2007/05/17

Gurasoentzako formazioa



Guraso agurgarriok:

Gogoan izango duzuenez Gabonak baino lehen "Nola sustatu euskara jolasen bidez" izeneko saioa egin genuen. Saioa hartan jolasen ezaugarriak, euskara jolasen bidez lantzeko estrategiak landu genituen. Honekin batera, euskaraz jolasteko baliabideen berri eman genuen. Batez ere, informazio trukaketa eta alde teorikoa jorratu ziren.

Orain, aurreko saioa osatze aldera 2 orduko 3 saiotan orduko ideak gogoratu eta arlo praktikoa landuko da zenbait jolas ikasiz. “Gurasoentzako Euskal Jolasak” ikastaroan jolas berriak zein ohikoak ikasteko aukera izango da, zozketako, sokasaltoko, gomarekin jolastekoak, animazio eta mimikazko… jolasak ikasiz.

Ikastaroaren egutegia:
MAIATZAK 23 eta 30
EKAINAK 6

Ordutegia: 15:00-17:00
Lekua: jantoki txikia

Ikastaro honek plaza mugatuak ditu horregatik izena eman ahala beteko dira plazak. Interesatua bazaude eman izena tutoreari ostirala, maiatzak 21, ASTELEHENA baino lehen.

Eskerrik asko eta laster arte.

Formación para padres y madres


Estimadas familias:

Como recordaréis antes de Navidad llevamos a cabo una sesión sobre “Cómo impulsar el euskara a través del juego”. En aquella ocasión trabajamos las características de los juegos así como las estrategias para trabajar el euskara a través de los juegos. Así mismo, informamos sobre los recursos para jugar en nuestra en lengua. En esta primera sesión, se trabajó principalmente la parte teórica y se contrastó y compartió información.

En esta ocasión y queriendo completar la formación iniciada os proponemos otras tres sesiones de dos horas de duración cada una. El objetivo de estas será recordar las ideas de la sesión anterior y trabajar la parte práctica, es decir, aprender juegos jugando. En el curso “ Juegos en euskera para las familias” se aprenderán juegos nuevos, tradicionales, de rifar, para saltar a la soga y a la goma, animación, mímica…

Calendario del Curso
23 y 30 de MAYO
6 de JUNIO
Horaio: 15:00-17:00
Lugar: comedor de los pequeños

Como el número de plazas es limitado, se tendrá en cuenta el orden de entrega. Si estás interesado o interesada, comunicáselo al tutor o tutora antes del día 21 (LUNES) de mayo.
Muchas gracias y hasta pronto.

2007/05/14

Euskal Pilota udalekua 2007 Bernedon



Norentzat
Euskal Herrian dauden Pilota Eskoletako pilotari prebenjamin, benjamin eta kimu zuzenduta. (7-12 urte).
Ikaspilota proiektua lantzen duten Euskal Herriko ikastola-ikastetxeetako ikasleentzat, aurretik aipatutako adinetan.


Helburu orokorrak
Dagoeneko pilota eskola ezberdinetako haurrek pilotarekiko duten zaletasuna garatu giro hezgarri batean.
Euskal Pilota ardatz nagusi izanik elkarbizitza eta laguntasuna bultzatzea.


Noiz eta non
Ekainaren 23tik 29ra Bernedoko aterpetxearen egoitzan burutuko da udalekua. Azken urteetan bezala bi txanda egingo ditugu:
Prebenjaminak eta Benjaminak ekainak 23 arratsaldetik, ekainaren 26 arratsalderarte.
Kimu ekainak 26 arratsaldetik, ekainak 29 arratsalderarte.


OHARRA: Izenematea kopuru aldetik desorekatuta egongo balitz, 2. urteko benjaminak, bigarren txandan joango lirateke.
Izen ematea, pilota eskolako arduradunaren bitartez A.E.P.E.an egingo da, ondorengo datuak azalduz: Izen abizenak, telefonoa, jaiotze data, adina, pilota eskola, herria, helbidea, posta kodea eta emaila


BEHINBEHINEKO IZENEMATEA: DAGOENEKO IREKIA 2007ko MAIATZAREN 16a ARTE


ONARTUEN ZERRENDAK: 2007ko MAIATZAREN 18an.


Udalekuak onartu dezakeen ume kopuru gehiengoa 200ekoa da. Ume kopuru hau gaindituz gero, aukeraketa, irizpide hauek jarraituz egingo da:
1º Arabako Euskal Pilota eskola baten pilotaria izatea.
2º Ikaspilota proiektua lantzen duen Arabako ikastetxe baten ikaslea izatea.
3º Euskal Herriko Pilota eskola baten pilotaria izatea.
4º Ikaspilota proiektua lantzen duen Euskal Herriko ikastetxe baten ikaslea izatea.


IZEN EMATE OFIZIALAREN EPEA MAIATZAREN 21a eta EKAINAREN 4a bitartean izango da.
OHARRA: Behin betiko izenematea egiteko, A.E.P.Eren bulegoetan inprimakiak izango dituzue edota posta elektronikoz helaraziko dizkizuegu. Bertan, argibide zerrenda emango dizuegu udalekuaren atal ezberdinak azalduz: txandak, jantzi zerrenda, beharrezko agiriak, diruaren ordainketarako argibideak, ekintzak, irteera-etorrera eguna eta orduak, bestelakoak…


Kuota: 115,00 €

Colonia de Pelota en Bernedo


Está abierto el plazo de prematrícula para las colonias de verano de Pelota, en Bernedo.
Este año se desarrollarán del 23 al 29 de junio (prebenjamines del 23 al 26). La categoría de alevines tendrá sus actividades del 26 al 29 de junio.
La prematrícula debe formalizarse en la A.E.P.E., en un fomato de ficha que pondrán a disposición de los alumnos y alumnas el profesorado de gimnasia.
El plazo finaliza el 16 de mayo y las listas de admitidos y admitidas se publicarán el 18 de mayo.
Se deben cumplir unos requisitos determinados.
La matrícula oficial deberá formalizarse del 21 de mayo al 4 de junio.
El costo es 115,00 €.


IZENA EMATEKO
MATRICULACIÓN

Eskatu orriak gorputz hezkuntzako irakasleei
Solicitar fichas al profesorado de gimnasia

Informazioa
Información

Tel.:
945130572

Faxa:
945139041

Emaila:
koordinatzailea@pilotaraba.com

2007/05/13

Pasatu diren azken kuotak direla eta...


“Armentxo”k egunotan pasatu ditu bere kuotak. Ezin izan dira erreziboak gurasoen elkartearen beraren izenean markatu eta Armentia Ikastola agertuko zaizue erreziboaren arduradun bezala.
Beste alde batetik, arazo informatikoak direla eta konturatu gara autobusean izandako erabilera batzuk ez direla behar bezala kobratu ikasturtean zehar.
Hori dela eta, huts egin dugun kasuetan, apirileko kuota egunotan pasatuko dugu ere, eta aurreko autobusaren kuoten kalkuluarekin banan-banan eskutitza jasoko duzue hemendik egun batzuetara etxeetan.

Sobre las últimas cuotas

La cuota de “Armentxo” se os ha pasado en estos días. No ha sido posible que apareciera como emisor la misma asociación de padres y madres, y por ello os aparecerá en el encabezamiento la misma Armentia Ikastola.
Por otra parte, ha habido algún problema informático que nos ha impedido hacer el seguimiento de ciertos usos del autobús a lo largo de este curso.
Por ese motivo, en los casos en que hemos cometido ese error, se os ha pasado estos días también el recibo correspondiente al autobús de abril, y de aquí a unos días recibiréis en casa una comunicación con lo relativo al resto del curso.

Enjoy English 2007



Orain aste batzuk egin genuen bilera Enjoy English udako ekintza dela eta. Baldintza nagusietariko bat monitoreentzako etxeak eta familiak lortzea zen. Hori bete dugu baina taldeak ez daude beteegi. Komeni zaigu, beraz, haurren matrikulazioa ugaritzea talderen bat edo beste martxan jartzeko. Hori dela eta maiatzaren 16ra bitartean, hau da, datorren asteazkena, irekita utziko dugu izenak emateko epea. Egun horretan erabakiko dugu ekintza honi zenbat talderekin emango diogun jarraipena aurten.

