2009/05/04

ENTZIKLOPEDIA EUSKARAZ-WIKIPEDIA

Zer da Wikipedia?
Labur esateko Entziklopedia bat hizkuntza anitzetan sortu eta zabaltzeko ekimena, ahalik eta kalitate gorenenekoa, planetako pertsona ororentzat, beraien hizkuntza edozen dela ere.
200dik gora hizkuntzetan ari da proiektu hau garatzen, eta euskara ranking honetan 47. inguruan mugitzen da, 38.093 artikulu daude publikatuak dagoeneko gure hizkuntzan. Seme alabei etxeko lanetan laguntzeko baliogarri izango zaizue.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala

Proiektuan parte hartu nahi baduzu ere zure esku dago, 2.000 inguru lankide daude lankidetza eredu honetan bere ekarpenak egiten. Ez dira gutxi.

2009/04/22

PIRRITX ETA PORROTX GAUR IKASTOLAN

Hile pare bat falta dira Arbako Ikastolen jairako, Araba Euskarazerako. Aurten Ekainaren 21ean izango da, Oionen, bertako Ikastola, San Bizente ari da antolaketa lanetan. Armentia Ikastolan aurkeztuko dute gaur, Ikastolako aretoan Araba Euskarazerako prestatutako kanta eta bideoa. Pirritxek eta Porrotxek hartu dute ardura hau eta gaur goizean gurean izango dira.

Hoy se presenta la canción y el video del Araba Euskaraz que se celebrará el 21 de junio en Oion. La presentación se realizará en el salón de actos de la Ikastola Armentia. Pirritx eta Porrotx son los creadores del Video y estarán esta mañana en la ikastola.

http://www.arabaeuskaraz.net/html/abestia.html

2009/04/07

Eskerrik asko Armentia, Eskerrik asko Korrika


Lagun pila bat bildu ginan gure kilometroa egiteko. Guraso, ume, irakasle, DBH1,2,3 eta 4ko gaztetxoak, ikastola utzi dutenak ere bertan ziran, Batxilergoan daudenak eta Unibertsitatean daudenak ere, ederra izan zen hainbeste lagun bertan izatea.
Giro ederra, benetan esker mila eman dugun erantzunagatik.

Hemen duzue argazki sorta bat, joango gara beste batzuk sartzen.


http://www.flickr.com/photos/37162592@N06/?saved=1"



Iremos colgando más fotografias los próximos días.

2009/04/01

KORRIKA-IKASTOLAREN KILOMETROA

IKASTOLAREN KILOMETROA

Datorren igandean, apirilak 5, goizeko 10:50etan Ikastolak Korrika 16ren lekukoa hartuko du. Guri egokitu zaigun ibilbidea Mediterraneoaren hiribideko 29.aren parean hasten da (Guiaraba kartelak dauden tokian) eta Zabalgana hiribidean dagoen Nafarroako Kutxaren parean amaitu.

GONBIDATUTA ZAUDETE IRAKASLE, FAMILIA ETA HAUR GUZTIAK PARTE HARTZERA!!!

Hori eginda, gero, egunean zehar, hainbat ekintza izango da amaiera jaialdian.


El próximo domingo, 5 de abril, a las 10:50 h. Armentia Ikastola tomará el testigo de Korrika. Nuestra etapa comenzará a la altura del nº 29 de la Avenida del Mediterráneo (donde están los carteles de Guiaraba) y finalizará en la Caja de Ahorros de Navarra, en la Avenida Zabalgana.

TODOS Y TODAS, PROFESORADO, FAMILIARES Y ALUMNADO, ESTÁIS INVITADOS A PARTICIPAR EN ESE DÍA.

Tras ello la organización ha previsto un programa muy extenso de fin de Korrika


2009/03/29

Korrika Txikia, Korrika 16aren bidean...






Aurreko ostiralean gure ikasleek parte hartu zuten Korrika Txikian.
Hasiera aurten gure Ikastolaren aurrean izan zen eta gure ardurapean lehen hiru txandak izan ziren, azkena auzoko Hogar San Jose ikastetxearekin batera.
Ikastolako guraso asko eta asko hurbildu zen eta arratsalde atsegina igaro genuen batera.
Amaierako jaia Foru enparantzan ospatu zen eta gutariko asko eta asko ere han izan ginen.

Datorren ostegunean, arratsaldeko 16:30etan aurtengo Korrikako salgaiekin denda atonduko dute antolatzaileek.
Igandean, Gasteizen izango den amaiera bidean, gure Ikastolak 2.463 Km.a egingo du, goizeko 10:50etan. Hasiera Mediterraneoaren hiribidearen 29aren parean izango da (Guiaraba) eta amaiera Zabalgana Hiribideko Nafarroako Kutxaren parean.

El viernes tuvimos ocasión de participar en Korrika Txikia, tanto en los tramos organizados por nuestra Ikastola como en la fiesta final de la plaza de los Fueros.
Este jueves, a partir de las 16:30 h., los organizadores de Korrika montarán una pequeña tienda con los productos a la venta este año.
Por otra parte, el domingo a las 10:50 h. podremos tomar parte en el kilómetro que nos han asignado, desde la altura del nº 29 de la Avenida del Mediterráneo (Guiaraba) hasta la sucursal de la Caja de Ahorros de Navarra en la Avenida Zabalgana.