2010/04/13

MENDI IRTEERAK ... 2010 – 04 – 18
- ITXOGANA - SAN VITOR - 1.062 m



Ba dira zenbait une… atzera begiratzea merezi duena
Atzera begiratu… egindako ibilbidea ikus ahal izateko,
Atzera begiratu….egindako urratsak berriz ibili ahal izateko
Atzera begiratu….gure bihotzeko jendea gogoratu ahal izateko

Berriro ere ibiliko ditugu
Gasteizko mendietako pagadi zoragarriak
San Vitorreko baselizara iritsi bitarte,
Arabako Lautadako balkoi paregabea.

Gaur…beste bat da biltzen gaituen arrazoia
Gaur…Xabier Arregi gertuago sentitu nahi dugu
Gaur…homenaldi xume bat egin nahi diogu
Gaur …bere oroimenez, plaka bat jarriko dugu.

Orbelak gure boten azpian xirri-xarra
Haizeak lagun … eta zergatik ez
euria ere gurekin edukiko dugu agian
loreek zelaiak betetzen hasiak dira
Udaberria heldu zaigu---itxaropen garaia.


ZATOZTE GUZTIOK 2010eko apirilaren 18an, igandean 9:30ean ikastolako atean
Eguerdirako Gasteizen gaude bueltan