Showing posts with label Armentxo. Show all posts
Showing posts with label Armentxo. Show all posts

2007/05/13

“Behar Zana” (Billabona)-Armentia Ikastola: Euskal pilota trukea



Pasa den azaroan Billabonako “Behar Zana” pilota eskolak gure ikastolara egindako bisita eta gero, Armentia Ikastolako pilota eskolak bueltatu zien bisita apirilaren 21ean. Larunbat eguzkitsu batean pilotariak eta familiak elkartu ziren goizeko 8:30etan Mendizorrotzako aparkalekuan, Billabonarako autobusa hartzeko. 65 pertsona abiatu ziren Billabonako Amasa ausoko pilotalekura, 10:00etan hasten zen jaialdian parte hartzeko. 16 lagunarteko partidu jolastu zituzten gure ikastolako pilotariek Behar Zana elkarteko pilotariekin batera.
Giro eder batean aritu ziren gogotsu eta alai pilotari guztiak, hara bertaratutako familien animuak jasoz. Jaialdiaren bukaeran Behar Zana elkartearen arduradunek parte hartu zuten pilota guztiei kapelak eta kamisetak banatu zizkieten. Era berean abagunea aprobetxatu zuten gure ikastolarentzat kopa oroimen bat emateko, non bertan jaialdiaren zergatia eta data agertzen ziren.
Kirola egin eta gero bazkaltzera joateko ordua heldu zen jolasten eta animatzen gastatuko indarrak berreskuratzeko. 170 pertsona elkartu zirenez bi txanda egin behar izan ziren Behar Zana elkartearen sozietatean bazkaltzeko: 1. txandan bi pilota eskoletako pilotariek bazkaldu zuten (bitartean familiak herria ezagutzera joan ziren), eta 2. txandan pilotarien senideak; giro alai eta jator batean ospatu zen bazkaria. Kafea hartzeko unea iritsi zenean Billabonako pilota eskola arduradunek gure ikastolako pilota eskolaren arduradunei euskal pilotako rebote modalitatean sake egiteko erabiltzen den “botiloa” oparitu zieten; aipatu behar da XIX. mendetik Billabonan desagertzen ari den rebote modalitate honetan jolasten dela. Aurten sortu den harreman ona ikusita bi pilota eskoletako arduradunek, pilotarien eta familien iritziak jarraituz, datorren urtean hain positiboa izan den truke hau antolatzen jarraitzea adostu zuten.
Dagoeneko hasiak gara Armentia Ikastolan datorren ikasturtean Billabonako pilota eskolaren bisita prestatzen!!!!!!!!!!!

2006/11/09

Billabona eta Armentia eskutik

Aurreko larunbatean, hilak 4, gure Ikastolan Billabonako 20 bat familia etorri zitzaigun eskupilotako partidak jolastu eta gure artean egun pasa egitera.
Partidak goizeko 11:00ak aldera hasi ziren eta umeak 15:00ak bitartean aritu ziren jo eta ke frontoi-lanetan.
60 umek hartu zuten parte, erdia gure Ikastolakoak eta beste erdia Gipuzkoako herritxokoak.
Bazkaria Ikastolako jantokian egin genuen eta ondoren haurrak gure frontoian jolasean ari ziren bitartean, gurasoek karta jokoan eta berriketan eman zuten bazkalostea.
Egun ederra egin genuen beraz eta denek, ume zein nagusi. Datorren apirilean aurrikusten dugu gure pilotariak eta familiak ere Billabonara joango direla. Zaila izango bada ere, gurean bezala edo hobeto pasatzea espero dugu!