2011/06/02

Bertso afaria eta krosa

Bihar dugu bertso afaria. Animat zaitezte, 25 heldu eta 30 gaztek izena eman dute. Bejondaiela gazteei, 30, badira ba, polita egongo da. Bertsolariak, ba Manex aurtengo Arabako txapelduna , Ander ikastolako bertso eskolako irakaslea (arabako finaleko gazteena) eta Julen, azken urteetan ikastolako bertso eskolako irakaslea izandakoa. Animatu, oraindik garaiz zabilz.

Ta domekan txandala edo praka laburrak jarri eta Armentiako basora, korrika edo bizikletaz, ikastolako VI lasterketa dugu . Nik aurten ez dut entrenatu baina antes morir que perder la vida, han izango naiz

2011/06/01

Araba Euskaraz

Berriro zuekin kontaktuan jartzen gara gogoratzeko zein hurbil dugun aurtengo Araba Euskaraz, Laudion ospatuko duguna ekainaren 19an.

Aurtengo arduraduna Laudio Ikastola dugu eta su ta gar lanean ari da. Hala ere gure ikastolen jaiek gure indarra eta gure laguntza guztia behar dute.

Azkenengo urteotan gure parte-hartzea ez da izan behar izan bestekoa eta horregatik aurten ikastola guztien laguntza eskaini dugu gure euskararen jai hau indartzeko.

Eta zuen laguntza eskatzeko unea ailegatu zaigu.

Laudio Ikastolatik 52 lagunen beharra pasatu digute, baina gure ikastolaren erronka beti izan da 60 pertsona lortzea. Ea lortzen dugun!!!


Animatu eta laguntza talde bat egitera apuntatu zaitezte.

Izena emateko aukera hauek dituzue:

o Helbide elektroniko honetara mezu bat bidali:
armentiaarabaeuskaraz@armentiaikastola.org
o 652 750 887 telefonora deitu (Felix).
o Armentia Ikastolako idazkaritzara deitu.

Guneak eta lanak hauek dira:

GUNE BERDEA. UGARTE PLAZA.
Txosna: 12 lagun
Izozkiak: 2 lagun
Txahala: 16 lagun
Ardoa/sagardoa: 8 lagun
Garbiketa: 3 lagun
Segurtasuna: 5 lagun

GUNE GORRIA. PARKEA/BOLATOKIA.
Izozkiak: 2 lagun
Segurtasuna: 2 lagun
Garbiketa: 2 lagun

Ikusten den bezala oso lan erraza da.

Lanak banatu gabe daude eta ikastolan bertan egingo dugu egun berean, goizeko 08:15etan izango garenen artean. Hainbat kotxeetan banatuko gara.








De nuevo nos ponemos en contacto para comunicaros que se acerca el día del Araba Euskaraz que este año se va a celebrar en Laudio el 19 de junio.

Laudio Ikastola es la responsable de organizar el acto, para lo que están trabajando con toda su ilusión y voluntad.

En las últimas fiestas nuestra participación no ha sido numerosa, por lo que este año desde las ikastolas nos hemos propuesto hacerlo para fortalecer esta gran fiesta del Euskara.

Y por eso acudimos a pediros la ayuda necesaria.

Laudio Ikastola ha solicitado la participación de 52 personas, aunque nuestro reto como ikastola ha sido conseguir reunir a 60 personas. ¡lo lograremos!

Animaros y apuntaros para poder completar un buen grupo.

Para ello tenéis las siguientes opciones:

o Enviar un mensaje a este correo:
armentiaarabaeuskaraz@armentiaikastola.org
o Llamar al teléfono 652 750 887 (Félix)
o Llamar a la secretaría de Armentia Ikastola.


Las zonas y trabajos asignados son:

GUNE BERDEA. UGARTE PLAZA.
Txosna: 12 lagun
Izozkiak: 2 lagun
Txahala: 16 lagun
Ardoa/sagardoa: 8 lagun
Garbiketa: 3 lagun
Segurtasuna: 5 lagun

GUNE GORRIA. PARKEA/BOLATOKIA.
Izozkiak: 2 lagun
Segurtasuna: 2 lagun
Garbiketa: 2 lagun

Como se aprecia no son trabajos de dificultad.

Los trabajo se repartirán entre todos los que estemos apuntados ese día a las 8,15 en la puerta de la ikastola. También nos organizaremos en coches para acudir a la fiesta.

2011/05/31

Bertso-afaria


Ikastolan aspaldi hasi ginen bertso-eskola antolatzen eta aurten izandako arrakasta ikusirik bertso-afari bat egitea pentsatu dugu.

Afari honen helburua, bertsoekin gozatzea ez ezik, ikasleek egin duten lana saritzea eta jende aurrean abesteko aukera ematea da.

Eguna Ekainaren 3an.
Egitaraua 20:30etan LHko ikasleek bertsoak abestuko dizkigute.
21:00ak aldera afaria.
22:00 aldera DBHkoen bertsoak.


Ondoren bertsolariak:
Manex Agirre (Arabako txapelduna).
Ander Sorozabal.
Julen Zulaika.
Gai-jartzaileak DBHko ikasleek.


Afariaren kostua Helduentzako 22 €
Gazteentzako 12 €


Tiketak idazkaritzan egongo dira salgai maiatzaren 25etik ekainaren 1 artean. Euskadiko kutxan ordainketa egin ondoren ordain-frogagiriarekin jaso ahal izango dira. Ordainketa kontu honetan egin beharko da:

3035 0206 55 2060013138

Animo eta etor zaitezte ondo pasatuko dugu eta.