
Bada urte hauetan zehar ARMENTIA IKASTOLAren alde etengabe lan nekaezina egin duena, askotan ere, bere zereginak eta familia baztertuz.
Eskuzabaltasuna nagusi ez den gizarte honetan oraindik bada bere denbora DOAN gizarteari eta, hainbeste behar duen gure EUSKARAri eskaintzen diona; halakorik mirestekoa eta eskertzekoa dugu.
EUSKAL HERRIA noizbait izango bada XABIER ARRIETA bezalako gizonei esker izango da.
Eta AMAIURko zutarrian, Nafarroako Erresumaren azken mugan, irakur daitekeen bezala
NAPAR ASKATASUNAREN ALDE
BORROKATU ZUTEN GIZONEI
BETIKO ARGIA 1522
BETIKO ARGIA XABIER
AGUR ETA OHORE
ADIORIK EZ!
Eskuzabaltasuna nagusi ez den gizarte honetan oraindik bada bere denbora DOAN gizarteari eta, hainbeste behar duen gure EUSKARAri eskaintzen diona; halakorik mirestekoa eta eskertzekoa dugu.
EUSKAL HERRIA noizbait izango bada XABIER ARRIETA bezalako gizonei esker izango da.
Eta AMAIURko zutarrian, Nafarroako Erresumaren azken mugan, irakur daitekeen bezala
NAPAR ASKATASUNAREN ALDE
BORROKATU ZUTEN GIZONEI
BETIKO ARGIA 1522
BETIKO ARGIA XABIER
AGUR ETA OHORE
ADIORIK EZ!

5 comments:
Xabier, muga oso goian jarri dok, hala ere saiatuko gaituk.
Gu sortu ginen enbor beretik
Sortuko dira besteak,
Burruka hortan iraungo duten
Zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz
Ta erortzean berriro jaikiz
Ibiltzen joanen direnak
ESKER ANITZ
Esker ona adierazi nahi dut. Eskerrik asko urte hauetan ikastolako bizitzari hauspoa eman dion giza taldeari, taldea baino ekipo bat osatu dugulako. Hainbeste ekimen aurrera eramateko gai izan garelako, Araba Euskaraz antolaketan, edo Korrika eta bertsolaritzan parte hartzea suspertzen, edo berbalaguna eta kuadrilategi proiektuak bideratzen, edo gestiogintzan eta obretan laguntzen izan direnak, edo ikastolako jaia antolaketa lanetan.
Larunbatean esan nuen, merezi nuela,lan asko eginagatik beti ere gogotsu ibili izan bai naiz, gogozko bidean aldaparik ez. Behar ere ez nuela behar esan nuen, oraindik ere ikastolan laguntzeko, gauzak egiteko indarra badudalako, eta omenaldia ikastolari berari egin beharko geniolako, 16 urte bizi biziak, aldapa gora eta haizea kontra ibili izan garelako, horrexegatik prestatu genuen XV urteurreneko jaia, ikastolak merezi eta behar zuelako guk eta guretzako eginiko omenaldia izan bazen ere.
Merezi edo ez, behar edo ez, pozarren jaso nuen omenaldia, eta baita blogean egindako aipamena, zelan ez. Linguae Navarrorumenek jarraipena izan dezan lanean jarraitu beharko dugu, osatzen dugun komunitatea indartzen eta sendotzen jarraituko badu.
JAIOKO DIRA BERRIAK
Ikastola garaiak joanak badira ere, Eskerrik asko, lehendakari!
Adiskide bat bazen
orotan bihotzbera...
Ikasitakoa asko da.
Halere inportanteena, etorkizuna aurrean dela.
Esker aunitz!
AINTZA ZAHARRARI ETA GORAINTZA BERRIARI
Eskerrik beroenak Xabierri, eta zorterik onena Iñakiri.
Gasteizen hurrengo belaunaldietan euskararik bada, gure seme-alabena izango da... edo ez da izango. Kinka horretan gaude.
Arrieta, kinka horretan, enborra sendoago jak hire grinari esker, eta ardaska gazteak bajatozak. Horiek ere egingo dituk enbor, eta euretatik sortuko dituk berriak. Eta, berrietatik sortuko dituk berriak, eta haiek ere egingo dituk enbor. Eta ohartuko dituk hi modukoei esker katea ez dela eten.
Besarkada handi bat.
Post a Comment