Showing posts with label Deialdiak. Show all posts
Showing posts with label Deialdiak. Show all posts

2008/05/26

Ekainak 11: Ohiko Batzar Nagusia

Bilera 18:30etan izango da eta behar duzuen gurasoentzako umeen zaintza-zerbitzua antolatuko dugu.
Egun horretarako aurreikusten den gaien zerrenda hauxe da:
1. Batzar Nagusiaren agiria sinatzeko bi kideren hautaketa.
2. 2007 urteko emaitzen aurkezpena eta onarpena, hala erabakiko balitz.
3. 2008-09 ikasturterako matrikulazio datuak.
4. Araba Euskaraz 2008 Bastidan.
5. 0-3 zikloan uztaileko zerbitzua.
6. Beste irakaskuntza-erakunde batzuekin elkarlan-hitzarmenak.
7. Autobus eta jantoki zerbitzua: informazio bileren aurkezpena.
8. Ikastolaren XV urteurren ospakizuna.
9. Galdera-erreguak.
Bazkide guztiok, langile zein erabiltzaile, zaudete gonbidatuta eta ez huts egin ahal baduzue.
Etxera igorriko zaizuen deialdian behar izanez gero ordezkoa izendatzeko agiria ere helduko zaizue.

Hizkuntza Batzordea

Hizkuntzaren inguruan ekintza ugariak ditugu gure Ikastolan. Hauek guztiak koordinatu eta planifikatu nahian Hizkuntza Batzordea martxan jarriko dugu.
Hori dela eta urtean bilera batzuk eratuk ditugu batzorde honetan Ikastolako irakasle, ikasle eta gurasoen artean.
Gurasoen aldeko ordezkari izan nahi baduzu aukera daukazu oraindik parte hartzeko. Eman zure izena Ikastolan edo idatzi helbide honetara: armentia@ikastola.net.
Hizkuntza Batzordearen lehen bilera hau datorren asteko ostegunean izango da, ekainaren 5ean, arratsaldeko 17:15etan.

2008/01/14

Sahararen aldeko euskal karabana

Aurreko urteetan bezala aurton ere Sahararen aldeko euskal karabanarako materialaren bilketa egingo dugu.
Gauzak erraztu nahian familiei bi elikagai eskatuko dizuegu bakarrik: azukrea eta dilistak.
Hori dela eta datorren asteko astelehenetik ostiralera bitarteak (urtarrilak 14-18) zuon seme-alabek ekar ditzatela gai hauen paketeak Ikastolara eta irakasleen bitartez prestatuko dugu gure bidalketa.
Gogoan izan egunak mesedez azken orduko arazorik izan ez dezagun.
Hortik aparte laguntza ekonomikoak zuzenean emateko kontu korronte hau daukagu:
Euskadiko Kutxa
3035 0080 94 0800054177

2007/10/18

Mendialdia martxan

Aurreko ikasturtean mendi irteerak antolatu zituen Ikastolako mendi-taldeak.
Aurton ere indar biziberrituta egutegia prestatu dute.
Hauexek ditugu aurreikusten dituzten irteera-egunak:
  • Urriak 21.
  • Azaroak 18.
  • Abenduak 16.
  • Urtarrilak 20.
  • Otsailak 17.
  • Martxoak 9.
  • Apirilak 20.
  • Maiatzak 18.
  • Ekainak 12.
Agerikoa denez ibilaldi guztiak igandez izango dira eta irteera aurretik biltzeko tokia Ikastolaren sarrera.
Datorren iganderako pentsatu dena Portilla eta inguruak bisitatzea da.
Ez galdu, bai guraso eta bai neska-mutiko, ekintza zirraragarri honetan parte hartzeko aukera!

2007/06/23

Udako eskaintzak


Familietariko batzuek Ikastolak eta Armentxok eskaintzen dituzten aukerak erabiliko zenituzten.
Udalekuetako egunak eta aukerak azalduta dauzkazue kasurik kasu.
Beste alde batetik gogoan izan 2007 urteko Enjoy Englisheko lehen eguna ekainaren 27a izango da.
Beste alde batetik Jolas Txokoen lehen eguna uztailaren 2a izango da.

