2010/02/12

MATRIKULAZIOA

Gaur bukatu da hurrengo ikasturteko matrikulazio epea. Gurean aurreko urteetako bideari jarraitu diogu, ditugun plaza guztiak bete dira. Urteetako lanaren emaitza da hau, familien asebetetzea da gure publizitaterik onena.
Baina sortzen saiatu diren polemika hutsala ekarri nahi dut honera. Euskal gizarteak aspaldi egin du D ereduaren hautua, baina hor ari dira batzuk, raka raka, A ereduan matrikulatzeko aukerarik ez dagoela eta. Gasteizko ikastetxe publiko batean, B eta D eredua eskaintzen duen eskola batean, A ereduan matrikulatu nahi zuela alaba azaldu zen pertsona bat matrikula zabaldu zen lehen egunean. Bere helburu bakarra prentsan azaltzea zen, polemika piztea, beste bi seme alaba zituen fraileen ikastetxe batean. Helburua lortu zuen, asteartean prentsan azaldu bai zen.
Kristau eskolak ere presioa izan du, eta presioari aurre egin dio, A ereduan gelak irekitzeko presioa zuen, azken urteetan A eredua kendu zuten ikastetxeetan berriro ere A eredua eskeintzeko presioa.
Raka raka aritu direnak ez dute bere helburua lortu, baina ziur izan hurrengo urtean berriro ere hor izango ditugula.

2010/02/10

Euskal Inauteria :Kultur transmisioa helburua


Aurten gela barruan egiten denaz gain, umeek aukera izango dute Euskal Inauteriaz gozatzeko gure hiriko kaleetan, eta animatuz gero, parte hartzeko.

INAUTE LARUNBATA EDO ZALDUNITA BEZPERA

2010EKO INAUTERIETAKO PREGOIA
Plaza Berria, 13:30tan

Larunbat eguerdian nahitaezko hitzordua dago plaza Berrian, festa hasierako Pregoia dela eta. Indarra euskal kultur elkartea arduratuko da Inauterietako pregoiaz, eta ustekabeaz beteta izango da. Indarra kultur elkarteak egingo du 'jai herrikoienaren' pregoi honetan Euskal Inauteriak dagokion protagonismoa izango du, eta hara hurbiltzen diren guztiek pregoi honetan parte-hartze aktiboak izateko aukera izango dute.

SASI GUZTIEN GAINETIK... Ikuskizun Mitologikoa
Alde Zaharreko kaleetan, Brulleria plazatik hasita19:30tan.

Gasteizko Alde Zaharreko kaleetan dantzatzeko egindako ikuskizuna da. Euskal dantza, musika-tresna eta musika tradizionalean oinarrituta, suziri eta musikarekin bat, enparantzaz enparantza ibiliko dira sorginak, Mari buru dutelarik. Lamia, artzain, galtzagorri, iratxo eta nekazarien dantzak ikusiko ditu Marik, Basajaun, Tartalo, Gaueko, Sugar eta Aker agertzen doazen bitartean.

Pertsonaia hauek dantzatuko dituzte tradizioan oinarrituriko dantzak, baina jendeaurrean, oso modu berezian aurkeztuak. «Betor Mari, Euskal Herriko andere zaindari! Betor Aker, Sorgin eta keinuen gidari», esango dute deiadarka sorgin nagusiak, Aihotz enparantzan akelarreari lekua emanez, eta 120 lagunak albokaren soinupean dantza egitera erakartzeko.




CARNAVAL VASCO

Este año, además de las actividades que se desarrollan en el aula, los niños y niñas tienen la oportunidad de disfrutar del Carnaval Vasco en las calles de nuestra ciudad, y de participar, si se animan.

PREGÓN DEL CARNAVAL 2010
Plaza Nueva, a las 13:30

El sábado de Carnaval hay una cita ineludible en la plaza Nueva, el Pregón que este año corre a cargo de la Asociación Cultural Indarra, y que estará lleno de sorpresas. En este pregón “popular” el Carnaval Vasco tendrá el protagonismo que merece, y todo el que se acerque tendrá la posibilidad de participar de forma activa en el mismo.

Espectáculo Mitológico SASI GUZTIEN GAINETIK...
Por las calles del Centro Histórico, empezando en la plaza de las Brullerías a las 19:30.

“Sasi guztien gainetik…” es un espectáculo de danza en la calle creado para su representación en el Casco Viejo de Vitoria-Gasteiz. El espectáculo tiene su base en la danza tradicional vasca y en la música y los instrumentos tradicionales de Euskal Herria, junto a la utilización de diferentes artefactos pirotécnicos; de esta forma y de plaza en plaza irán las sorginas con Mari a la cabeza, para ver las danzas de las lamias, los pastores, los galtzagorris e iratxos y de los campesinos, mientras van apareciendo Basajaun, Tartalo, Gaueko, Sugar y Aker.

Estos personajes son los que van a bailar unas danzas que, basadas en formas de bailes tradicionales, se presentan ante la gente de una manera diferente a la habitual. Y al grito de «Betor Mari, Euskal Herriko andere zaindari! Betor Aker, Sorgin eta keinuen gidari», se convocará al akelarre en la Plaza del Machete atrayendo al baile con el sonido de la alboka a los allí reunidos.