
AUZOLANA EGITEKO DEIADARRA
Ikasturte honetan auzolanarekin jarraitzeko asmoa dugu, egutegi bat prestatuko badugu ere, urriaren 23an izango da lehenengo deialdia.
Beti bezala 9etan bilduko gara Ikastolan.
Helburua da talde batzuk osatzea. Osatzen diren taldeen artean txandak egingo ditugu eta, era horretara, auzolan-egunak taldeon artean banatu ahal izango ditugu. Beraz, zenbat eta jende gehiago bildu, hobeto.
Badakizue auzolanak, normalean, larunbat goizez egiten direla (noski, hamarretakoa barne, eta ahal bada, bazkaria ere bai).
Noski, neskok ere parte hartu dezakezue. Auzolanak ez dira bakarrik gizonezkoontzat. Animatu neskak!!
Taldeak antolatu ahal izateko, eskatzen dizuegu izena eta telefonoa eman dezazuela Ikastolan. Bertako Idazkaritzan eman dezakezue, edo telefonoz deituta 945145445 (Ramonegatik galdetu), edo e-mailez, armentiaikas@gmail.com helbidera, BETI ERE URRIAREN 20 baino lehen lan taldeak egin ahal izateko..
Gure Ikastolan dauzkagun zerbitzuak hobetzeko balioko duen lan soziala da auzolana. Gutariko askok gure herrietan ezagutu dugun tradizioa da, eta Armentia Ikastolan harro gaude tradizio horri eutsi diogulako. Zorionez, gainera, auzolana berriro indarberritzen ari den ohitura da, gizartean eragin sozial eta ekonomiko handia baitauka, eta irtenbide ezin hobea baita gaur egun jasaten ari garen krisi egoeran.
ANIMATU ZAITEZTE!!
LLAMAMIENTO PARA VEREDA
Retomamos el tema de las Veredas, preparaemos un calendario pero la primera convocatoria será para el 23 de octubre.
Con objeto de hacer grupos y organizar como es debido la vereda os solicitamos nos envieis vuestra disponibilidad a la dirección de correo armentiaikas@gmail.com o llamando a la Ikastola, 945145445 (Ramon), antes del 20 de octubre.
ANIMAROS