2011/11/07

2011/10/26

INTXORTAKO LUBAKIAK-Trincheras de Intxorta


Maiatzean inauguratu zen Intxortako lubakiak ikusten izan nintzen atzo. Lan ona egin dute Elgetarrak, 36ko guda zibilan frentea zazpi hiletan egon zen ingurutik 5 kilometrotako ibilbidea prestatu dute, marra berdeak jarraitu behar dira. Umeentzat ibilibide erosoa, dibertigarria, lubakietatik ibili daiteke, merezi du bisita. Historia bertatik bertara ikas ditzakete. http://sustatu.com/1274446460

Merece la pena darse una vuelta por el paseo de 5 kilometros alrededor de Elgeta donde podremos recrear las trincheras, sacos terreros, la belga, donde estuvo durante 7 meses el frente del norte en la guerra civil del 36. Los niños se lo pasarán en grande y podrán aprender algo de historia y si teneís suerte recolectar unas setas para la cena. Animo.

2011/10/19

Euskara Araban mahaingurua

Joseba Kamiok parte hartuko du mahai inguruan. Hizlari ona, merezi du entzutea, ziur naiz gauza interesgarriak esango dituela.

http://www.euskaraba.com/euskara/albisteak/mahai-ingurua-euskararen-komunikazioa-arabarako

2011/10/13

Nafarroa Oniez 2011





Nafarroa Oinez 2011
LELOA
Hamaika urtetan zehar Nafarroaren Erdialdeko Zonalde honetako bizilagunak euskaraz komunikatu izan dira. Oraindik ere hamaika toki eta herri-izen, hizkuntza adierazpen zein abizen bizi-bizirik daude.
Hamaika izan dira, era berean, gure herriak gainditu behar izan dituen sufrimendu eta oztopoak, gure arbasoen herentzia den hizkuntza, jaso dugun ondare historiko eta kulturala, bizirik mantentzeko egin diren ahaleginetan.
Hamaika izan dira azken urteotan, ilusioz eta iraunkortasunez, lan egin dutenak gure arbasoen hizkuntzaren lekukoa galdu ez dadin.
Hamaika gara gaur, gure sustraiak sentitzen ditugunok, betidanik berea izan den lur honetan Euskara bizitzen jarrai dezan nahi dugunok. Hamaika ere, kultur ondare preziatua den gure hizkuntzarekiko errespetua eta ardura eskatzen dugunok.
Hamaika lagunengan konfiantza ezarria daukagu, herentzia defendatuko dutelako uste osoa daukagu.
Hamaika izango garenak, hamaika etorriko direnak. Oinez 11.
Leloaren ideia Endika Irisorena zen.

LOGOA
Logoak, Franziska enpresak (http://www.lafranziska.blogspot.com/) sortua, hamaika zenbakia modu abstraktuan irudikatzen duten bi forma geometrikoz osatutako imagotipo bat erakusten du. Forma horiek haurren eraikuntza joko piezadun klasikoak gogora ekartzen dute, non helburua egitura jakin batzuk irudikatzeko edo imitatzeko hamaika pieza taldekatzea baitzen. Joko horiek familia osoa jolastera bultzatzen zuten, txikienetik hasita helduenera.Guk honako hauek lortu nahi genituzke: joko honen izaera edo funtsa Nafarroa Oinezeko urte honetan guztian iraun dezan, gero eta pieza gehiago erabil ditzagun, denok parte har dezagun, eta nork bere harri-koskorra jar dezagun. Zenbat eta pieza eta pertsona gehiagok parte hartu, orduan eta oihartzun handiagoa lortuko dugu eta gehiago hurbilduko gara geure helburuetara

2011/10/11

ARABA EUSKARAZ 2012


Aspaldiko lagunak!!
Opor luzearen ondoren bagatoz barriro be. Bastidan ospatuko den 2012ko logoa duzue hemen.
Eta ez ahaztu igandean Tafallan dugula Nafarroa oinez.

Despues de unas largas vacaciones volvemos al blog. Aqui teneis el logo del Araba Euskaraz del año que viene. También recordaros que el domingo tenemos una cita en Tafalla en el NO.

2011/07/19

ARTEA OINEZ

NAFARROA OINEZ KILOMETROAK-ekin batera arte erakusketan
Bi jaiek bultzatutako egitasmoa da Donostian ikusgai dagoena
Kilometroak eta Nafarroa Oinezeko arduradunen eskutik uztailak 15ean zabaldu zen Artea Oinez erakusketa Boulevard-en, Okendo kalearen ertzean, KUTXAk duen aretoan.
Nafarroa Oinezek antolatutako arte erakusketak ospe handiko artistak bildu ditu berriro ere, hala nola batzuek aipatzearren: Jose Ulibarrena, Faustino Aizkorbe, Jose Ramon Anda, Nestor Basterretxea, Pedro Chillida, Iruña Cormenzana, Xabier Elizalde, Koldobika Jauregi, Jesus Lazkano, Xabier Morras, Dora Salazar, Daniel Tamayo, Zumeta, eta beste 65 artistaren obrak daude ikusgai.
Erakusketaren ordutegia, uztailaren 15etik 31era bitartean izango da.
Sarrera dohakoa da.
Egunero zabalik da, 11:30 - 13:30 eta 17:00 - 21:00

Arteazalea bazara, eta ikastolak lagundu nahi badituzu,
ZATOZ erakusketara gustukoa izango baituzu!

2011/06/23

IKASYS HOME


IKASYS HOMEn koaderno berriak dituzu uda honetarako:
"OKD: Oporretako Koaderno Digitalak"


Egunero zertxobait arituz, IKASYS Proiektuko jardueretan oinarrituta,
ikasturteko lana berrikusteko aukera eskaintzen du.
- Lehen Hezkuntzako (3. mailatik 6. mailara) eta DBHko (1. eta 2. mailak) ikasleei zuzenduta.
- OKDak arlo hauetan dituzu: Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika, Ingurunea (LHn soilik), Gizarte Zientziak eta Natur Zientziak (DBHn soilik). Koaderno bakoitza 8-10 saio edo sekuentziaz osatuta dago; guztira, 1.500 ariketa inguru.
- Multimedia baliabide ugari.
- Berehalako zuzenketa eta egindako lanaren jarraipenerako aukera.

Koaderno digitalekin aritzeko bi aukera dituzu:

1. IKASYS HOME (online)
- Hauek etxeko edozein ordenagailutan erabil daitezke, online, Internet bidez.

- Gurasoek seme-alaben lanaren jarraipen zehatza egiteko aukera.
- Prezioa: 7 € (Arlo bateko Oporretako Koaderno Digitala).
- Erosketa burutu ahala koadernoa erabilgarri (bidalketa gasturik ez).
- Koaderno hauek kontratatzeko, erregistratu: http://home.ikasys.net



2. OKD (USB euskarrian)
- Hauek Windows inguruneko edozein ordenagailutan erabil daitezke, Interneteko konexiorik gabe.
- Prezioa: 25 € + bidalketa gastuak (Maila bateko Oporretako Koaderno Digitalen bilduma).
- Eskaerak egiteko edo argibide gehiago eskuratzeko:
- http://ikastola-denda.com

- ehi@ikastola.net
- 943 445 108 edo 943 377 211

.

2011/06/20

ESKER MILA

Egun ederra atzokoa, milaka euskaltzale bildu giñen Laudion. Duela bi urte Oionen ospatu genuen Araba Euskaraz, ez genuen lortu emaitza onik. Igaz Agurainen %20an igo zen bertaratutako kopurua, aurten Laudion igazkoaren aldean %25 edo igo da. Eskerrik asko bertan egon zareten guztioi eta batez era lanean fin fin ibili zaretenoi. Hurrengo urtean Bastidan elkartuko gara eta lanean, laguntzen bada hobe, badakigu lanean be disfrutatzen ere. Eta Armentiak noiz antolatuko du Araba Euskaraz?

Muchas gracias a todos y todas que os acercasteis ayer a Laudio, disfrutamos del día algunos colaborando en la txosna, Eusko Label o Abra. Dentro o fuera pero de verdad que disfrutando con los amigos. El año que viene nos esperan en Bastida, también colaboraemos con la Ikastola de Bastida, seguro que si. Este año ha sido un éxito, depués del "fracaso" del 2009, el año pasado crecimos en un 20% y este año otro 25%.

Eskerrik asko guztioi.

A, ¿Y para cuando un Araba Euskaraz organizado por Armentia Ikastola? Que se nos va a olvidar

2011/06/16

ARABA EUSKARAZ






Heldu da eguna, eta prest gaudenok lan egiteko apur bat Araba Euskarazen zita bat daukagu: igandean, goizeko 8:00etan, ikastolaren aurrean
Oraindik jendearen falta gaude, orduan, baten bat ez bada apuntatu, garaiz dabil. Bestela agertu igandean zuzenean.Ez dakigu zelan ibiliko garen kotxeekin,beraz, ahal duenak,mesedez, ekar dezala kotxea!!



Decia que ya esta aquí el Araba Euskaraz, es este domingo y se ha quedado a las 8:00 de la mañana en la ikastola, todavia andamos a falta de gente asi que si comentais a más personas que se apunten mejor que mejor y si no el mismo día también serian bienvenidos. Si se puede traer coche mejor.
Ayer eramos 55 los apuntados, hasta 60 todavía estás a tiempo de disfrutar colaborando con el Araba Euskaraz.

Eta seme alabekin zaudelako lanera ezin bazara joan, plan ezin hobea duzu Laudion igandean. Ez hutsik egin.

