2010/12/17

Lotura Berriak

Lotura berriak sartu ditugu gure blogean, Armentxo eta DBHkoek sortutakoa, behan duzue lotura eta baita hemen ere:
http://armentiainfor.blogspot.com/
http://armentxo.blogspot.com/

Gogoratu ere Araba Euskarazek Korrikarekin elkarlanean Kutxi kalean (27 zenbakian) arropa denda jarri dutela, benetan arropa polita (ez pentsa merkea denik). Gabonetarako oparia egiteko aukera ederra duzue.

2010/12/15

Argantzon (Trebiño) ikastola

Argantzonko ikastola 2003an ireki zen, urte batetik bost urte arteko haurrak eskolatzen ditu, 40 inguru dira bertan eskolatutako haurrak, ekonomikoki aurrera egiteko zailtasun handiak izan ditu orain arte.
Abenduan Castilla y Leongo boletinean ikastolaren legalizazio argitaratu zen, ea hurrengo urterako Castilla y Leongo Hezkuntzaren diru laguntzak lortzen ditugun.
http://bocyl.jcyl.es/boletines/2010/12/07/pdf/BOCYL-D-07122010-17.pdf

La junta de Castilla y Leon ha legalizado la ikastola de Argantzon (Trebiño). Ikastola que escolariza alumnado de entre 1 y 5 años. Algunos de ellos continuan la primaria en nuestra ikastola.

2010/12/14

SEASKAK Berri onak dakarguz

Azken urteetan Iparraldeko ikastoletan (Seaska) haur kopuru nabarmen handitu da, 200 ikasle gehiago urtero. Emendatze honek batez ere kolegio eta lizeotan gela eskasia sortu dute. 2008 urte arte Eusko Jaurlaritzak 1.200.000€ ematen zizkien eta Seaskak eraikin berrietan inbertitzen zuen. 2009an Jaurlaritzak agindu bazuen ere ez zuen ezer ordaindu eta aurten, ematen du 400.000€ kobratuko dituztela, 2011 eta 2012an ere Jaurlaritzak kopuru berdina agindu die. Baina Seaskako gure lagunak ez dira geldi egon eta Pau eta Burdeosekin gogor negoziatu ondoren, diru partida garrantzitsu bat lortu dute. Xalbador kolejioa eraberritu eta handituko dute

http://www.berria.info/albisteak/45781/seaskak_ia_hiru_milioi_euro_jasoko_ditu_datorren_urtean.htm

Beharko dute, 5 urte barru, Baiona inguruan beste kolejio eta Lizeo bat zabaldutzeko asmoa dute, ikasle berriei zerbitzua eman nahi badie. Gero gerokoak.

GABONAK LIBURUEKIN / NAVIDADES CON LIBROS


Ikastolak garatzen duen irakurketa-planaren barruan, jarduera ezberdinak eramaten ditu aurrera irakurketa sustatzeko. JUUL kanpaina izena duen jarduera, plan horretan kokatzen da eta hauteskunde literarioetan parte hartzean datza, Nazioarteko Haur- eta Gazte-Liburuaren Eguna dela eta. Hauteskunde-egunean, ikasleriak gustukoen duen ipuin-liburuari eta ilustratzaileari botoa emango dio.

Esan beharrik ez dago, familien partaidetza seme-alabek aurrera eramaten dituzten jardueretan interesa jarriz, funtsezkoa dela heziketan era koordinatuan aritzeko, eta, horretarako, ekintza horren inguruko informazioa izatea lehen urratsa da.

Horretaz gain, familiek irakurketa sustatu dezakezue, adibidez, Gabonetarako egokiak diren liburuak erosiz edo oparituz eta gertuen dituzuen liburutegietara seme-alabak eramanez. Ezin hobe, adinari egokiak direnean edota adituek ongi baloratu dutenean. Irakurketa bultzatzeko JUUL kanpainaren web-orrialdean aurki ditzakezue bere kalitatearengatik gomendatutako ipuin zein liburu zerrenda, hiru urtetatik aurrera.

Helbidea eta jarraitu beharreko pausuak hauek dira: www.juulkanpaina.net

Baliabideak→ Irakur Gidak – Zerrendak

Baliabideak→ Gurasoentzako baliabideak

La Ikastola, dentro del plan que desarrolla sobre lectura, participa con distintas actividades para fomentarla. La que denominamos “Campaña Juul” se enmarca en este plan y consiste en la participación en unas elecciones literarias que se celebran con motivo del Día Internacional del Libro Infantil y Juvenil. El día de las elecciones, el alumnado vota el cuento-libro así como el ilustrador/a que más le ha gustado ese curso escolar.

Ni que decir tiene que la participación de las familias a través del interés que se muestra por las actividades de los hijos/as es fundamental para el desarrollo de una labor coordinada, así que el primer paso es tener información sobre este evento.

Además, las familias podéis fomentar la lectura visitando la biblioteca más cercana o a través de la compra o regalo en estas fechas navideñas de libros adecuados a la edad y bien valorados por los expertos. En la página web de la Campaña Juul de fomento de la lectura podéis encontrar listas de cuentos y libros recomendados por su calidad literaria para el alumnado a partir de los 3 años de edad.

La dirección y los pasos a seguir son los siguientes: www.juulkanpaina.net

Baliabideak→ Irakur Gidak – Zerrendak

Baliabideak→ Gurasoentzako baliabideak

2010/12/10

GABON TXARTELEN LEHIAKETA-CONCURSO POSTALES NAVIDEÑAS


Urtero bezala, aurten ere Gabon txartelen lehiaketa izango da Armentia Ikastolan. Gogora ezazue guraso, irakasle eta ikastolako langileek ere parte har dezakezuela. Dagokizuen kategoria “G Kategoria” da. Formatua librea da. Parte hartu nahi izanez gero Abenduaren 15erako ekarri behar dituzue txartelak. Txartelarekin batera gutun-azal itxi batean zuen izen- abizena, telefonoa eta zuen seme-alaben taldea idatzi beharko duzue. Gutun-azalean, dagokizuen kategoria eta zuen izengoitia agertu behar da, baita txartelean ere.

Epaia abenduaren 21an emango da eta telefonoz jakinaraziko zaio irabazleari.

Ikastola txartel irabazleekin geldituko da.

Como todos los años, este año también se celebrará en Armentia Ikastola el concurso de Postales de Navidad. Os recordamos que los padres/ madres, profesores/ profesoras y trabajadores/ trabajadoras de la Ikastola podéis participar en el mismo en la “Categoría G”. El formato es libre. La fecha tope para presentar los trabajos es el 15 de diciembre. Debéis presentar los trabajos adjuntando un sobre cerrado. En el interior vuestro nombre, apellido, teléfono y curso al que pertenece vuestro hijo/ hija. En el sobre debe aparecer vuestro seudónimo que también figurará en la postal y “categoría G”.

El veredicto se dará a conocer el 21 de diciembre y le será comunicado al ganador/a telefónicamente.

La Ikastola se quedará las Postales ganadoras.