Showing posts with label Bertxilika. Show all posts
Showing posts with label Bertxilika. Show all posts

2007/06/13

Ikastolako bertsolaria finalera!!!


Aurrekoan Arabako Eskolarteko Bertsolarien Txapelketan gure Ikastolako bi lagun sailkatu ziren.

Bat-bateko jardunetan Guillermo Vegas izan zen garailea eta Lierni Balantzategi hirugarren geratu zen.

Hau dela eta, datorren 23an Altsasun egingo den Euskal Herriko finalean Guillermo sailkatu zaigu, eta Legutioko Elyem Chej-ekin batera Arabako ordezkaritza beteko du.

Zorte ona opa diogu proba horretan eta Ikastolako Bertxilika taldeari eta beronen sustatzaileri zorionik beroena ematen diegu, denei, azken urteotan eginiko lan oparoagatik.

2007/06/01

Biharko dena prest


Bertxilikako lagunek parte hartu dute gaur Ikastolako aretoaren atonketan.

Prest dago dena, beraz, biharko finaleko bertsolari gazteak eta entzule etorri diren kide guztiak hartzeko.

Antolatzaileek 2006ko lehiaketan partaide izan ziren bertsolariekin eta irabazle izan ziren bertsoekin argitalpentxo bat banatuko dute Ikastolara hurbilduko diren guztien artean.

Ez huts egin beraz biharko aukera eder honi.

Todo preparado para la final de mañana


Los preparativos de la final de bertsolaris de mañana están ya finalizados.

Los miembros de Bertxilika han colaborado en la preparación y adecuación del salón de actos y se han realizado las últimas pruebas de sonido.

Por otra parte la organización ha elaborado un material, que repartirá mañana entre los asistentes al acto. En éste se recogen la participación y los textos ganadores de la convocatoria del año 2006.

2007/04/27

Bertsolari eskolakoen kamisetak


Armentia Ikastolako Bertsolari eskolako kideek, Bertxilikakoek, salgai jarri dituzte euren kamisetak.
Aurrealdean taldearen izena agertzen da eta atzean guztien artean moldatutako bertso eder bezain zoragarria.
Prezioa, neurri guztiak, 12 €.
Pare bat kolore daukazue aukeran.

Camisetas de la escuela de bertsolaris


Los alumnos y alumnas de Bertxilika, escuela de bertsolaris de Armentia Ikastola, han puesto a la venta una camiseta.
En la parte delantera presenta el logo del grupo y en la trasera un bertso de gran vuelo poético.
El precio es unitario, para todas las tallas, 12 €.
Disponéis de un par de colores.