QUE NO FALTE NADIE

2011/06/15

ae011 azken aurkezpena

1970: euskaldun edo ia-euskaldunen kopuruan Laudion:% 2
2oo6: euskaldun edo ia-euskaldunen kopurua Laudion :% 51.69

http://www.youtube.com/watch?feature=player_detailpage&v=xKyvJeXAvjQ


2006: euskararen erabilera Laudioko kaleetan : % 5
2025: euskararen erabilera Laudioko Kaleetan : % 5o?????

2011/06/14

BADATOR........ARABA EUSKARAZ

Araban bagare Gipuzkun bagera
Xiberun bagire ta Bizkaian bagara
Baita ere, Lapurdi 'ta Nafarran.
Guztiok gara eskualdun
guztiok anaiak gara
Nahiz eta hitz ezberdinezbat bera dugu hizkera.
Herri bat dugu osatzen
Eta gure zabarkeriz ez daigun utzi hondatzen.

Bagare, bagera, bagire, bagaraEuskadi askatzeko oraintxe dugu aukera.

http://www.youtube.com/watch?feature=player_detailpage&v=L7q49hfdsXc

2011/06/10

BERTSO AFARIA



Aurreko ostiralean bertso afaria izan genuen ikastolan, 50 lagun inguru batu ginen afarian eta 80ren bat lagun ondorengo bertso saioan. Ikasleak izan ziren protagonista, DBHko 60 ikasle inguru izan ziren bertan Manex, Ander eta Julen entzuteko gogoarekin. Niri Julen izugarri gustatu zitzaidan, ez du Arabako txapelketan inoiz parte hartu baina uste dut parte hartuko balu txapela eskura izango lukela, ea animatzen den.
Gurera bueltatuz, pozik atera ginen bertotik eta hurrengo urterako errepikatzeko gogoarekin ere.
Txakolina nire kontu!!

2011/06/08

Euskararen erabilera



"Autopsiarako frogak" liburuan oinarritutako hitzaldia
Ekainaren 14an, asteartean, arratsaldeko 5etan Donostiako Ikastolen Etxean
Euskararen egungo egoera kokatzeko eta iraultzeko egiten duen proposamenagatik, arrakasta izaten ari da bere liburua. Horrez gain, ugaritzen ari dira liburuan oinarritutako hitzaldiak.
Datorren astean, aisialdi taldeak gonbidatuta Koldo Izagirreren solasaldia izango dugu beraz, Ikastolen Elkartean.
Bere hitzaldi batzuetatik ateratako pasarteak: ‘euskararen ezagutza igo da, gazteria inoiz baino prestatuagoa dago euskaraz funtzionatzeko, baina gizarteak ez du euskaraz funtzionatzen. Klase politiko eta kulturalaren geldialdia dago, funtsean ez dugu lortzen 80. hamarkadan zegoen euskaldunen kopuruaren langa gainditzea’.
Haurren matrikulazio aldetik adibidez euskarak gehiengo zabal baten babesa duela ekarri zuen gogora, eta hala ere ez dela lortzen aipatutako muga hori gainditzea ‘horri dagokionez ezkorra naiz’.
‘Funtsean ez naiz pesimista, baina arazo bat konpontzeko modurik eraginkorrena arazoa bere gordinean ikustea dela iruditzen zait’.

Koldo Izagirre idazlearen hitzaldia
Noiz: ekainaren 14an

Ordua: 17:00etan

Non:"Ikastolen Etxea"n, Donostia

2011/06/02

Bertso afaria eta krosa

Bihar dugu bertso afaria. Animat zaitezte, 25 heldu eta 30 gaztek izena eman dute. Bejondaiela gazteei, 30, badira ba, polita egongo da. Bertsolariak, ba Manex aurtengo Arabako txapelduna , Ander ikastolako bertso eskolako irakaslea (arabako finaleko gazteena) eta Julen, azken urteetan ikastolako bertso eskolako irakaslea izandakoa. Animatu, oraindik garaiz zabilz.

Ta domekan txandala edo praka laburrak jarri eta Armentiako basora, korrika edo bizikletaz, ikastolako VI lasterketa dugu . Nik aurten ez dut entrenatu baina antes morir que perder la vida, han izango naiz

2011/06/01

Araba Euskaraz

Berriro zuekin kontaktuan jartzen gara gogoratzeko zein hurbil dugun aurtengo Araba Euskaraz, Laudion ospatuko duguna ekainaren 19an.

Aurtengo arduraduna Laudio Ikastola dugu eta su ta gar lanean ari da. Hala ere gure ikastolen jaiek gure indarra eta gure laguntza guztia behar dute.

Azkenengo urteotan gure parte-hartzea ez da izan behar izan bestekoa eta horregatik aurten ikastola guztien laguntza eskaini dugu gure euskararen jai hau indartzeko.

Eta zuen laguntza eskatzeko unea ailegatu zaigu.

Laudio Ikastolatik 52 lagunen beharra pasatu digute, baina gure ikastolaren erronka beti izan da 60 pertsona lortzea. Ea lortzen dugun!!!


Animatu eta laguntza talde bat egitera apuntatu zaitezte.

Izena emateko aukera hauek dituzue:

o Helbide elektroniko honetara mezu bat bidali:
armentiaarabaeuskaraz@armentiaikastola.org
o 652 750 887 telefonora deitu (Felix).
o Armentia Ikastolako idazkaritzara deitu.

Guneak eta lanak hauek dira:

GUNE BERDEA. UGARTE PLAZA.
Txosna: 12 lagun
Izozkiak: 2 lagun
Txahala: 16 lagun
Ardoa/sagardoa: 8 lagun
Garbiketa: 3 lagun
Segurtasuna: 5 lagun

GUNE GORRIA. PARKEA/BOLATOKIA.
Izozkiak: 2 lagun
Segurtasuna: 2 lagun
Garbiketa: 2 lagun

Ikusten den bezala oso lan erraza da.

Lanak banatu gabe daude eta ikastolan bertan egingo dugu egun berean, goizeko 08:15etan izango garenen artean. Hainbat kotxeetan banatuko gara.








De nuevo nos ponemos en contacto para comunicaros que se acerca el día del Araba Euskaraz que este año se va a celebrar en Laudio el 19 de junio.

Laudio Ikastola es la responsable de organizar el acto, para lo que están trabajando con toda su ilusión y voluntad.

En las últimas fiestas nuestra participación no ha sido numerosa, por lo que este año desde las ikastolas nos hemos propuesto hacerlo para fortalecer esta gran fiesta del Euskara.

Y por eso acudimos a pediros la ayuda necesaria.

Laudio Ikastola ha solicitado la participación de 52 personas, aunque nuestro reto como ikastola ha sido conseguir reunir a 60 personas. ¡lo lograremos!

Animaros y apuntaros para poder completar un buen grupo.

Para ello tenéis las siguientes opciones:

o Enviar un mensaje a este correo:
armentiaarabaeuskaraz@armentiaikastola.org
o Llamar al teléfono 652 750 887 (Félix)
o Llamar a la secretaría de Armentia Ikastola.


Las zonas y trabajos asignados son:

GUNE BERDEA. UGARTE PLAZA.
Txosna: 12 lagun
Izozkiak: 2 lagun
Txahala: 16 lagun
Ardoa/sagardoa: 8 lagun
Garbiketa: 3 lagun
Segurtasuna: 5 lagun

GUNE GORRIA. PARKEA/BOLATOKIA.
Izozkiak: 2 lagun
Segurtasuna: 2 lagun
Garbiketa: 2 lagun

Como se aprecia no son trabajos de dificultad.

Los trabajo se repartirán entre todos los que estemos apuntados ese día a las 8,15 en la puerta de la ikastola. También nos organizaremos en coches para acudir a la fiesta.

2011/05/31

Bertso-afaria


Ikastolan aspaldi hasi ginen bertso-eskola antolatzen eta aurten izandako arrakasta ikusirik bertso-afari bat egitea pentsatu dugu.

Afari honen helburua, bertsoekin gozatzea ez ezik, ikasleek egin duten lana saritzea eta jende aurrean abesteko aukera ematea da.

Eguna Ekainaren 3an.
Egitaraua 20:30etan LHko ikasleek bertsoak abestuko dizkigute.
21:00ak aldera afaria.
22:00 aldera DBHkoen bertsoak.


Ondoren bertsolariak:
Manex Agirre (Arabako txapelduna).
Ander Sorozabal.
Julen Zulaika.
Gai-jartzaileak DBHko ikasleek.


Afariaren kostua Helduentzako 22 €
Gazteentzako 12 €


Tiketak idazkaritzan egongo dira salgai maiatzaren 25etik ekainaren 1 artean. Euskadiko kutxan ordainketa egin ondoren ordain-frogagiriarekin jaso ahal izango dira. Ordainketa kontu honetan egin beharko da:

3035 0206 55 2060013138

Animo eta etor zaitezte ondo pasatuko dugu eta.



