2007/12/16

Gurasoen formazioa

Ohikoa da gurean irakasleak eta langileak eten gabe euren burua formatzen ibiltzea, gure erakundeek eta hezkuntza sarean eskaintzen dituzten era bateko eta besteko bitartekoak erabilita.
Gure Ikastolak badu ere ardura handia gurasoek formazio berezituetan duten beharraz eta betekizunaz.
“Armentxo” guraso elkartearen bitartez hainbat ekintza eta aukera bideratzen dira ikasturte hasieratik.
Beste alde batetik Ikastolen Elkarteak gero eta sendotuago agertzen du gurasoei begira antolatutako formazio eskaintza.
Iaz hainbat ekintza bideratu genituen gurasoentzat, Haur Hezkuntzako ume txikien zaintza eta eboluzioarekin lotuta, haur jokoekin lotuta, eta abar. Guraso talde zabal batek prestakuntza berezia burutu zuen elkarbizitza gaietan, eta lan honen eragina izango du Ikastolak etorkizunean moldatu beharko duen elkarbizitza proiektuan.
Aurton ahalegin berezia egin da ikasturteko hasierako egunetan Ikastolan lehenengoz sartu diren familiei aurreratzeko gure Ikastolaren oinarriak eta errealitatea zein den.
Horrez gain kontuan hartuko ditugu hurrenez hurren erakunde desberdinetatik heltzen zaizkigun ikastaro eta formazio saio interesgarriak bideratzeko.

No comments: