Showing posts with label Formazioa. Show all posts
Showing posts with label Formazioa. Show all posts

2006/12/12

Formakuntza saioak

Azaroaren 28an “Urtxintxa” elkartearen eskutik jolasak euskararen berreskurapenean izan dezaken betekizuna aztertzeko aukera izan genuen. Saio horretan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko 20 bat gurasok hartu zuen parte.
Beste alde batetik, badira aste batzuk Ikastolen Elkartea-Partaideko Juanjo Gomezek zuzenduta Ikastolako hainbat gurasok Elkarbizitza taldean lanean dabiltza, arlo honetako hainbat ikuspegi aztertuz. Era beretsuan Ikastolako DBHko irakasle guztiek eta Lehen Hezkuntzako irakasle batzuk ere Elkarbizitzako formazio hau ere lantzen ari dira irailaren hasieratik eta hona.

2006/11/09

Elkarbizitzaz formazioa

2006-07 ikasturteko berritasunen artean gure Ikastolan lehenengoz antolatu dugu Elkarbizitzaz formazio berezia. Gai honek indar handia hartu du aspaldion ikastetxeetan sortzen diren konflikto eta gatazkak direla eta.
Irailetik hasita DBHko eta Lehen Hezkuntzako azken zikloko irakasleak gai honetan prestakuntza saio bereziak izan dituzte.
Beste alde batetik, Ikastolako familietara ere zabaladu dugu formazio honetan parte hartzeko aukera. Gurasoentzako saioak azaroaren 13an hasiko dira, arratsaldeko 15:15etatik 16:45etara.
Prestakuntzaren arduraduna Juanjo Gomez izango dugu, Ikastolen Elkarteko aditua.