2008/01/19

Ikastolako blogariak

Ikastolak bere web orri ofiziala eratzen duen bitartean blog orri hau elikatzea erabaki zuen.

Blog honetan agertzen dugun informazioa zatikakoa da, ez da osoa, baina bitarteko interesgarria izan daiteke guraso, irakasle eta ikasleentzako ere.

Gure artean zabalduz doa bide hau erabiltzeko ohitura, eta egunean-egunean bataz beste hamar bat erabiltzailek egiten dute bat gure orriarekin.

Hemen ditugu laburtuta euren ezaugarriak: azken egunetako bisitarien kopuruak, jatorri geografikoa (internet sareak ematen duena, ez benetakoa), eta erabiltzaileen ordenagailuen sistema eragileak eta hizkuntzak.

Nolakoak garen jakin dezagun.




2008/01/14

0-3 urteko haurrak dituzten familientzako dirulaguntzak

Urtarrilaren 12tik otsailaren 12ra bitartean 1 eta 2 urteko haurrak dituzten familiek deialdi honetara aurkezteko aukera izango dute. Eskabide orria eta dokumentazioa Ikastolako Idazkaritzan izango dute eskura.

Eskabidearekin batera familiak hauxe aurkeztu beharko du:

  • III. Eranskina: Foru Ogasunei eskatuko zaie PFEZari buruzko informazioa. Hori dela eta, ez da zertan derrigorrez aurkeztu 2006ko PFEZaren fotokopia. Dena dela Familiei gomendatzen zaie, ahal badute, 2006ko PFEZaren aitorpenaren fotokopia eskabidean sartzeko.
  • Familia-unitateko kide konputagarri guztien NAN, AIZ, pasaporte edo inskripzio-zedularen fotokopia.
  • Familia-unitateko kide guztien familia-liburu osoaren edo osoen edo dokumentu egiaztatzaile osoaren fotokopia. Atzerritarren kasuan, aipatutako agiri horien faltan, umearen jaiotza-ziurtagiria aurkeztu beharko da.
  • Familia-unitateko kide guztien familia-liburu osoaren edo osoen edo dokumentu egiaztatzaile osoaren fotokopia. Atzerritarren kasuan, aipatutako agiri horien faltan, umearen jaiotza-ziurtagiria aurkeztu beharko da.
  • Hala badagokio, familia-unitateko kideren baten minusbaliotasun- edo menpetasun-maila egiaztatuko duen dokumentua.
  • Guraso bakarreko unitateek, gainera, ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
    Guraso bakarrak direla dioen zinpeko adierazpena (III. eranskina).
    Bizikidetza-ziurtagiria.
    Bi gurasoen NAN, AIZ, pasaporte edo inskripzio-zedula.
    Hala badagokio, banaketa- edo dibortzio-epaia, edo guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzen dituen ituna.
    Itunean edo epaian ezarritako laguntza ekonomikorik jaso ezean, ez betetzeagatik jarritako eskariaren edo salaketaren kopia.

Gogoan izan epea: urtarrilaren 12tik otsailaren 12ra bitartean.

Subvenciones para familias con niños y niñas de 0 a 3 años

Las familias de la Ikastola que cuenten con niños o niñas en las aulas de 1 y 2 años podrán acceder a estas subvenciones, del 12 de enero al 12 de febrero.
Contarán con el formulario necesario en la Secretaría de la Ikastola.
Aparte del pliego de solicitud, deberán aportar la siguiente documentación:
§ Anexo III: Se solicitará la información de IRPF a las diferentes Haciendas Forales por lo cual no es obligatoria la presentación de la Fotocopia de IRPF 2006. De todas formas se recomienda a las familias que tengan posibilidad de incluir en la solicitud la fotocopia de la declaración de IRPF 2006 lo hagan con el fin de agilizar el trabajo.
§ Fotocopia del DNI, NIE, pasaporte o cédula de inscripción de todos los miembros computables de la unidad familiar
§ Fotocopia completa del libro o libros de familia o documento acreditativo de los miembros de la unidad familiar. En el caso de las personas extranjeras, a falta de los documentos anteriores se deberá aportar el certificado de nacimiento del/la niño/a.
§ En su caso, documento acreditativo del grado de minusvalía o de dependencia de algún miembro de la unidad familiar.
§ Las unidades monoparentales deberán aportar además la siguiente documentación:
- Declaración jurada de monoparentalidad en la que se indique esta situación (Anexo III)
- Certificado de convivencia
- DNI, NIE, pasaporte o cédula de inscripción de ambos progenitores
- En su caso, Sentencia de separación o divorcio; o Convenio Regulador de las relaciones paterno-filiales
- En caso de no recibir las prestaciones económicas estipuladas en el convenio o la sentencia, copia de la demanda o denuncia interpuesta frente al incumplimiento
Recordad el plazo de presentación:
del 12 de enero al 12 de febrero.

Sahararen aldeko euskal karabana

Aurreko urteetan bezala aurton ere Sahararen aldeko euskal karabanarako materialaren bilketa egingo dugu.
Gauzak erraztu nahian familiei bi elikagai eskatuko dizuegu bakarrik: azukrea eta dilistak.
Hori dela eta datorren asteko astelehenetik ostiralera bitarteak (urtarrilak 14-18) zuon seme-alabek ekar ditzatela gai hauen paketeak Ikastolara eta irakasleen bitartez prestatuko dugu gure bidalketa.
Gogoan izan egunak mesedez azken orduko arazorik izan ez dezagun.
Hortik aparte laguntza ekonomikoak zuzenean emateko kontu korronte hau daukagu:
Euskadiko Kutxa
3035 0080 94 0800054177

Caravana vasca con el Sáhara 2008

Al igual que en ocasiones anteriores estos días procederemos a la recogida de alimentos para la Caravana al Sáhara que se organiza desde nuestro país.
Con el fin de simplificar el proceso, limitaremos esta recogida a dos productos: azúcar y lentejas.
Los paquetes de alimentos los traerán los alumnos y alumnas a las clases y el profesorado se encargará de preparar la remesa que enviaremos desde la Ikastola.
El plazo de recogida será empezando el próximo lunes y hasta el viernes (del 14 al 18de enero). Os pedimos que respetéis esas fechas.
Las familias que lo deséeis podéis realizar también una aportación directa en la siguiente cuenta corriente:
Caja Laboral
3035 0080 94 0800054177