2011/04/13

Araba Euskaraz

Bai badakit, bihar osteguna KORRIKA Gasteizetik pasako dela eta gure kilometroa Mediterraneo eta Etxezarra batzen diren biribilgunean izango dela 21:50.Han izango gara.
Igandean Donostin bukatzen da KORRIKA, azken aurreko aurrekoaren lekukoa urtero bezala IKASTOLEN ELKARTEAK eramango du, animo eta hurbildu zaiteze igandean Donostira.

Baina ARABA EUSKARAZ be atejoka dator, Araba Euskaraz jaiak arabar guztiak gonbidatu nahi ditu ARABAN BAGARE kanta abesteko ehunka lagunekin osatuko den abesbatza erraldoian parte har dezaten. Emanaldi honetan grabatutako irudiak jaia internet bitartez munduan zehar iragartzeko eta ETBk ekainean emango duen iragarkia egiteko erabiliko dira. Bertan, ARABAN BAGARE kantaren 12 bertsio ezberdin bilduko dituen diskaren aurkezpena burutuko da.
Araba Euskaraz SPOTaren grabaketa
Noiz? APIRILAK 15, OSTIRALA, 12.00etan
Non? LAUDIOko LAMUZA PLAZAN
Parte hartzeko baldintza: Araba Euskaraz kanpainako
arroparen bat jartzita eramatea
Informazio gehiago: www.arabaeuskaraz.net

Eztarriak berotzen hasi!!
Sin ovidar la KORRIKA, que allí estaremos y también en Donosti en el ante último kilometro que llevaremos EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK, tenemos en la puerta el ARABA EUSKARAZ. Este viernes se grabará el SPOT en Laudio, a calentar motores

No comments: