Antolatuta daukagu neurri handi batean gure XV urteurren ospakizunetako programa.Apirilean hasi eta ekainera bitartean haurrentzako eta nagusientzako ikuskizunak ditugu prest.
Horrez gain Ikastolaren Egunaren inguruan hainbat ekintza izateaz gain bazkaria izango dugu Ikastolako kide guztiontzat.
Aurtengo BTT eta kros lehiaketa ere gure ospakizunaren karietara ere atonduko da.
Hona hemen bada hemendik eta ekainera bitartean aurreikusita ditugunak:
Apirilak 14-17
Ekintza eta kirol taldeen saioak
ARMENTXO
Apirilak 18
Birusak erasoan (txotxongiloak)
TONI LA SAL
Maiatzak 9
Bertso trama
Antolatzaile: JULEN ZULAIKA ETA BERTXILIKA
Maiatzak 16
Apaizac obeto (hitzaldi eta ikus entzutezkoak)
JON MAIA
Maiatzak 18
Mendi irteera
Maiatzak 24
IKASTOLAREN EGUNA
Maiatzak 30
Tanzania bizikletaz (hitzaldi eta diaporama)
KOLDO ZUBIZARRETA
Ekainak 8
BTT-KROS LASTERKETA
Horrez gain, iraila inguruan, ikasturtea berriaren hasieran, ekintza oso berezia antolatzekotan gara, gure oroimen liburuarekin batera. Beranduago jasoko dituzue azken ekintza honen berri zehatza.
Gogoan izan ere ostiral hauetan salgai dituzuela Ikastolan urteurreneko kamisetak oso prezio onean…



