Talde hauek egiten dituzten partidetan erabiliko dira bakarrik.
Aurreko urteotan nagusitu diren kolore eta diseinuei jarraituz moldatu dira jazteko hauek.
ARMENTIA IKASTOLAREN ALBISTEGIA
Ikastolak bere web orri ofiziala eratzen duen bitartean blog orri hau elikatzea erabaki zuen.
Blog honetan agertzen dugun informazioa zatikakoa da, ez da osoa, baina bitarteko interesgarria izan daiteke guraso, irakasle eta ikasleentzako ere.
Gure artean zabalduz doa bide hau erabiltzeko ohitura, eta egunean-egunean bataz beste hamar bat erabiltzailek egiten dute bat gure orriarekin.
Hemen ditugu laburtuta euren ezaugarriak: azken egunetako bisitarien kopuruak, jatorri geografikoa (internet sareak ematen duena, ez benetakoa), eta erabiltzaileen ordenagailuen sistema eragileak eta hizkuntzak.
Nolakoak garen jakin dezagun.



Urtarrilaren 12tik otsailaren 12ra bitartean 1 eta 2 urteko haurrak dituzten familiek deialdi honetara aurkezteko aukera izango dute. Eskabide orria eta dokumentazioa Ikastolako Idazkaritzan izango dute eskura. Eskabidearekin batera familiak hauxe aurkeztu beharko du:
Gogoan izan epea: urtarrilaren 12tik otsailaren 12ra bitartean.
Aurreko urteetan bezala aurton ere Sahararen aldeko euskal karabanarako materialaren bilketa egingo dugu.