Gaur ekarri didate alabek IKASTOLA aldizkariaren urtarrileko alea. Irakurtzen duzue IKASTOLA aldizkaria? “Nik ez” batak, “nik argazkiak”, bigarrenak, ba nik ia dena irakurtzen dut, kuriositatea izaten dut ingurukoek zer egiten duten, zertan ari diren, beti ikasten da zerbait.
Ba hadi egon, hurrengo hileko aldizkarian gure ikastolaren inguruan artikulu bat azalduko da, dagoeneko labean dago.
Eta zuk, irakurtzen duzu?
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
1 comment:
Mota horretako aldizkarien arazo bat neurria da, orri kopurua ez zaio egokitzen edukiari. Euskal Herriko Ikastolak afera pil-pilean zegoenekoak eta aste honetakoak neurri bera dute, edukiera aldetik, berriz, alde nabarmena.
Beste arazo bat da nori dagoen zuzenduta. Barne kontsumora mugatua ematen du, eta helduentzat soilik. Espektroa zabaltzeko zaharberritze-lana izan beharko luke.
Nork irakurtzen du? Aldizkaria deskargatzeko utziz gero zenbakarria izango litzateke, eta deskargan galdera batzuk eginez gero (adina, herrialdea...) profila.
Nik irakurtzen al dut? Edukieraren arabera.
Post a Comment