2009/03/29

Korrika Txikia, Korrika 16aren bidean...






Aurreko ostiralean gure ikasleek parte hartu zuten Korrika Txikian.
Hasiera aurten gure Ikastolaren aurrean izan zen eta gure ardurapean lehen hiru txandak izan ziren, azkena auzoko Hogar San Jose ikastetxearekin batera.
Ikastolako guraso asko eta asko hurbildu zen eta arratsalde atsegina igaro genuen batera.
Amaierako jaia Foru enparantzan ospatu zen eta gutariko asko eta asko ere han izan ginen.

Datorren ostegunean, arratsaldeko 16:30etan aurtengo Korrikako salgaiekin denda atonduko dute antolatzaileek.
Igandean, Gasteizen izango den amaiera bidean, gure Ikastolak 2.463 Km.a egingo du, goizeko 10:50etan. Hasiera Mediterraneoaren hiribidearen 29aren parean izango da (Guiaraba) eta amaiera Zabalgana Hiribideko Nafarroako Kutxaren parean.

El viernes tuvimos ocasión de participar en Korrika Txikia, tanto en los tramos organizados por nuestra Ikastola como en la fiesta final de la plaza de los Fueros.
Este jueves, a partir de las 16:30 h., los organizadores de Korrika montarán una pequeña tienda con los productos a la venta este año.
Por otra parte, el domingo a las 10:50 h. podremos tomar parte en el kilómetro que nos han asignado, desde la altura del nº 29 de la Avenida del Mediterráneo (Guiaraba) hasta la sucursal de la Caja de Ahorros de Navarra en la Avenida Zabalgana.

No comments: