2010/12/03

Nabigatu euskaraz euskararen egunean (eta beti)

NABIGATU EUSKARAZ

Euskalduna baldin bazara, Interneten ere lehenengo hitza euskaraz.

Zure nabigazio-hizkuntza konfiguratzea eta euskara lehenestea oso garrantzitsua da. Izan ere, nabigatzailearen hizkuntzak esaten dio munduari zein den zure lehenengo hizkuntza. Zein da zurea? Euskara? Eta nola daukazu konfiguratuta zure nabigatzailea?

Euskalduna bazara, Interneten ere euskaraz
.

Adi: nabigatzaileko menuak euskaraz ikusi arren, horrek ez du esan nahi nabigazio-hizkuntza euskara denik.

Parte hartu kanpainan

2010/12/02

Araba Euskaraz 2011

Jakinarazi nahi dizuegu datorren urteko Araba Euskaraz Laudion ospatuko dugula 2011ko ekainaren 19an.

Aurtengo arduraduna Laudio Ikastola dugu eta jo eta su ari da lanean, baina hala ere gure ikastolen jaiak gure indar eta laguntza guztia behar duela jakin badakigu.

Betidanik, jaiaren arrakastarako ikastolen parte-hartzea eta inplikazioa garrantzizkoa izan da eta zentzu honetan ikastola guztiok laguntza ematera konprometitu gara.

Hasteko, ikastolan Araba Euskarazko materiala abenduan, udaberrian, Kross-BTTn eta horrelakoetan saltzeko, taldetxo bat osatzeko asmoa-rekin deia luzatzen dizuegu

Lan honekin oso laguntza handia eskaintzen diegu Laudio Ikastolako gurasoei, horrela Gasteiza etorri beharrik ez dute izango eta.
Talde hau osatu nahi izanez gero, eman zuen izena eta datuak hemen:

arabaeuskaraz@ikastola.net
edo telefono honetan: 945 145 445 Queremos informaros que el próximo año el Araba Euskaraz se celebrará en Laudio el 19 de junio de 2011.
Laudio Ikastola, responsable del acto, está trabajando con muchas ganas, pero aun así debemos ser conscientes de que la fiesta de nuestras ikastolas necesita de todo nuestro apoyo.

La participación e implicación de las ikastolas siempre ha sido importante para el éxito de la fiesta y en ese sentido, una vez más, todas las ikastolas nos comprometemos a prestar nuestra ayuda.
En principio hacemos un llamamiento con el fin de formar un grupo para vender material del Araba Euskaraz en la ikastola, durante el mes de diciembre, en primavera, en la fiesta de la ikastola, en el Cross-BTT, etc.

Este trabajo ayudará mucho a las familias de la Laudio Ikastola, ya que así no tendrán que desplazarse a Gasteiz, pudiendo dedicarse a otras actividades.
Para formar parte de este equipo podéis apuntaros y dar vuestros datos en:
arabaeuskaraz@ikastola.net
o en el teléfono 945 145 445

2010/12/01

AUZOLANA- Vereda EGUTEGIA calendario

Auzolanen egutegia duzue hemen, abenduaren 11ean, Otsailaren 5ean, (deialdi bi daude auzolana eta bazkaria), martxoaren 12a eta maiatzaren 14a. Doodle bidez izena eman dezakezu eta zein egun edo egunetan parte hartuko duzun jakingo dugu aurretik lanak ondo antolatzeko

Hemos fijado el calendario de las veredas de este curso, 11 de diciembre, 5 de febrero (vereda y comida, dos convocatorias) 12 de marzo y 14 de mayo. Podeis apuntaros en esta dirección (url) a una o varias de las convocatorias. Conociendo con antelación el número de personas que van a participar organizaremos mejor el trabajo.
Eskerrik asko.
http://doodle.com/tuagz3sn6pm8pqhm




2010/11/30

EUSKARAREN EGUNA_ DBHrako prestatutako ekitaldiak

Frantzisko Xabierkoa - Abenduaren 3a EUSKARAREN EGUNA









Frantzisko Xabierkoa, benetako izenez Frantzisko Jatsu Azpilikueta, (Xabier, Nafarroako Erresuma, 1506ko apirilaren 7 - Shangchuan uhartea, Txina, 1552ko abenduaren 3) santu nafar euskalduna zen, San Inazio Loiolakoarekin batera Jesusen Lagundia sortu zuena eta misiolari izandakoa India, Malaysia, Txina eta Japonian. Arrazoi honengatik Indietako Apostolua ezizena ezarri zioten. Eliza katolikoak San Frantzisko Xabier izendapenez santifikatu zuen.

Nafarroako eta Euskal Herriko zaindaria da eta abenduaren 3an ospatzen da bere eguna.

Euskararen santu ofiziala ere bada, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) abenduaren 3an baita.

Goizez:

09:30 Girotze saioak

Euskararen aldeko zizka-mizka

(esaldiak, marrazkiak, denborapasak eta pegatinak)

9:45 Ikasleen ekitaldia (Ikusleak: LH1,2eta 3)

11:00 Ikasleen ekitaldia (Ikusleak: LH 4,5 eta 6)

Arratsaldez:

15:20 Multizinema (LH 5 eta 6)

Argitxorekin kontu-kontari (LH 1,2,3 eta 4)

15:40 Bertsoak Argitxori

16:00 Abesti saioa

16:20 Euskal Bingoa

DBH

11:00 – 12:00

DBH3-4 Euskal kantagintzaren historia bideoa

DBH1-2 Eukal musikako bideoak eta euskarazko lipdub-ak

12:00 – 12:30

Gelako kantuaren azken entseguak

12:30 – 13:30

DBHko KANTU TXAPELKETA NAGUSIA 2010

13:30 – 14:10

Bertso-trama: IKASLEEN ETA IRAKASLEEN ARTEKO GORA BEHERAK

Bertsolariak: Julen Zulaika, Pello Ormazabal