2008/03/06

DBH 1ekoak Valdezcarayn

Joan den asteazkenean, otsailak 27an DBH 1eko ikasleak eta irakasleak eskiatzera joan ginen. Goizean goiz jeiki eta ikastolaren aurretik autobusa hartu eta Valdezcaray aldera abiatu ginen. Bertara heldu eta begiraleekin bi orduko ikastaroa egin genuen bakoitza bere mailan. Ondoren, irakasleekin eta begiraleekin eskiatzen aritu ginen ordubetez eta ordubatean kafetegira joan ginen gure otartekoak jatera. Gure lagunekin hizketan aritu ondoren eta sabela bete-bete eginda berriro ere eskiatzera joan ginen. Denok oso ongi pasatzeaz gain, asko ikasi eta gure maila asko hobetu genuen. Gehiago eskiatzeko gogoz bueltatu ginen Gasteiza. Ea datorren urtean ere joateko aukerarik badugun!


Nik, Daniel Gómez-Puente García DBH1Ako ikasleak, eskiatzera joan nintzen egunean oso ondo pasatu nuen, paisaia oso polita zelako eta eskiatzea oso dibertigarria izan zelako. Eskiatzera joaten zarenean irakasleekin harremanak hobetzen dituzu, eta baita ikaskideekin ere. Merezi du irteera hauek DBH osoan egiteak. Asko gustatu zitzaidan irteera eguraldia oso atsegina izan zen eta. Alokatzen dituzun eskiak oso onak dira, eta irakasleek ere eskiak hartzeko aukera dutenez beraiekin oso ondo pasatu ahal duzu.

Ni Mirari Ullibarri naiz eta DBH1B mailako ikaslea naiz. Oraindela gutxi eskiatzera joan ginen. Nire lehenengo saioa izan zen eskien gainean eta oso ondo pasa nuen. Eskiatzea asko gustatu zitzaidan eta gainera askotan erori nintzen normala den bezala. Nik jende guztiari gomendatzen diot egun batean bere lagunekin eskiatzera joatea eta esperientzia berriak edukitzea.

No comments: