
Arabako ikastolen Federazioa 8 ikastolek osatzen dugu, orotara 3.050 ikasle gara. Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioa SEASKAk 27 ikastola ditu eta guztira 2.588 ikasle. Gurea bezalako ikastola bat pentsa ezina da ipar aldean, ez bakarrik demografia arrazoiengandik. Hendaian adibidez 200 ikasleko ikastola bat dago, ikasle kopuruak gora egin duen neurrian herrian beste ikastola bat sortzea da beraien aukera. Armentiak aldiz 800 ikasle ditu egun eta hurrengo urteetan 1.000 ikasle izango dituelakoan gaude.
Hurrengo ikas urtean ikastola txiki bi irekiko dituzte ipar aldean, Lekorne eta Itsason, 10/12 ikasleko ikastolak izango dira, pentsa ezina hegoaldean.
No comments:
Post a Comment