2011/04/04

Bideo eta musika

Gasteizeko udaleko Euskara Zerbitzuak GOSE taldearekin eginiko bideoa ikus ditzakezue hemen.
http://www.youtube.com/watch?v=AoIX-usRSg8

Bonito video realizado por GOSE para el servicio de Euskera del Ayuntamiento de Vitoria.
Gozatu Gosez

MENDI IRTEERA 2011–04–10 - MUELA-

Muela haizdorrea dotore altxatzen da Izkiko Parke Naturalean. Arabako Mendialdearen erdian, balio ekologiko izugarria duen zonaldea da Izkiko Parkea. Muela harri malkarra Durruma Kanpetzu eta Bujanda artean dago, eta animalia eta landaretza apartekoak ditu. Igoera laburra eta erosoa da. Gainaldeak lauak dira, eta familiarteko itzuli-bira lasaiak egiteko egokiak. Sai arreen, arranoen eta hegazti harrapakari askoren hegaldi ederrak ikusi ditzakegu bertan.
ZAIN GAUZKAZUE BERAZ Apirilaren 10an, goizeko 09:30etan Ikastolako atarian. Eguerdian itzuliko gara Gasteizera.

Oharra: Ekintza hau guztiz borondatezkoa da eta askea. Ez da parte hartzaileek jasandako edo euren artean sortutako okerrengatik eragin daitezkeen gaitz edo kalteen erantzukizunik hartuko, ezta hirugarren batek parte hartzaileren bati egindakoengatik ere.



El monte conocido como la Muela se eleva en el Parque Natural de Izki,en una zona de enorme valor ecológico situada en el centro de la Montaña Alavesa. Es un escarpe rocoso entre San Román de Campezo y Bujanda, con una fauna y vegetación excepcionales. La subida es corta y cómoda. Los altos son llanos y se prestan a reposados paseos familiares, con la posibilidad de disfrutar del vuelo de buitres leonados , águilas y todo tipo de rapaces.
OS ESPERAMOS A TOD@S 9:30 en la puerta de la Ikastola, el domingo 10 de abril Se regresa a Gasteiz al mediodía.

Nota; se recuerda a todos los participantes que se trata de una actividad voluntaria y libre, por lo que se declina cualquier responsabilidad por daños, perjuicios por lesiones que los participantes puedan ocasionar a sí mismos o a otras personas, o incluso en caso de que terceras personas causen daños a los participantes. .

2011/04/03

AUZOLANAK 2011


Kaixo berriro. Atsedenaldi txiki bat izan ostean, ikasturte honetako azken txanpako auzolanei ekingo diegu berriz.

Auzolanen egutegian aldaketa batzuk egin behar izan ditugu, hainbat arrazoirengatik, eta honela geratzen da datozen bi hilabetetakoa:


9 APIRILA + 14 MAIATZA


Ordutegia, betikoa izango da, hau da, 9:00etan hasi eta 14:00ak aldera amaitu; jakina, norbere denboraren arabera egokitu ahal izango da.

Gogoratu normalean goiz erdian, 11:00k aldera, gelditu egiten garela hamarretakoa egiteko, eta ogitartekoa edo jateko zeozer eramaten dugula, lanean gabiltzan guztion artean jateko.

Aurreikusita dauzkagun lanak dira margotze lanak han-hemen, arotz lanak, eta lorezaintza lanak ere bai.

Eguraldi ona egiten badu, ohi bezala, erretenak eta kanaletak ere garbituko ditugu.

Zuen zain gaude

Etorri laguntzera

Ikusi arte




Después de un paréntesis retomamos las veredas de cara a esta última etapa del curso.

Por diversos motivos nos hemos visto obligados a realizar varios reajustes en el calendario que queda de la siguiente forma:

9 ABRIL + 14 MAYO

El horario será el habitual, comenzar a las 9:00 y acabar hacia las 14:00, si bien cada uno en función de sus compromisos puede dejar la labor cuando lo necesite.

Recordar que lo normal es parar media hora para el “hamarretako” en torno a las 11:00, siendo o habitual traer un bocadillo o algo que poder compartir en las mesas del jantoki con el resto de “kurrelas”.

Como labores o trabajos previstos, seguimos teniendo tareas de pintura, algún tema de carpintería, y también trabajos de jardinería. Tendremos que instalar un montón de complementos en los aseos y zona de vestuarios del nuevo comedor. Y si hace buen tiempo como de costumbre la limpieza de canaletas.


Os esperamos,

ikusi arte

2011/03/31

egingo al dugu? Bihar Korrika jaiak Judizmendi eta Lakuan


Korrika gero eta hurbilako dago eta beroketa ariketekin hasteko aukera izango dugu bihar bertan Lakua eta Judimendin.

LAKUAN: 19:00etatik aurrera kantuz poteoa, Zadorra euskaltegitik hasita. Txistulariak, pintxoak, kantuak eta giro ederra auzoan zehar.


JUDIMENDIN: 20:00etatik aurrera poteoa Aixkiria euskaltegitik hasita. Bertan ere giro ederra aurkituko duzue. Korrikako peto zaharrarekin agertu ahal izanez gero!


Adi, asteburu honetarako gauza gehiago ditugu prest-eta, datozen egunetan jakinaraziko dizkizuegu!

2011/03/28

IKASYS-HOME

Zuen seme-alabek jarduera digitalak etxetik egiteko aukera zabalik dago jada; abian da IKASYS HOME egitasmoa, abian dira koaderno digital berriak!

6 urtetik 16 urtera bitarteko ikasleentzat egokitutako hainbat arlotako koaderno digitalak dira; guztira, 75 koaderno inguru.

Jarduerak egin ondoren, gurasoek lanaren jarraipena modu errazean egin dezakezue. Erabiltzeko oso erosoa da, izan ere, web-aplikazio batean oinarritzen denez, etxeko edozein ordenagailutan erraz, inolako instalaziorik egin gabe, erabil daiteke.

Eskaintza guztia ikusi, aztertu eta, interesgarria iritziz gero, kontratatzeko aukera duzue http://home.ikasys.net web-orrian.

Desde esta web puedes acceder a la información referente a los cuaderno digitales que la Federación de Ikastolas pone a vuestra disposición
http://home.ikasys.net
Está dirigido al alumnado entre 6 y 16 años.