2009/04/01

KORRIKA-IKASTOLAREN KILOMETROA

IKASTOLAREN KILOMETROA

Datorren igandean, apirilak 5, goizeko 10:50etan Ikastolak Korrika 16ren lekukoa hartuko du. Guri egokitu zaigun ibilbidea Mediterraneoaren hiribideko 29.aren parean hasten da (Guiaraba kartelak dauden tokian) eta Zabalgana hiribidean dagoen Nafarroako Kutxaren parean amaitu.

GONBIDATUTA ZAUDETE IRAKASLE, FAMILIA ETA HAUR GUZTIAK PARTE HARTZERA!!!

Hori eginda, gero, egunean zehar, hainbat ekintza izango da amaiera jaialdian.


El próximo domingo, 5 de abril, a las 10:50 h. Armentia Ikastola tomará el testigo de Korrika. Nuestra etapa comenzará a la altura del nº 29 de la Avenida del Mediterráneo (donde están los carteles de Guiaraba) y finalizará en la Caja de Ahorros de Navarra, en la Avenida Zabalgana.

TODOS Y TODAS, PROFESORADO, FAMILIARES Y ALUMNADO, ESTÁIS INVITADOS A PARTICIPAR EN ESE DÍA.

Tras ello la organización ha previsto un programa muy extenso de fin de Korrika


2009/03/29

Korrika Txikia, Korrika 16aren bidean...






Aurreko ostiralean gure ikasleek parte hartu zuten Korrika Txikian.
Hasiera aurten gure Ikastolaren aurrean izan zen eta gure ardurapean lehen hiru txandak izan ziren, azkena auzoko Hogar San Jose ikastetxearekin batera.
Ikastolako guraso asko eta asko hurbildu zen eta arratsalde atsegina igaro genuen batera.
Amaierako jaia Foru enparantzan ospatu zen eta gutariko asko eta asko ere han izan ginen.

Datorren ostegunean, arratsaldeko 16:30etan aurtengo Korrikako salgaiekin denda atonduko dute antolatzaileek.
Igandean, Gasteizen izango den amaiera bidean, gure Ikastolak 2.463 Km.a egingo du, goizeko 10:50etan. Hasiera Mediterraneoaren hiribidearen 29aren parean izango da (Guiaraba) eta amaiera Zabalgana Hiribideko Nafarroako Kutxaren parean.

El viernes tuvimos ocasión de participar en Korrika Txikia, tanto en los tramos organizados por nuestra Ikastola como en la fiesta final de la plaza de los Fueros.
Este jueves, a partir de las 16:30 h., los organizadores de Korrika montarán una pequeña tienda con los productos a la venta este año.
Por otra parte, el domingo a las 10:50 h. podremos tomar parte en el kilómetro que nos han asignado, desde la altura del nº 29 de la Avenida del Mediterráneo (Guiaraba) hasta la sucursal de la Caja de Ahorros de Navarra en la Avenida Zabalgana.

5.000 bisita-10.000 orri

Egunotan 5.000 bisitari eta ikusitako 10.000 orrien langa gainditu dugu. Ez dakit asko ala gutxi diren baina bada zerbait. Sartu eta irakurri, hori da egiten duguna, inork ez du blogean galderarik edo erantzunik egiten. Egia esateko aspaldi egon zen erantzun bat, autobusen joan etorriak ezagutu nahi zituena, baina besterik ez. Irakurle zaren horri, idazten ere parte har ezazu.

Eso es al menos lo que dice histat, hemos superado las 10.000 páginas visitadas. En estas 5.000 visitas, unicamente una ha respondido a uno de los post. Desde aquí quiero animaros a participar activamente en el blog.

2009/03/23

Aguraingo Lautada Ikastolari ongi etorria

Arabako Ikastolen Federazioan sartu berri den Aguraingo LAUTADA Ikastolari ongi etorria eman nahi diogu. Monjen (Hermanas de la Providencia) titularitatea zuen Corazón de María Ikastetxea gurasoen kooperatiba bihurtu da, eta ondoren Ikastolen Federazioan sartzea deliberatu du. Izena ere aldatu dute, aurrerantzean Lautada Ikastola izango da ikastxearen izena., Aiara, Errioxa eta Gasteizen baditugu ikastolak, baina Lautada eskualdean 1.992 publifikaziotik ankamotz geunden Arabako ikastolak. Ikastolen mapa osatzen lagunduko du ikastola honek.Ongi etorria beraz.


El centro escolar Corazón de María de Agurain, se ha convertido en cooperativa de padres/madres y ha solicitado la entrada en la Federación de Ikastolas de Araba. Desde aquí le damos la bienvenida a la nueva ikastola, que tendrá como nombre LAUTADA ikastola.

2009/03/16

Korrikaren bideo eta abestia

Tuteran hasi eta Gasteizen bukatuko den Korrikaren abestia Gasteiztar Betagarri taldeak egin du. Zinez abesti alaia eta martxosoa. http://www.youtube.com/watch?v=t7z7mlj25r0 Hau idazterakoan 7.096 aldiz ikusi da bideo-clipa.

Jon Maiak bideo hunkigarria prestatu du. Laburpena ikusi nahi baduzu hemen duzu eskura.
http://www.youtube.com/watch?v=ieGkLffiALQ
BIDAI INTIMOAK da bideoaren izenburua. Merezi du ikustea.