2011/10/13

Nafarroa Oniez 2011





Nafarroa Oinez 2011
LELOA
Hamaika urtetan zehar Nafarroaren Erdialdeko Zonalde honetako bizilagunak euskaraz komunikatu izan dira. Oraindik ere hamaika toki eta herri-izen, hizkuntza adierazpen zein abizen bizi-bizirik daude.
Hamaika izan dira, era berean, gure herriak gainditu behar izan dituen sufrimendu eta oztopoak, gure arbasoen herentzia den hizkuntza, jaso dugun ondare historiko eta kulturala, bizirik mantentzeko egin diren ahaleginetan.
Hamaika izan dira azken urteotan, ilusioz eta iraunkortasunez, lan egin dutenak gure arbasoen hizkuntzaren lekukoa galdu ez dadin.
Hamaika gara gaur, gure sustraiak sentitzen ditugunok, betidanik berea izan den lur honetan Euskara bizitzen jarrai dezan nahi dugunok. Hamaika ere, kultur ondare preziatua den gure hizkuntzarekiko errespetua eta ardura eskatzen dugunok.
Hamaika lagunengan konfiantza ezarria daukagu, herentzia defendatuko dutelako uste osoa daukagu.
Hamaika izango garenak, hamaika etorriko direnak. Oinez 11.
Leloaren ideia Endika Irisorena zen.

LOGOA
Logoak, Franziska enpresak (http://www.lafranziska.blogspot.com/) sortua, hamaika zenbakia modu abstraktuan irudikatzen duten bi forma geometrikoz osatutako imagotipo bat erakusten du. Forma horiek haurren eraikuntza joko piezadun klasikoak gogora ekartzen dute, non helburua egitura jakin batzuk irudikatzeko edo imitatzeko hamaika pieza taldekatzea baitzen. Joko horiek familia osoa jolastera bultzatzen zuten, txikienetik hasita helduenera.Guk honako hauek lortu nahi genituzke: joko honen izaera edo funtsa Nafarroa Oinezeko urte honetan guztian iraun dezan, gero eta pieza gehiago erabil ditzagun, denok parte har dezagun, eta nork bere harri-koskorra jar dezagun. Zenbat eta pieza eta pertsona gehiagok parte hartu, orduan eta oihartzun handiagoa lortuko dugu eta gehiago hurbilduko gara geure helburuetara

No comments: