2010/02/12

MATRIKULAZIOA

Gaur bukatu da hurrengo ikasturteko matrikulazio epea. Gurean aurreko urteetako bideari jarraitu diogu, ditugun plaza guztiak bete dira. Urteetako lanaren emaitza da hau, familien asebetetzea da gure publizitaterik onena.
Baina sortzen saiatu diren polemika hutsala ekarri nahi dut honera. Euskal gizarteak aspaldi egin du D ereduaren hautua, baina hor ari dira batzuk, raka raka, A ereduan matrikulatzeko aukerarik ez dagoela eta. Gasteizko ikastetxe publiko batean, B eta D eredua eskaintzen duen eskola batean, A ereduan matrikulatu nahi zuela alaba azaldu zen pertsona bat matrikula zabaldu zen lehen egunean. Bere helburu bakarra prentsan azaltzea zen, polemika piztea, beste bi seme alaba zituen fraileen ikastetxe batean. Helburua lortu zuen, asteartean prentsan azaldu bai zen.
Kristau eskolak ere presioa izan du, eta presioari aurre egin dio, A ereduan gelak irekitzeko presioa zuen, azken urteetan A eredua kendu zuten ikastetxeetan berriro ere A eredua eskeintzeko presioa.
Raka raka aritu direnak ez dute bere helburua lortu, baina ziur izan hurrengo urtean berriro ere hor izango ditugula.

No comments: