketa horiek abisatu ezean, dagokiona kobratuko zaizue.
Egun solteak erabili ahal izateko aurretiaz abisatu beharko duzue, beranduenik ere bezperako eguerdiko 13:00ak.
Gurasoak seme-alabek jantokira ekarri beharreko tresnak (hortzeskubila, pasta…) ekartzeaz arduratuko dira.
Norbaitek menu berezi baten beharra izanez gero, aldez aurretik jakinaraziko duzue, medikuaren ziurtagiria aurkeztu eta beharrezko txostenak bete beharko dituzue.
Ikasturtean zehar jasotzen dituzuen jangelako txostenak sinatuta itzuli beharko dituzue; Haur Hezkuntzan bi eta Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Batxilergo Hezkuntzan hiruna txosten.
Pedagogia lana behar bezala burutzeko, nahitaez elkarren arteko errespetua eta lankidetza behar dira, hau da, jantokia erabiltzen dutenen, familien, irakaskuntzako eta irakaskuntzaz besteko langileen, begiraleen eta sukaldeko langileen arteko errespetua eta lankidetza.
Ikaslearen heziketa-prozesuan beharrezkoak diren arau eta ohiturak ez dituzte jangelako langileek soilik jorratu behar; beraz, gurasoen ardura da beraien seme-alabei oinarrizko ohiturak eta arauak irakastea: elikadura-ohiturak, garbitasun-ohiturak, portaera-ohiturak eta gizarte-harreman ohiturak.

Jantoki zerbitzuko kuotak

Jantokian bi eratako kuotak daude indarrean bakar-bakarrik, dagozkien kostu eta ezaugarriekin:

Egunero jantoki zerbitzua erabiltzen dutenak:
Kuota hau jantoki zerbitzua egunero erabiltzen dutenei kobratzen zaie, eta 5,04 €koa izango da egunero.
Egunak deskontatzeko lau egun jarraian gutxienez falta behar dira ikasleak jantoki zerbitzura. Hala ere, faltatzen direnean beti abisatu beharko dute egun bat lehenago 15:00ak baino lehen jantokiko arduradunei. Abisatzen ez badute dagokiona kobratuko zaie.

Egun solteetan jantoki zerbitzua erabiltzen dutenak:
Kuota hau jantoki zerbitzua erabiltzen dutenei, baina ez egun finkoak, kobratuko zaie eta 6,20 € egun bakoitzeko izango da.
Egun soltetan jantoki zerbitzua erabiltzen dutenek egun bat lehenago abisatu beharko dute 13:00ak baino lehen jantokiko arduradunei edo ohar baten bidez irakasleari.
Jantoki zerbitzua erabili behar duen ikaslea dieta bereziren bat behar izanez gero, bi egun lehenago abisatu beharko du 13:00ak baino lehen jantokiko arduradunei edo ohar baten bidez. Kontuan izan abisuarekin batera medikuaren informeak derrigorrezkoak direla, bestela enpresak ezin izango digu dieta berezia atondu.
Apuntatuta dagoen eguna bertan behera uzteko egun bat lehenago abisatu behar dute, 15:00ak baino lehen. Bestela dagokion egunaren ordainketa egin beharko da.

Autobus zerbitzuaren erabilerarako arau zenbait



  • Garraio zerbitzua ikasle bakoitzarentzat urte osorako kontratatzen da, hau da, ikasturtean zehar 10 kuota kobratuko ditu Ikastolak.
  • Gaur egun jarrita ditugun kuotak hemengo bi hauek dira: 31,50 € (egunean bi bidaia egiten duten ikasleentzat) eta 63,00 € (egunean 4 bidaia egiten dutenentzat). Ez dago beste inongo edo bitarteko kuotarik une honetan Ikastolan.Garraioaren erabilera familia bakoitzak erabakitzen du ikasturte hasieran eta ikasturte osorako. Ez dira aldian aldiango erabilerak onartzen.Garraio kuota ordaintzen ez duten ikasleek DEBEKATUTA DAUKATE zerbitzua erabiltzea. Autobuseko monitoreak ezin ditu onartu ez ohiko erabiltzaileak ibilbideetan, Ikastolak bereziki baimendutako kasuak izan ezik.
  • Oso garrantzitsua da geltokietan garaiz egotea autobusaren irteeretan atzerapenik sor ez dadin. Autobusak ezin du inoren zain geratu geltokietan.
  • Familiak ez badu jasotzen haurra autobus monitoreak ikaslea Ikastolara bueltatuko du. Gurasoek bere bila etorri beharko dute Ikastolara.
  • Garraio zerbitzuan gerta daitezkeen gora-beherak, kexak, iradokizunak… Ikastolara bideratu behar dira zuzenean, eta ez autobuseko monitorearen bitartez.

0-3 urteko geletako kuotak

Ordainketetan ikusi dugun beste akats bat 0-3 zikloan gertatu izan da (1 eta 2 urteko gelak).
Gogoratu ziklo honetan kuota bakarra dagoela eta beti ordaindu behar dela: 87,15 €.
Ez dago inongo salbuespenik zerbitzu hau ordaintzerakoan, hirugarren seme-alabaren kasuan izan ezik (honek ez du inoiz ordaintzen material kuota gure Ikastolan).

2007/12/16

Erabil itzazu bitareko informatikoak

Ikastola handituz doan neurrian komunikazio bideak konplexuago egiten dira, batez ere irakasleei edo zerbitzu arduradunei abisuak ematerakoan.
Lan hori erraztu nahian guztiz larrialdi kasua edo derrigorrezko ez bada telefono deiak murriztea eskatzen dizuegu.
Tutoreekin eta jantokiko langileekin harremanbiderik zuzenena posta elektronikoa da. Ikasturte hasierako txostenean aurreratu genizkizuen mailaka posta helbiderik behinekoenak.

2007/09/19

2007-08 ikasturteko bekak

Plazaratuta dago 2007-08 ikasturte honetako Hezkuntza Sailaren beka-deialdia. Hona hemen Ikastolako gurasoek bekok eskatzeko bete beharko dituzuen jarraibideak:
Eskabide inprimakiak: Ikastolako Idazkaritzan eskatu behar dira.
Iaz beka jaso zutenak: Lehenik eta behin Hezkuntza Sailak aurreko eskabidea onartzen duen kontsultatu beharko dute. Horrela bada IZENDUN INPRIMAKIAK prest izango dituzte Ikastolan irailaren 24tik hasita. Haurraren aita, ama edo tutore denak etorri beharko du egun horretatik aurrera aldez aurretik betetako inprimakiak sinatzera. Eskatzaile hauek NAN duten familiako guztien NAN agirien fotokopiak aurkeztu beharko dituzte.
Iaz bekarik jaso ez zutenek eta eskatzaile berriak: familiako kideen NANen fotokopiez gain 2006 urteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga-aitorpenaren kopia aurkeztu beharko dute. Errenta aitorpena egin behar izan ez dutenek eskabide-inprimakian 5. atala bete beharko dute.

Aurkezteko epea: irailaren 17tik urriaren 15era bitartean.

Betekizunak:
Haurrak 3 urte beteta izatea 2008-01-01a baino lehen.
2006-07 ikasturtean lortutako batazbesteko puntuazioa 5 puntukoa baino txikiagoa ez izatea, mailarik ez errepikatzea eta gai bat baino gehiago gainditu gabe ez eukitzea.
Familiaren IRABAZI GARBIAK: Hauexek dira aurton jaso litezkeen laguntza motetarako ezarri diren mugak:

1.– Hezkuntza-sistemako maila eta gradu ezberdinetako eskatzaileen 2006 urteko familia errentak ezingo dira izan ondorengo taulan agertzen direnak baino handiagoak, familiako kide konputagarrien kopuruaren arabera:
Euroak
Kide konputagarri 1(e)ko familiak... 9.310
2... 15.186
3... 19.931
4... 23.636
5... 26.823
6... 29.907
7... 32.816
8... 35.708
2.865 euro gehituko dira kide konputagarri berri bakoitzeko.
2.– Material didaktikorako laguntzarako honakoak izango dira errenta-mailak:
Euroak
Kide konputagarri 1(e)ko familiak... 12.219
2... 20.886
3... 28.340
4... 33.836
5... 37.628
6... 40.593
7... 43.515
8... 46.436
2.906 euro gehituko dira kide konputagarri berri bakoitzeko.

2007/09/14

Ikasturte honetako txertoak eta osasun azterketak








Urtero legez aurten ere Osakidetzak bere egutegian sartuta dituen txertoak eman eta aurreikusten dituen ikasleen osasun azterketak egingo ditu.
Maila hauetan izango dira:
-Haur Hezkuntzako 4 urteko gela
-Lehen Hezkuntzako 1. maila
-Lehen Hezkuntzako 5. maila
-DBH 1
-DBH 2
-DBH 4
Bidaliko zaizue talde hauetako familiei dagokizuen informazio zehatza.

2007/09/06

Bueltan gara...

Ikasturtearen hasiera
Ikastolako lehen eguna irailaren 6a, osteguna, izango da.

Ordutegiak
Irailaren 6tik 12ra bitartean klaseak goizez baino ez dira izango:
· Haur Hezkuntza: urte bat, 2 urte eta 3 urteko geletan adaptazio aldia izango da, beraz, familia bakoitzak helerazi zaizuen ordutegi berezia hartu kontuan. 4 eta 5 urteko geletan saioak goizeko 9:30etatik 13:30ak arte izango dira.
· Lehen Hezkuntza: 9:30etatik 13:30ak arte. Lehen egunean (irailak 6) ikasleak Ikastolako sarrerako aretoan elkartuko gara.
· DBH: 8:30etatik 13:30ak arte. Lehen egunean (irailak 6) 9:30etan hasiko gara eta ikasturtearen aurkezpena egingo dugu 11:30ak arte. Ordu horretan amaituko da ikasleen lehen eguna. Egun honetan autobusez datozen ikasleek beste etapetako haurrak datozen autobus bera har dezatela. DBHko goizeko autobus zerbitzu arrunta ostiralean (irailak 7) hasiko da.
Irailaren 13tik hasita ordutegia goiz eta arratsaldekoa izango da:
· Haur Hezkuntza: 9:30-12:30 eta 15:00-17:00.
· Lehen Hezkuntza: 9:30-13:00 eta 15:00-17:00.
· DBH: 8:30-13:00 eta 15:00-17:00. DBH 1 eta 2, ostiraletan, 8:30-14:20. DBH 3 eta 4, asteazken eta ostiraletan, 8:30-14:20.

Jantokia
Aurretik esan genizuenez, jantoki zerbitzua irailaren 13an hasiko da.

Autobusa
Egon adi autobusen ibilbide eta ordutegietan egindako aldaketei. Atzeko aldean datorkizue geltokien eta orduen zerrenda zehatza. Zerbitzu batzuk berriak direnez ordutegiak egokitu egin daitezke lehen egunetan. Euki kontu handia beraz.
Gogoan izan, DBHko autobusaren ibilbideak irailaren 7an hasiko direla.

Autobus zerbitzua/Servicio de autobús


Egin klik zerrendan ordutegia hobeto ikusteko./Haz clic en la lista para ver mejor los horarios.

2007/07/05

2007-08 ikasturterako liburuak



Datorren ikasturtean ikasleek erabiliko dituzten liburuen zerrenda egunotan jasoko duzue etxeetan.
Aurton ere Abac etxeak hartu du banaketa egiteko ardura. Nahi izanez gero Boulevarden duten dendara jo zenezakete erosketa egiteko.
Nahiago baduzue Ikastolan bertan zuzentzea liburuak, irailaren 4a (asteartearekin) izango da banaketa eta salmenta eguna, goizeko 10:00ak hasi eta 13:00ak bitartean, eta iluntzeko 17:00etatik 19:00ak bitartean.

2007/05/29

Iradokizun kutxa




Ikastolako beheko sarreran komunikazio bide berria jarri dugu martxan.
Iradokizun kutxa bat da.
Nahi baduzu idatzi baten bitartez iradokizunak egin ditzakezu hemen.
Era honetara antolatu dugu iradokizun kutxa hau.

Iradokizunen ezaugarriak:
1. Idatziz egingo dira eta kutxa honetan sartuko dira.
2. Anonimoak izan daitezke.
3. Ikastolako gai zehatzak hobetzeko iradokizunak izango dira.
4. Ikastolako beharrizan orokorrei begira.
5. Proposatzen diren aldaketek bitarteko txikiekin erraz indarrean jartzeko modukoak izan beharko dute.

Iradokizunen balorazio irizpideak:
1. Ikastolari dakarkion hobekuntza maila.
2. Hobekuntzak ahalik eta Ikastolako jenderik gehien hartzea.
3. Eperik laburrenean indarrean jartzeko aldaketa izatea.

Arduraduna:
1. Iradokizunen bilketa, kudeaketa eta erantzuna komunikazio batzordearen ardura da.
2. Iradokizunak hilaren azken egunean batuko dira.
3. Hurrengo hilaren 15erako erantzun fitxak jarriko dira panelean, erantzun zehatza emanda.
4 Komunikazio batzordeak iradokizunak dagozkien mailetara kanalizatzeko ardura hartzen du.

2007/05/13

Pasatu diren azken kuotak direla eta...


“Armentxo”k egunotan pasatu ditu bere kuotak. Ezin izan dira erreziboak gurasoen elkartearen beraren izenean markatu eta Armentia Ikastola agertuko zaizue erreziboaren arduradun bezala.
Beste alde batetik, arazo informatikoak direla eta konturatu gara autobusean izandako erabilera batzuk ez direla behar bezala kobratu ikasturtean zehar.
Hori dela eta, huts egin dugun kasuetan, apirileko kuota egunotan pasatuko dugu ere, eta aurreko autobusaren kuoten kalkuluarekin banan-banan eskutitza jasoko duzue hemendik egun batzuetara etxeetan.

2007/05/05

LH 6. mailako bloga ere martxan


Gaurtik hasita Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle, irakasle eta gurasoek martxan daukate euren mailako bloga.
Orri honen helburua, behinik behin, ikasleek egiten dituzten lanak gurasoen esku uztea izango litzateke.
Ez galdu aukera hau eta hasi lehenbailehen ikasleekin harremanean...
Egin klik hemengo irudian blogaren itxura ikusteko edo bestela, hobe, eskumako zutabean duzun estekaren bitartez bat egin 6.ekoen orriarekin.
Eta ez galdu iruzkin bat edo beste egiteko aukerarik!

2007/04/23

Sarrera orduak


Ikastolan ikasleak sartzeko ordu ofizialak goizeko 09:30ak (08:30ak DBHkoentzat) eta arratsaldeko 15:00ak dira. Zaintza zerbitzuetara ez datozen ikasleek ez daukate zertan egon ordu horiek baino lehen Ikastolan.
Ikastolak ez luke hartu behar ordutegi ofizialetik kanpo bertaratzen diren ikasleekin gertatutako gora-beheren ardura hartu. Beraz dei berezia egiten zaizue familiei zehatz bete ditzazuen eta betearazi ditzazuen Ikastolara sartzeko zuon umeek dituzten orduak.

2007/03/27

0-3 urteko haurren familientzako dirulaguntzak

Gogoan izan Gizarte Gaietarako Sailaren laguntzak eskatzeko epea martxoaren 28an amaitzen dela. Ikastolako idazkaritzan dituzue eskura eskabide-orriak.

2007/03/20

2007-08 ikasturterako ikasleen onarpena

Aurreko 9an amaitu genuen datorren ikasturteari begira egin beharreko aurrematrikula.
Onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrenda datorren astean, martxoaren 28a baino lehen agertuko ditugu, eta behin betikoak apirilaren 27rako aterako ditugu.

2007/02/09

Motordun ibilgailurik ez sarreran

Egunean egunean ugarituz doaz Ikastolara datozen motordun ibilgailuak.
Ikasleen sarrera-irteeretan normala da gurasoek ibilgailu horiek erabiltzea. Dena dela ezin onar liteke motorrak edo kotxeak Ikastolaren sarreran bertan jartzea, atari nagusira doan aldapatxoan.
Hori dela eta iragarri nahi dizuegu debekatuta dagoela Gaztela Atariko kaletik eta Ikastolako sarrerara datorren tarte horretan motordun ibilgailurik sartzea.
Arau hau zehatz bete dezazuen eskatzen zaizue.

Korrikako materialen salmenta

Datorren otsailaren 20an aurtengo KORRIKAko ordezkariak Ikastolara etorriko dira ekintzarekin lotutako materialaren salmenta egitera.
Arratsaldeko 17:00etan, ikasleen irteeran, euren salmentarako denda jarriko dute Ikastolaren sarreraren aurrean.
Aukera aparta izango duzue hurrengo hilean, martxoaren 20an, Gasteizko kaleetan zehar euskararekin korrika egiteko aukera izango dugu.
Horrez gain gure ikasleek KORRIKA TXIKIan parte har dezakete egun batzuk lehenago.
Iragarriko dizkizuegu berri gehiago aurrerago.