Ikastolako I. Jardunaldia


Datorren astean, astelehenean, Ikastolako I. Jardunaldiak antolatko ditugu.
Gure asmoa euskaraz eta erdaraz Ikastolako familiei etapa desberdinetan irakaskuntza aldetik egiten ditugun hautu pedagogiko eta metodologikoen berri laburra eta ulergarria ematea izango da.
6 saio izango dira (3 euskaraz eta 3 erdaraz), ekainaren 25ean 16:00etan eta 17:00etan.

2007/06/01

Biharko dena prest


Bertxilikako lagunek parte hartu dute gaur Ikastolako aretoaren atonketan.

Prest dago dena, beraz, biharko finaleko bertsolari gazteak eta entzule etorri diren kide guztiak hartzeko.

Antolatzaileek 2006ko lehiaketan partaide izan ziren bertsolariekin eta irabazle izan ziren bertsoekin argitalpentxo bat banatuko dute Ikastolara hurbilduko diren guztien artean.

Ez huts egin beraz biharko aukera eder honi.

2007/05/30

Abtx07txiki, Arabako Bertsolari gazteen finala


Larunbat honetan, hilak 2, goizeko 09:00ak hasita Arabako bertsolari txikien finala izango dugu Armentia Ikastolako aretoan.
Lehenengo saioa 09:00etan izango da, bertso idatzien finala.
Jendeaurreko saioak 10:00etak hasiko dira. Lehenik eta behin txikien bat-bateko finala izango dugu. kategoria honetan gure Ikastolako Guillermo Vegas eta Lierni Balantzategik hartuko dute parte. Hortik zehar jakin izan dugunez, bai batak zein besteak txapela irabazteko aukera handiak dituzte. Anima ditzagun beraz egun horretan bertsoak berez berez sor daitezen.
11:00ak aldera handien bat-bateko finala hasiko da.
Saio guztien amaieran Ikastolaren sarreran jatekoa, edatekoa eta dantzarako musika izango dugu.
Ez huts egin beraz eta etorri datorren larunbatean Ikastolara gure ikaskideak animatzera!!!

2007/05/23

Kros lasterketa eta BTT martxa familia giroan


Ekainaren 3a segituan dator. Dena prest dago Armentia Ikastolaren 2. kros-lasterketa eta familia giroko BTT martxa egiteko.
Eta seguru zuetako askoren hankak ere prest daudela dagoeneko (ikusi zaituztegu Armentiako basoan barrena entrenatzen!!!)
Ez ahaztu izena ematea berandu baino lehen. Hona informazio teknikoa:

Izena ematea
-Aurrez izena emanda, maiatzaren 30a baino lehen:
§ Armentia Ikastolan, sarreran jartzen den mahaian, eta Armentxo Guraso Elkartearen bulegoetan, maiatzaren 14tik 30era, 17:00etatik 18:00etara.
§ Internet bidez: http://www.krossbttarmentia.blogspot.com/
-Probaren egunean, proba bakoitza hasi baino ordu bete lehenago hasita, Armentiako basoko parkean bertan.

Prezioak
-Aurrez izena emanda:
Kros lasterketa 5 €
BTT martxa 5 €
-Probaren egunean:
Kros lasterketa 7 €
BTT martxa 7 €
-Bonoak familientzat edo taldeentzat (gehienez 4 perts. BTT martxan):
Aurrez izena emanda (kross lasterketa/BTT martxa) 10 €
Probaren egunean (kross lasterketa/BTT martxa) 12 €


Ordutegiak
Kros-lasterketa 10:30etan hasiko da, eta BTT martxa 12:00etan.


Irteera
Iaz bezala, bi proben irteerak Armentiako basoaren sarrerako parkean izango dira.