2011/05/24

Ikastolen jaiak (Armentia, Ibilaldia eta Araban Euskaraz)

Larunbatean Armentia ikastolaren jaia eta Igandean Bizkaiko Ikastolen jaia IBILALDIA ospatzen dugu, Ondarrun izango da aurtengoa, ZUBI ZAHAR ikastola da antolatzailea nahiz eta Lekeitioko RM Azkueren laguntza zuzena izan duten antolaketa lanetan. BOGA bada be leloa, logo desberdinak egin dituzte 30 inguru bai. Kamisetak be logo desberdinekin, Idea ona iruditzen zait. Urtero bezala bertaratuko gara, baian indar guztiak gastau barik, laster ARABA EUSKARAZ dator eta. Ikastolen http://www.blogger.com/img/blank.gifjaietahttp://www.blogger.com/img/blank.gifn txikienak Herri Urrats eta Araba Euskaraz dira. Aurtengo Herri urrats arrakastatsua izan da, iaz baino %40 lagun gehiago izan ginan bertan, eguraldiak be lagundu zuen. Aurtengo Araba Euskaraz be mundiala izan behar du. Lanerako laguntza eskatu digute, iaz bezala 50 edo 60 laguneko taldea osatuko dugu Lauidokoei laguntza emateko. Eta bitartean igandean Ondarrura ospatzera, badugu zer ospatu eta.
http://www.ibilaldia.com/
El sábado en la ikastola y el domingo nos esperan en Ondarru en el ibilaldi. Pero no gasteis todas las fuerzas que dentro de tres semanas debemos ir TODOS y TODAS a Laudio al ARaba Euskaraz.

IKASTOLAREN EGUNA

PROGRAMAZIOA


HASIERA.- 10,30tan.
MAKILAJE TAILERRA.- 11,00tik 13,00tara. (txozna ondoan)
HERRI KIROLAK (Umeentzako jolasak).- 11,00tik 12,00tara. (patioan)
GLOBOFEXIA.- 11,30tik 14,00tara.
PATATA TORTILA 3. TXAPELKETA.- 11,00tik 12,30tara.
UMEEN EKITALDIA:
* Karate – 11,00tik 11,30tara (futbol zelaian)
* Pilota – 11,30tik 13,00era (frontoian) – Guraso eta umeen arteko bikoteak eta
“barru” herrikoia (bikoteak eta partiduen antolaketa egunean bertan egingo dira).
* Saskibaloia – 10,30tik 11,30tara (zelai handian) – Alebinak: 3x3, guraso eta
umeen arteko partiduak, ….
11,30tik 13,00tara (zelai handian) – Infantil neskak Virgen Niñaren
aurka (partidu ofiziala)
10,30tik 11,30tara (zelai txikian) – Infantil mutilak: 3x3, guraso
eta umee arteko partiduak, …
11,30tik 13,00tara (zelai txikian) – Benjaminak: 3x3, guraso eta
umeen arteko partiduak, ….
* Futbola – 11,30tik 12,30tara (futbol zelaian) – Alebinak: gurasoak umeen aurka.
12,30tik 13,30tara (futbol zelaian) – Benjaminak: gurasoak vs umeak.
* Euskal Musika eta Dantza – 12,00tik 13,30tara (patioan) – Triki, panderoa, … eta
umeen dantzak.
* Zeramika – 11,30tik 13,30tara - Umeek egindako apaingarriekin erakusketa.
BAZKARIA.- Umeak: 13,30tan / Nagusiak: 14,30tan.
ANTZERKIA.- 16,00tan.

Egun osoan zehar ….. TXOZNA
TONBOLA
ARABA EUSKARAZ DENDA

ANIMATU ETA ETORRI!!!!!


INICIO.- 10,30h.
TALLER DE MAQUILLAJE.- 11,00h. - 13,00h. (junto a la txozna)
HERRI KIROLAK (Juegos para niños).- 11,00h. - 12,00h. (patio)
GLOBOFEXIA.- 11,30h. – 14,00h.
3º CAMPEONATO DE TORTILLA DE PATATA.- 11,00h. - 12,30h.
EXHIBICIONES INFANTILES:
* Kárate – 11,00h. – 11,30h. (campo de fútbol)
* Pelota – 11,30h. – 13,00h. (frontón) – Parejas de padres/madres y “barru” popular
(las parejas y los partidos se organizarán ese mismo día).
* Baloncesto – 10,30h. – 11,30h. (cancha grande) – Alevines: 3x3, partidos de txikis
contra padres/madres, …
11,30h. – 13,00h. (cancha grande) – Infantil femenino contra Virgen
Niña (partido oficial)
10,30h. – 11,30h. (cancha pequeña) – Infantil masculino: 3x3, txikis
contra padres/madres, ….
11,30h. – 13,00h. (cancha pequeña) – Benjamines: 3x3, partidos de
padres/madres contra txikis, ….
* Fútbol – 11,30h. – 12,30h. (campo de fútbol) – Alevines: padres/madres vs pekes.
12,30h. – 13,30h. (campo de fútbol) – Benjamines: padres/madres contra
txikis.
* Euskal Musika eta Dantza – 12,00h. – 13,30h. (patio) – Triki, pandero, … y la
actuación de nuestros dantzaris.
* Cerámica – 11,30h. – 13,30h. – Exposición con los trabajos hechos por los/as pekes
COMIDA.- Niños/as: 13,30h. / Adultos: 14,30h.
TEATRO.- 16,00h.

Durante todo el día ….. TXOZNA
TOMBOLA
ARABA EUSKARAZ DENDA

ANIMATE Y VEN!!!!!



2011/05/23

Juul Kanpaina


Nafarroako Ikastolen Elkarteak haur eta gazteentzako urtero antolatzen dituen hauteskunde literarioen bozkatuenei sariak banatzeko ekitaldia egin zuen maiatzaren 18an.
Aurten, joan zen urtetan bezala, bozkatuen izan diren idazleei zein ilustratzaileei Ikastolen Elkarteak aitorpen berezi bat egin nahi izan die. Horretarako, Xabi Otero artista nafarrari JUUL jardueraren berrirakurketa egin zezala eskatu zitzaion.
Fernando Morillo, Patxi Gallego, Toti Martínez de Lezea, Josu Waliño, Jokin Mitxelena izan dira sarituak.

2011/05/10

SANTA TEODOSIA BASELIZA/SAN CRISTOBAL/ILARRATZA (1.145m.)

Urteko AZKEN MENDI IRTEERA honetan SANTA TEOSOSIAko BASELIZA eta SAN CRISTOBAL mendi-gaina ITURRIETAKO mendilerroaren hegoaldean, bisitatuko dugu. Mendi-gainaren izena garai bateko baselizaren izenetik datorkio. Gaur egun, Uribarri Haranan dagoen baselizan dagoen irudia omen da bertan zegoena.Ingurua, pagoz betetakoa,
KONTRASTAtik (825 m.) ekingo diogu Iparralderuntz, hilerrruntz hesi bat topatu arte. Pagadian barrena doan bidea hartuko dugu, ezkerraldean gailurretik eroritako harri handi zenbait utziz. Bidea iparralderuntz lehenengo, mendebalderuntz gero, ez da nabaria, baina harriekin egindako markek lagunduko gaituzte beste hesi bat topatu arte ESKIBELAn. Hesia zeharkatu eta Errepetidorera doan bidea hartuz pagaditik mendebalderuntz 10 minutura gaina harrapatuko dugu.
SANTA TEODOSIAn, norberak lekarkeena bazkaltzeaz gain, txistorra, ardoa, edariak, eta postrea antolakuntzaren esku geratuko da. Hantxe bertan, zaudetenen artean antolatuko dugu diru bilketa. Espero ez dugun eguraldi kaskarra izango bagenu, KONTRASTAra jaitsiko ginakete hauxe bera bertako frontoian antola dezagun.


En esta ÚLTIMA SALIDA MONTAÑERA del año, visitaremos la ERMITA de SANTA TEOSOSIA y la cima de SAN CRISTOBAL en la zona Sur de los montes de ITURRIETA. El nombre de la cumbre procede de la ermita que , al parecer existía antiguamente. Se cree que la imagen es la que ahora puede verse en la ERMITA de Ullibarri-Harana.
Iniciaremos la marcha desde KONTRASTA (825 m.) hacia el norte, hacia el cementerio hasta dar con una barrera.Tomaremos el camino por el hayedo, dejando unos grandes bloques de piedras al izquierda, desprendidas de la cumbre. Seguiremos el camino, que se desdibuja, primero al norte y luego al oeste, marcado por piedras, hasta dar con una nueva valla a la altura del paraje ESKIBELA,. Cruzamos la valla y tomamos una pequeña pista que lleva hacia el repetidor. Del mismo y 10 minutos hacia el Oeste alcanzaremos la cumbre.
En SANTA TEODOSIA, además de lo que cada uno pueda traer, la organización comprará unas costillas, txistorra, vino, bebidas y postre. Allí mismo haremos cuentas y recogeremos el dinero. Si tuviéramos un tiempo atmosférico adverso, que no creemos, descenderemos a KONTRASTA para comer a cubierto en el frontón del a villa.

2011/05/09

GONBIDAPENA

Ostiral honetako, “Ate irekiak” jardunaldirako deialdia jaso duzue zuek guztiok.
Aukera ederra duzue hau azken urtean zehar kapillan egin ditugun obrak ikusi ahal izateko, zinez merezi duela. Ikastolakideon ametsa izan da berrikuntza hauek egitea eta behingoz bukatu ondoren ikusteko parada izango dugu. Animatu zaitezte.

Jai xume honetan guztion partaidetza nahi genuke, elkarrekin ospatu nahi dugu.

Egitaraua:
Ongietorria txalapartarekin
“Altxorraren bila” Ikus-entzunezko aurkezpena
Ikustaldia
Otamena denontzat





Todos habéis recibido una invitación para la “Jornada de Puertas Abiertas” que vamos a celebrar este viernes 13 de Mayo.

