Ikasturtearen hasieraIkastolako lehen eguna irailaren 6a, osteguna, izango da.
OrdutegiakIrailaren 6tik 12ra bitartean klaseak goizez baino ez dira izango:
·
Haur Hezkuntza: urte bat, 2 urte eta 3 urteko geletan adaptazio aldia izango da, beraz, familia bakoitzak helerazi zaizuen ordutegi berezia hartu kontuan. 4 eta 5 urteko geletan saioak goizeko 9:30etatik 13:30ak arte izango dira.
·
Lehen Hezkuntza: 9:30etatik 13:30ak arte. Lehen egunean (irailak 6) ikasleak Ikastolako sarrerako aretoan elkartuko gara.
·
DBH: 8:30etatik 13:30ak arte. Lehen egunean (irailak 6) 9:30etan hasiko gara eta ikasturtearen aurkezpena egingo dugu 11:30ak arte. Ordu horretan amaituko da ikasleen lehen eguna. Egun honetan autobusez datozen ikasleek beste etapetako haurrak datozen autobus bera har dezatela. DBHko goizeko autobus zerbitzu arrunta ostiralean (irailak 7) hasiko da.
Irailaren 13tik hasita ordutegia goiz eta arratsaldekoa izango da:
·
Haur Hezkuntza: 9:30-12:30 eta 15:00-17:00.
·
Lehen Hezkuntza: 9:30-13:00 eta 15:00-17:00.
·
DBH: 8:30-13:00 eta 15:00-17:00. DBH 1 eta 2, ostiraletan, 8:30-14:20. DBH 3 eta 4, asteazken eta ostiraletan, 8:30-14:20.
JantokiaAurretik esan genizuenez, jantoki zerbitzua irailaren 13an hasiko da.
AutobusaEgon adi autobusen ibilbide eta ordutegietan egindako aldaketei. Atzeko aldean datorkizue geltokien eta orduen zerrenda zehatza. Zerbitzu batzuk berriak direnez ordutegiak egokitu egin daitezke lehen egunetan. Euki kontu handia beraz.
Gogoan izan, DBHko autobusaren ibilbideak irailaren 7an hasiko direla.