Frantzisko Xabierkoa - Abenduaren 3a EUSKARAREN EGUNA
Frantzisko Xabierkoa, benetako izenez Frantzisko Jatsu Azpilikueta, (Xabier, Nafarroako Erresuma, 1506ko apirilaren 7 - Shangchuan uhartea, Txina, 1552ko abenduaren 3) santu nafar euskalduna zen, San Inazio Loiolakoarekin batera Jesusen Lagundia sortu zuena eta misiolari izandakoa India, Malaysia, Txina eta Japonian. Arrazoi honengatik Indietako Apostolua ezizena ezarri zioten. Eliza katolikoak San Frantzisko Xabier izendapenez santifikatu zuen.
Nafarroako eta Euskal Herriko zaindaria da eta abenduaren 3an ospatzen da bere eguna.
Euskararen santu ofiziala ere bada, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) abenduaren 3an baita.
Goizez:
09:30 Girotze saioak
Euskararen aldeko zizka-mizka
(esaldiak, marrazkiak, denborapasak eta pegatinak)
9:45 Ikasleen ekitaldia (Ikusleak: LH1,2eta 3)
11:00 Ikasleen ekitaldia (Ikusleak: LH 4,5 eta 6)
Arratsaldez:
15:20 Multizinema (LH 5 eta 6)
Argitxorekin kontu-kontari (LH 1,2,3 eta 4)
15:40 Bertsoak Argitxori
16:00 Abesti saioa
16:20 Euskal Bingoa
DBH
11:00 – 12:00
DBH3-4 Euskal kantagintzaren historia bideoa
DBH1-2 Eukal musikako bideoak eta euskarazko lipdub-ak
12:00 – 12:30
Gelako kantuaren azken entseguak
12:30 – 13:30
DBHko KANTU TXAPELKETA NAGUSIA 2010
13:30 – 14:10
Bertso-trama: IKASLEEN ETA IRAKASLEEN ARTEKO GORA BEHERAK
Bertsolariak: Julen Zulaika, Pello Ormazabal
No comments:
Post a Comment