2009/10/05

URRIKO HITZORDUAK-ETXARRI eta BAIONAN

Gutariko batzuk izan ginan atzo Donostin, KILOMETROAK Gipuzkoako ikastolen jaia ospatu genuen, eguraldia primerakoa izan zen, egun pasa polita.
Hamabost egun barru, urriak 18an beste hitzordu bat dugu NAFARROA OINEZ ospatuko da Etxarrin. Gasteizetik hurbil dago Etxarri, hiru ordu laurden, errepide ona beraz ez dago aitzakiarik. Etxarriko ikastola txikia izanik, TXIKIAK HANDI da aurtengo leloa.
http://www.nafarroaoinez.net/
Iparraldeko lagunek ere zita jarri digute, Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko agerraldia antolatu dute Baionako karriketan, urriaren 24an arratsaldeko 5etan (Rugbi matchak ez badu ordu batean aurreratzen) http://www.deiadar.org/
Sustatu duzu informazio gehiago http://sustatu.com/1253111318