Queremos animaros a que asistáis, tod@s tenemos ganas de ver como han quedado nuestras nuevas instalaciones. Después de muchos años sin tener recursos para poder habilitar el tesoro que teníamos en la Capilla de Armentia, por fin lo vemos , el sueño de tod@s.

Es el momento de participar tod@s en la pequeña fiesta y juntos celebrar el largo recorrido que hemos hecho en esta apuesta.

La propuesta (13 de Mayo a las 18.oo)
Bienvenida con txalaparta
Presentación del audiovisual “Altxorraren bila”
Visita
Lunch para todos los asistentes


Animaros y a celebrarlo.

2011/05/05

PLASTIKOZKO TAPOIEN BIRZIKLAPEN SOLIDARIOA

Gure ikastolako bazkide batzuen senitartekoek bidali diguten laguntza-eskaera-eskutitza doa atxikitua e-mailarekin batera.

Tapoi-jasotze-kanpainak urte bete iraungo du eta ikastolan hiru kontenedore dauzkagu lan honetarako. Kanpainan parte hartu nahi izanez gero, zuen seme-alaben bitartez egin ezazue, plastikozko tapoiak (eta bakarrik tapoiak) beraiek ekarri eta edukinontzietan sartuz.
Familiaren partez, aurrez, esker mila.
Ikastolatik ere parte hartzera animatzen zaituztegu.
Jaso ezazue agur bero bat

Jonek, gure familiaren 8 urteko ume gasteiztarrak, 300 tona tapoi bildu behar ditu bere ezohiko gaixotasunari –ataxia-telangiectasia- aurre egiteko.
Izan ere, dirua lortu nahi dugu ikerketa ordaintzeko, gaixotasunaren kausa jakin eta garapena moteltzeko, eta azken finean bere mugimenduen koordinazio ezak osasun okerrera ez eramateko.
Ezohiko gaixotasun hori Euskadin bakarra eta Estatuan 15 pertsona izanda, ikerketa eta tratamendua ez dira errentagarriak.
Beraz, ahal eta nahi duzuen guztiontzat informazioa eta kartelak eransten dizkizuet, zuek tapoiak gorde eta ingurukoak gordetzen ere anima ditzazuen.
Kanpainak urtebete inguru iraungo du. Egunez egun, behin-behineko biltzeko tokiak gehitzen dira.
Honelako birziklapen solidarioa ahoz aho mugitzen da eta eskatzen duen ahalegina ez da oso handia.
Kontua da plastikozko tapoiak biltzea -garbiketa produktuak, edariak, yogur likidoak, tetrabrick eta bururatzen zaizkizuenak, betiere plastiko gogorreko tapoiak badira-, eta noizbehinka biltzeko tokietara eramatea.

WWW. AITZINA.ORG-EN INFORMAZIO GEHIAGO







Los familiares de unos socios/as de nuestra ikastola nos piden colaboración.
La campaña de recogida de tapones durará un año y en la ikastola tenemos tres contenedores para dicha labor. Si deseáis participar en dicha campaña, hacedlo mediante vuestros hijos e hijas, de manera que ellos y ellas traigan los tapones de plástico ( y solo tapones) y los introduzcan en los contenedores.



Jon, un niño vitoriano de 8 años de nuestra familia, necesita acumular 300 toneladas de tapones para obtener el dinero para una investigación que ayude a explicar la causa y a ralentizar la evolución de su “enfermedad rara” llamada ataxia-telangiectasia cuyos síntomas principales son la descoordinación de movimientos, y en definitiva para evitar un deterioro progresivo de su salud. Al tratarse de una enfermedad rara con un único caso en Euskadi y 15 en el Estado, no resulta rentable la investigación y su tratamiento.



Así que a los que queráis y podáis colaborar os adjunto información y los carteles, para que guardéis vuestros tapones y animéis a vuestros cercanos a hacerlo. La campaña en principio durará al menos un año. Día a día se van sumando nuevos puntos de recogida provisional donde podéis depositar los tapones. Este tipo de reciclaje solidario funciona con el boca a boca y exige un esfuerzo relativamente pequeño.
Se trata de acumular tapones de plástico de productos de limpieza, bebidas, yogures líquidos, tetrabrick y todos lo que se os ocurra siempre que sean tapones de plástico duro y llevarlos a los puntos de reciclaje.

MAS INFORMACION EN WWW. AITZINA.ORG


Muchas gracias

2011/05/02

HERRI URRATS eta Araba Euskaraz

Datorren Maiatzaren 8an Herri Urrats osapatuko da urtero bezala Senperen.

Gure jai horretan jendetza biltzen saiatzeko, ikastolak autobusak antolatuko ditu hara joateko. Autobusak ikastolatik aterako dira 9,00tan eta Senperetik 17,30etan martxan jarriko dira. Txartela bakoitzak 5 €-ko prezioa izango du (joan-etorria).

