2009/12/22

ZORIONAK eta URTE BERRI ON


Hona hemen berriro Gabonak direlakoak. Urtero moduan garai hauetan, inoiz ez du kale egiten.
Garai hauetan guztiok harantz-honantz gabiltza, bidezidorraz biratuz, egunerokotasuna aztoratzen.
Asko dira urtearen garai hauek ez dituztela gustuko esaten dutenak. Batzuentzako urtea ixtea neketsua egiten zaielako, besteentzako familiarteko ospakizunak aparteko gehiegikeria ekartzen dielako, eta horrelako erretorika franko.
Baina hona hemen berriro hain gurea den pertsonaia, hain on-puska, menditik datorrena irribarretxoa egiteko garaia dena gogoraraztera, saiatu behar dugu! Gure seme-alaben moduan, gutxi-askok hitzez galdetzen duelako Olentzero etorriko denetz. Gure erantzunaren zain, beraien begien distirek gure sentimenduak aztoratzen dituztelarik Zergatik ez? Gure Olentzerok urtero gogorarazten digu hemen gaudela, eraikitzeko, arriskatzeko, amets egiteko, hitz batean bizitzeko.
Zalantzarik gabe gure Olentzerok emozioen zurrunbiloa biziarazten digu, baina gure bihotzak ukabil batean sartuta ditugu ez daudenak gogoratzean, halabeharrezkoa da.
Hona hemen Olentzero, une batez atzean utzi behar eguneroko kezkak, bufanda eta eskularruak jantzi... Olentzero laguntzen duen astotxoen ibilera aditzen direlarik, eta hori ikustean gure begiek distira berezia dute, usadio hori gabe ezin gara bizi, gure historiaren lehenaren, orainaren eta geroaren parte baita.
Zorionak eta urte berri on


De nuevo esta aquí, la llamada navidad. Como todos los años por esta época, nunca falla.

Es tiempo en el que todos andamos de aquí para allá cambiando nuestros senderos, alterando nuestra rutina.
Muchos son los que dicen que esta época del año no les gusta. A unos porque les supone trabajo para cerrar el año, otros porque eso de las celebraciones familiares suponen un exceso extra y así un sin fin de retóricas.

Pero de nuevo esta aquí ese personaje tan nuestro, tan bonachón que baja del monte para hacernos recordar que es época de esbozar una sonrisa, ¡hemos de intentarlo!, como lo hacen nuestros hij@s, porque quien mas o quien menos nos preguntan con la palabra si Olentzero va ha venir. El brillo de sus ojos, ante la expectación de nuestra respuesta hace alborotar nuestros sentimientos ¿Por qué no? Nuestro Olentzero cada año nos hace recordar que estamos aquí, para construir, para arriesgar, para soñar, en una palabra para vivir.

No cabe duda que Nuestro Olentzero nos hace en esta época vivir un remolino de emociones, además nuestro corazón también se encoje cuando en estas fechas nos acordamos de los que no están, es inevitable.

Pero aquí esta Olentzero, por un momento debemos de dejar atrás nuestras preocupaciones cotidianas, pongámonos la bufanda, los guantes…...que ya se sienten los pasos del burrito que acompaña a Olentzero y nuestros ojos al verle tienen un brillo especial, es una tradición de la que no podríamos prescindir, ya que forma parte de nuestra historia pasada, presente, y futura.

Zorionak eta urte berri on


2009/12/20

ELKARTASUNA SAHARAREKIN

Azken urteotan legez Sahararen aldeko karabana antolatu dute Euskal Herriko hainbat erakundek.
Laguntza eske etorri zaizkigu eta parte hartzera animatu.

Hori dela eta hemengo gai hauen bilketa egitea erabaki dugu Ikastolan:
• AZUKREA
• ARROZA

Bi gai hauetara mugatuko gara. Beraz ez ekarri hauetatik aparte ezer mesedez.

Garraio gaiak direla eta, bai bata eta bai bestea, dendan erositako boltsatan, paketeetan era egokian datozenak bakarrik hartu ahal izango ditugu.

JANARIAK JASOTZEKO AZKEN EGUNA 2010ko URTARRILAREN 15ean IZANGO DA.

Tindoufeko Saharako errefuxiatuekin elkartasuna adierazi nahi duzuenok, beraz, hemen duzue aukera ona.

Eskerrik asko aldez aurretik.