2007/06/13

Ikastolako bertsolaria finalera!!!


Aurrekoan Arabako Eskolarteko Bertsolarien Txapelketan gure Ikastolako bi lagun sailkatu ziren.

Bat-bateko jardunetan Guillermo Vegas izan zen garailea eta Lierni Balantzategi hirugarren geratu zen.

Hau dela eta, datorren 23an Altsasun egingo den Euskal Herriko finalean Guillermo sailkatu zaigu, eta Legutioko Elyem Chej-ekin batera Arabako ordezkaritza beteko du.

Zorte ona opa diogu proba horretan eta Ikastolako Bertxilika taldeari eta beronen sustatzaileri zorionik beroena ematen diegu, denei, azken urteotan eginiko lan oparoagatik.