Txartelak ikastolako Idazkaritzan eros ditzakezue apirilaren 7tik maiatzaren 6ra arte (ostirala) bulegoko ordutegian.

http://www.youtube.com/watch?v=zB4SCjMaKRs








El próximo 8 de Mayo se celebrará el Herri Urrats, como todos los años en Senpere.

Para intentar juntar mucha gente, la ikastola va a organizar autobuses para ir allí. Los autobuses saldrán de la ikastola a las 9,00h. y la vuelta se hará a las 17,30h. desde Senpere. Cada txartela costará 5 € (ida y vuelta).

Las txartelas se podrán comprar en Secretaría de la ikastola desde el día 7 de abril hasta el viernes 6 de mayo en horario de oficina. http://www.youtube.com/watch?v=zB4SCjMaKRs.



Bestalde, ARABA EUSKARAZen aldeko zozketa bat prestatu dute Laudioko Ikastolakoek. Idazkaritzan Euro baten bioletoak eros ditzakezu. Lagundu diezaigun Laudioko ikastolakoei.

También teneis en la secretaría d la Ikastola boletos para la rifa de un coche en beneficio del ARABA EUSKARAZ.

2011/04/15

HERRI URRATS

Haize otza, sarkorra atzo gaekoa KORRIKAren zai giñela. Kuadrilla polita bildu ginen gure kilometroa egiteko prest. Eskerrik asko denoi.
Oporrak hartzen ditugu gaur, baina oporretatik bueltan, lehehengo igandean, maiatzaren 8an senperen dugu hitzordua. Ikastolak autobusa prestatu du bertara eroso eroso joan ahal izateko, eta merke, 5€ joan etorria. Animatu zaiteze eta izena eman.
http://www.herriurrats.com/

Estupendo ambiente el de ayer, fuimos muchos, niños, jovenes y mayores los que nos juntamos para correr el kilometro de la ikastola de la Korrika, aunque fuera tarde allí nos juntamos, algunos llevaban un par de horas corriendo hasta llegar a nuestro kilometro.
Hoy ya toca vacaciones pero a la vuelta, el primer domingo el 8 de mayo tenemos una cita en el Herri urrats. Hemos preparado un autobus, a un precio barato 5€, la manera más comoda de acercarnos y disfrutar de un buen día en el lago de Senpere.
Animaros y apuntaros en la secretaria de la ikastola.

2011/04/13

ANIMO DENOK KORRIKARA!!!



Araba Euskaraz

Bai badakit, bihar osteguna KORRIKA Gasteizetik pasako dela eta gure kilometroa Mediterraneo eta Etxezarra batzen diren biribilgunean izango dela 21:50.Han izango gara.
Igandean Donostin bukatzen da KORRIKA, azken aurreko aurrekoaren lekukoa urtero bezala IKASTOLEN ELKARTEAK eramango du, animo eta hurbildu zaiteze igandean Donostira.

Baina ARABA EUSKARAZ be atejoka dator, Araba Euskaraz jaiak arabar guztiak gonbidatu nahi ditu ARABAN BAGARE kanta abesteko ehunka lagunekin osatuko den abesbatza erraldoian parte har dezaten. Emanaldi honetan grabatutako irudiak jaia internet bitartez munduan zehar iragartzeko eta ETBk ekainean emango duen iragarkia egiteko erabiliko dira. Bertan, ARABAN BAGARE kantaren 12 bertsio ezberdin bilduko dituen diskaren aurkezpena burutuko da.
Araba Euskaraz SPOTaren grabaketa
Noiz? APIRILAK 15, OSTIRALA, 12.00etan
Non? LAUDIOko LAMUZA PLAZAN
Parte hartzeko baldintza: Araba Euskaraz kanpainako
arroparen bat jartzita eramatea
Informazio gehiago: www.arabaeuskaraz.net

Eztarriak berotzen hasi!!
Sin ovidar la KORRIKA, que allí estaremos y también en Donosti en el ante último kilometro que llevaremos EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK, tenemos en la puerta el ARABA EUSKARAZ. Este viernes se grabará el SPOT en Laudio, a calentar motores

2011/04/12

KORRIKA...KORRIKA...KORRIKA...







KORRIKA BADATOR........





2011/04/08

KORRIKAeren bideoa, inpresionantie

Ederra benetan.

Korrika 2011: Flashmob-a

Apirilaren 7an abiatuko da Trebiñutik aurtengo korrika, hamar egun beranduago, apirilaren 17an, Donostian amaitzeko. Korrika aitzaki apirilaren 2an Baionan eta 17an bertan Donostian Flashmob egingo da eta edozeinek parte hartu dezake. Euskal Dantzetako urratsak dituen bideoko koreografia izango da bi data horietan dantzatuko dena.



http://www.youtube.com/watch?v=vCIzZdQrRBk&feature=player_embedded