Enjoy English 2007

Hace unas semanas celebramos la reunión informativa de Enjoy English. Una de las condiciones principales, que contaramos con suficiente número de familias para albergar a los monitores, ya se ha cumplido. Sin embargo hay algún grupo que está por debajo del mínimo de alumnado requerido y por ello esperaremos sólo hasta este miércoles, 16 de mayo, para recibir las matrículas totales y tomar las decisiones oportunas. Las personas que no hayáis informado de la matrícula de vuestro hijo o hija, avisadnos por favor cuanto antes.

Aurtengo azken mendi-irteera



Datorren igandean, hilak 20, goizeko 09:30etan bilduko gara Ikastolako sarrera aurrean ikasturteko azken mendi-irteera egiteko.
Proposatzen dugun ibilbidea Vallegrull inguruetan izango da, Valderejoko parkearen inguruan. Azken ekintza denez gero bazkaria ere izango dugu bakoitzak eramandako jan-edanekin, parkean bertan.

Última salida al monte de este curso

El próximo domingo, 20 de mayo, a las 09:00 h. nos juntaremos ante la entrada de la Ikastola para llevar a cabo la última salida al monte de este curso.
Esta vez nos trasladaremos a Vallgrull, en el parque de Valderejo. Al ser la última actividad del año, también organizaremos una comida en el mismo parque con lo que cada familia lleve para tal ocasión.

“Behar Zana” (Billabona)-Armentia Ikastola: Euskal pilota trukea



Pasa den azaroan Billabonako “Behar Zana” pilota eskolak gure ikastolara egindako bisita eta gero, Armentia Ikastolako pilota eskolak bueltatu zien bisita apirilaren 21ean. Larunbat eguzkitsu batean pilotariak eta familiak elkartu ziren goizeko 8:30etan Mendizorrotzako aparkalekuan, Billabonarako autobusa hartzeko. 65 pertsona abiatu ziren Billabonako Amasa ausoko pilotalekura, 10:00etan hasten zen jaialdian parte hartzeko. 16 lagunarteko partidu jolastu zituzten gure ikastolako pilotariek Behar Zana elkarteko pilotariekin batera.
Giro eder batean aritu ziren gogotsu eta alai pilotari guztiak, hara bertaratutako familien animuak jasoz. Jaialdiaren bukaeran Behar Zana elkartearen arduradunek parte hartu zuten pilota guztiei kapelak eta kamisetak banatu zizkieten. Era berean abagunea aprobetxatu zuten gure ikastolarentzat kopa oroimen bat emateko, non bertan jaialdiaren zergatia eta data agertzen ziren.
Kirola egin eta gero bazkaltzera joateko ordua heldu zen jolasten eta animatzen gastatuko indarrak berreskuratzeko. 170 pertsona elkartu zirenez bi txanda egin behar izan ziren Behar Zana elkartearen sozietatean bazkaltzeko: 1. txandan bi pilota eskoletako pilotariek bazkaldu zuten (bitartean familiak herria ezagutzera joan ziren), eta 2. txandan pilotarien senideak; giro alai eta jator batean ospatu zen bazkaria. Kafea hartzeko unea iritsi zenean Billabonako pilota eskola arduradunek gure ikastolako pilota eskolaren arduradunei euskal pilotako rebote modalitatean sake egiteko erabiltzen den “botiloa” oparitu zieten; aipatu behar da XIX. mendetik Billabonan desagertzen ari den rebote modalitate honetan jolasten dela. Aurten sortu den harreman ona ikusita bi pilota eskoletako arduradunek, pilotarien eta familien iritziak jarraituz, datorren urtean hain positiboa izan den truke hau antolatzen jarraitzea adostu zuten.
Dagoeneko hasiak gara Armentia Ikastolan datorren ikasturtean Billabonako pilota eskolaren bisita prestatzen!!!!!!!!!!!