Ibilbideak
Lasterketak 6,2 km. ditu eta BTT martxak 4,7 km, betiere Armentiako basoan zehar.
Zirkuituak iazko berberak dira, baina aurten obratan dabiltza Armentiako basoan eta baliteke ibilbideak zertxobait aldatu behar izatea.


Kategoriak eta sariak
Sei kategoria:
Orokorra gizonezkoak
Ikastolako gurasoak gizonezkoak
Ikastolako ikasleak gizonezkoak
Orokorra emakumezkoak
Ikastolako gurasoak emakumezkoak
Ikastolako ikasleak emakumezkoak
Kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuentzat sariak egongo dira. Sailkapenak ekainaren 7ko El Correo egunkarian argitaratuko dira.


Jan-edana eta opariak
Proba bakoitzak bere jan-edana izango du, kafea barne. Partehartzaileen artean hainbat opari zozketatuko da.


DERRIGORREZKOA DA KASKOA ERAMATEA BTT MARTXAN.


Araba Euskaraz 2007
Araba Euskaraz 2007koak arropak saltzen etortzea espero dugu. Badakizue datorren ekainaren 17an izango dela aurtengo AE’07, Argantzonen.

2007/05/14

Euskal Pilota udalekua 2007 Bernedon



Norentzat
Euskal Herrian dauden Pilota Eskoletako pilotari prebenjamin, benjamin eta kimu zuzenduta. (7-12 urte).
Ikaspilota proiektua lantzen duten Euskal Herriko ikastola-ikastetxeetako ikasleentzat, aurretik aipatutako adinetan.


Helburu orokorrak
Dagoeneko pilota eskola ezberdinetako haurrek pilotarekiko duten zaletasuna garatu giro hezgarri batean.
Euskal Pilota ardatz nagusi izanik elkarbizitza eta laguntasuna bultzatzea.


Noiz eta non
Ekainaren 23tik 29ra Bernedoko aterpetxearen egoitzan burutuko da udalekua. Azken urteetan bezala bi txanda egingo ditugu:
Prebenjaminak eta Benjaminak ekainak 23 arratsaldetik, ekainaren 26 arratsalderarte.
Kimu ekainak 26 arratsaldetik, ekainak 29 arratsalderarte.


OHARRA: Izenematea kopuru aldetik desorekatuta egongo balitz, 2. urteko benjaminak, bigarren txandan joango lirateke.
Izen ematea, pilota eskolako arduradunaren bitartez A.E.P.E.an egingo da, ondorengo datuak azalduz: Izen abizenak, telefonoa, jaiotze data, adina, pilota eskola, herria, helbidea, posta kodea eta emaila


BEHINBEHINEKO IZENEMATEA: DAGOENEKO IREKIA 2007ko MAIATZAREN 16a ARTE


ONARTUEN ZERRENDAK: 2007ko MAIATZAREN 18an.


Udalekuak onartu dezakeen ume kopuru gehiengoa 200ekoa da. Ume kopuru hau gaindituz gero, aukeraketa, irizpide hauek jarraituz egingo da:
1º Arabako Euskal Pilota eskola baten pilotaria izatea.
2º Ikaspilota proiektua lantzen duen Arabako ikastetxe baten ikaslea izatea.
3º Euskal Herriko Pilota eskola baten pilotaria izatea.
4º Ikaspilota proiektua lantzen duen Euskal Herriko ikastetxe baten ikaslea izatea.


IZEN EMATE OFIZIALAREN EPEA MAIATZAREN 21a eta EKAINAREN 4a bitartean izango da.
OHARRA: Behin betiko izenematea egiteko, A.E.P.Eren bulegoetan inprimakiak izango dituzue edota posta elektronikoz helaraziko dizkizuegu. Bertan, argibide zerrenda emango dizuegu udalekuaren atal ezberdinak azalduz: txandak, jantzi zerrenda, beharrezko agiriak, diruaren ordainketarako argibideak, ekintzak, irteera-etorrera eguna eta orduak, bestelakoak…


Kuota: 115,00 €

2007/05/13

Enjoy English 2007



Orain aste batzuk egin genuen bilera Enjoy English udako ekintza dela eta. Baldintza nagusietariko bat monitoreentzako etxeak eta familiak lortzea zen. Hori bete dugu baina taldeak ez daude beteegi. Komeni zaigu, beraz, haurren matrikulazioa ugaritzea talderen bat edo beste martxan jartzeko. Hori dela eta maiatzaren 16ra bitartean, hau da, datorren asteazkena, irekita utziko dugu izenak emateko epea. Egun horretan erabakiko dugu ekintza honi zenbat talderekin emango diogun jarraipena aurten.

2007/04/23

Enjoy English 2007


Aurreko urteetan legez aurton ere Enjoy Englisheko saioak eratzekotan gara Ikastolan.
Ingeleseko ekintza berezi hau ekainaren 27an hasiko da eta uztailaren 24an amaitu.
Antolatuko diren taldeak Lehen Hezkuntzakoak izango dira eta izenak emateko epea maiatzaren 3an amaituko da.
Informazio guztia emateko bilera egingo dugu gurasoekin datorren asteazkenean, hilak 25, arratsaldeko 17:30etan.

Ikastolako sarreran markatuko zaizue zein gelatan elkartuko garen.
Gogoan izan ekintza hau aurrera eraman ahal izateko derrigor-derrigorrezkoa dela gure Ikastolako 3 familiak euren etxeetan kanpoko irakasle bana hartzea. Halan ez bada, eta irakasleentzako tokirik lortzen ez badugu, ezin izango dugu urte honetan Enjoy English eratu.

2007/02/09

Gure elkartasuna

Aurreko hilean Tindufeko sahararren kanpamentuetarako egin zen material bilketan parte hartu genuen. Hainbat eta hainbat kilo janari jaso genuen eta Sahararen aldeko erakundeen izenean eskerrak ematen dizkizuegu parte hartu zenuten guztioi.

2006/12/12

Gabonetako postalen lehiaketa

Urtero bezala, aurten ere Gabon txartelen lehiaketa izango da Armentia Ikastolan. Gogora ezazue guraso, irakasle eta Ikastolako langileek ere parte har dezakezuela.
Guztioi dagokizuen kategoria “G Kategoria” da. Formatua librea da. Parte hartu nahi izanez gero abenduaren 15erako ekarri behar dituzue txartelak.
Txartelarekin batera gutunazal itxi batean zuen izen-abizenak, telefonoa eta zuen seme-alaben taldea idatzi beharko duzue. Gutunazalean dagokizuen kategoria eta zuen izengoitia agertu behar da, baita txartelean ere.
Epaia abenduaren 18an emango da eta irabazleari zuzenean jakinaraziko zaio telefonoz.

Batzar Nagusia

Datorren ostegunean, abenduak14, arratsaldeko 18:30etan, urtero legez ez ohiko Batzar Nagusia egingo dugu areto nagusian, aurreko batean iragarri genizuenez.
Gaien zerrenda ere bidali zaizue etxeetara.
Gogoan izan egun horretan artezkaritzako karguak berritu behar direla, familien eta langileen aldetik, eta hori dela eta batzarrera arte hautagaiak izendatzeko epea zabalik dugula.
Aldez aurretik inork iragarri nahiko balu bere hautagaitza iragarri dezala Ikastolan.

2006/11/09

Ikastolako Batzar Nagusia

Datorren hilean, abenduaren 14an, asteazkena, Ikastolako kooperatibaren Batzar Nagusia egingo dugu. Aurrekoetan bezala egun batzuk lehenago iragarriko dizuegu bilerarako dugun gai-zerrendaren berri. Dena dela oraingoan artezkaritzako bi kide aukeratu beharko da bazkide erabiltzaileen aldetik, hau da, familien aldetik. Norbaitek bere burua hautagai aurkeztu nahi badu zabalik dauka izena emateko epea. Ikastolara jo eta zuzendaritzan eman izen-deiturak.