HH 3ko haurrek eta euren irakasleek irteera polita egin dugu gaur Otxandiora. Helburua, egun pasa ederra egitetik aparte, ardi-gazta nola egiten den ikustea eta ikastea izan da.
Ikastolakoak autobusez joan gara herrira eta ibilaldi labur baten ostean, hamaiketakoa egin eta Kerexara baserriko Felix eta Martin anaien ardiak eta gaztandegia bisitatu dute.
Labur-labur azaldu digute nola egiten den gazta ardien esnearekin eta gero ardiak ikusten joan gara.
Bisita gazta-dastaketa batekin amaitu dugu.
No comments:
Post a Comment