Hasita dago aspalditxoan hilean behingo familien mendi--irteeren programa.
Ikastolako sarreran jarrita daude informazio-muralak eta deialdi bakoitzean aurrikusten den ibilaldiaren berri emateko postontzitxo bat.
Asteburu honetan, igandean, Asensio mendia izango da helburua.
Hona hemen jakingarriak:
Irteera: urtarrilak 21, 09:30etan, Ikastolako sarreraren aurrean.
Ekarri beharrekoak: anoraka, jatekoa eta aldatzeko arropa. Motxila txikia ekarri.
Oso egokia da ibilaldi hau ume txikiekin batera egiteko.
Animatu eta etorri...
Guztioi dagokizuen kategoria “G Kategoria” da. Formatua librea da. Parte hartu nahi izanez gero abenduaren 15erako ekarri behar dituzue txartelak.
Txartelarekin batera gutunazal itxi batean zuen izen-abizenak, telefonoa eta zuen seme-alaben taldea idatzi beharko duzue. Gutunazalean dagokizuen kategoria eta zuen izengoitia agertu behar da, baita txartelean ere.
Epaia abenduaren 18an emango da eta irabazleari zuzenean jakinaraziko zaio telefonoz.
2007/01/19
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment