2011/02/09

MASKARADA XIBERUAN


Aspaldiko ohitura da, ez dakigu noizkoa, baina urtero Zuberoko herri bateko gazteak maskarada antzerki kantatua ospatzen dute, aurten Santa Garazikoak izango dira lekukoa hartu dutenak. Baina noiz arte? Zubero osoan 12.000 biztanle inguru bizi dira, gehienak helduak eta gazteen artean euskera galtzen ari da. Bohamia edo Kautera papela edonork egin lezake, baina txorrotza egiten duena kantari fina eta euska menderatu behar du. Aurtengoa behinztat egina zegok.

Horra egutegia, aukera baduzue ez ezazue galdu:

  • Otsailak 6, igandea: Santa Grazi
  • Otsailak 13, igandea: Altzai
  • Otsailak 27, igandea: Arrokiaga
  • Martxoak 6, igandea: Atharratze
  • Martxoak 12, larunbata: Idauze
  • Martxoak 13, igandea: Ligi-Atherei
  • Martxoak 20, igandea: Iruri
  • Martxoak 27, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 3, igandea: Aloze
  • Apirilak 10, igandea: Hoki
  • Apirilak 17, igandea: Altzürükü
  • Apirilak 24, igandea: Barkoxe
  • Maiatzak 1, igandea: Larraine
  • Maiatzak 8, igandea: Gamere-Zihiga
  • Maiatzak 15, igandea: Santa Grazi

2011/02/07

FAMILIA ETA EUSKARA

Iñaki M. de Lunaren artikulu interesgarria duzue hemen. Familiaren garrantziataz idazten digu ARGIA aldizkarian.
http://www.argia.com/argia-astekaria/2262/euskarafamilia-bikotearen-dibortzioa/osoa


Familiak duen hirugarren zeregina da euskararen agente aktiboa izaten jarraitzea. Garai batean ikastolak bultzatzea familiaren ardura izan zen bezala, gaur egun ere badu zeregin garbia: euskararen erabilerarako baldintza egokiak sortzea, gizarte eremu guztietan. Eginkizun hori guztiona izanik familiarena ere bada, bestela euskararen transmisioa bultzatzeko garai batean egindako ahalegina hutsaren hurrengoa litzatekeelako.

2011/02/04

KORRIKA



Ba dator KORRIKA, bi urterik behin ospatzen dugun KORRIKA badator, hemen duzue Korrika kulturalaren agenda.
http://www.korrika.org/?page_id=418

2011/01/31

AUZOLANA-vereda

Aurrera jarraitzen dugu ikasturte honetarako aurreikusi genituen auzolanekin. Gogoratu hurrengoa larunbat honetan izango dela, otsailaren 5ean. Ohi bezala, goizeko 9:00ak aldera elkartuko gara Ikastolan.

Egiteko dauzkagun lanak:

- Aretoan zenbait lan dago egiteko, elektrizitate lanak, etab.

- Eskolaz kanpoko gela batean lana dago, egurrezko frisoa ipintzeko.

- Kanpoaldean, estoldak, kutxatilak eta beste garbiketa lan batzuk egin behar dira.

- Sotoko (sarajevoko) toki batzuk garbitu eta antolatu behar dira, erabilera berriak prestatzeko.

- Pintura ukitu batzuk eman behar dira pasillotan, han-hemen.

Obren Lantaldea azken detaileak lotzen ari da.

Gai oso garrantzitsua dago oraingoan: larunbat honetan bazkaria egingo dugu, eta zenbat izango garen jakin behar dugu. Horregatik, bazkaltzen geratzeko asmoa baduzue, jarri gurekin harremanetan lehenbailehen eta eman izena. Deitu, edo mezua bidali, honetara:

Tfonoa: 646.958.153 (sms)

Emaila: jnunez@vitoria-gasteiz.org

Bazkaria Ikastolako jantokian izango da, segurutik.

Seguimos con el calendario previsto para las veredas de este curso. Recordad que la cita siguiente será este sábado, 5 de febrero. Como siempre, a las 9:00.

Trabajos previstos:

- Trabajos varios en el salón de actos: electricidad, etc.

- Trabajos en una de las aulas de extraescolares, para colocar un friso de madera.

- Trabajos en el exterior: canaletas, arquetas y limpiezas varias.

- Trabajos en los sótanos (en sarajevo) para organizar zonas de uso.

- Trabajos de retoque de pintura en pasillos

La Comisión de Obras está ultimando los detalles de los trabajos.

Una cuestión muy importante. Este sábado toca comida, por lo que necesitamos saber cuánta gente seremos para comer. Quienes vayáis a quedaros a la comida, poneros en contacto con nosotros cuanto antes, llamando o enviando un mensaje:

Tfono.: 646.958.153 (sms)

Email: jnunez@vitoria-gasteiz.org

La comida será, seguramente, en el jantoki.

2011/01/16


ARRIETA - - 1006 m


2011 / 01 / 16