2010/09/06

IKASTURTEAREN HASIERA

Ohi bezala 2010-11 ikasturtearen nondik norakoen berri ematera gatozkizue. Urte hasiera honetan egongo diren aldaketa batzuen berri eman behar dizuegu.

IKASTURTEAREN HASIERA
Ikastolako lehen eguna irailaren 7a, asteartea izango da.

ORDUTEGIAK
Irailaren 7tik 14ra bitartean klaseak goizez izango dira bakarrik:
· Haur Hezkuntza: urte bat, 2 urte eta 3 urteko geletan adaptazio aldia izango da, beraz, familia bakoitzak helerazi zaizuen ordutegi berezia hartu kontuan. 4 eta 5 urteko geletan saioak goizeko 9:30etatik 13:30ak arte izango dira. Lau urtetik gorako ikasleen zaintza zerbitzua irailaren 7an bertan hasiko da.
· Lehen _Hezkuntza: 9:30etatik 13:30ak arte. LH1ekoek, HHko jantokian bilduko dira. Beste kurtsoetakoak Aretoan.
· DBH: 8:30etatik 13:30ak arte. Lehen egunean (irailak 7), 9:30etan hasiko gara eta ikasturtearen aurkezpena egingo dugu 11:00ak arte. Ikasleak Jolastokian bilduko dira. Egun honetan autobusez datozen ikasleek ordutegi arrunta baino ordubete beranduago izango dute zerbitzua.

Irailaren 15etik hasita ordutegia goiz eta arratsaldekoa izango da:
· Haur Hezkuntza: 9:30-12:30 eta 15:00-17:00.
· Lehen Hezkuntza: 9:30-13:00 eta 15:00-17:00.
· DBH: 8:30-13:00 eta 15:00-17:00. DBH 1 eta 2, ostiraletan, 8:30-14:20. DBH 3 eta 4, asteazken eta ostiraletan, 8:30-14:20.

JANTOKIA
Aurretik esan genizuenez, jantoki zerbitzua irailaren 15ean hasiko da.

AUTOBUSA
Egon adi autobusen ibilbide eta ordutegietan egindako aldaketei. Zerbitzuan eskaera eginda euki beharko da autobusa erabili ahal izateko.

PARKINA
Sarreran eta arazorik ez egoteko, mesedez, Ikastola aurrean ez aparkatu.

Besterik gabe, hartu gure agurrik beroena.