2009/05/20

Ikastola Eguna eta mendiko argazkiak

Igandean izan genuen ikasturte honetako azken mendi irteera. El tiempo acompañó en la última salida al monte de este curso. El curso que viene repetiremos!!!
Hemen dituzue argazkiak, fotos en http://www.flickr.com/photos/35694234@N06/



Bestalde Ikastola eguneko bazkarirako izena heman behar duzuela gogorazten dizuet, ez utzi azken egunerako (maiatzak 22). DBHko ikasleek ikasketa bidairako dirua lortzeko asmotan txosna bat jarriko dute eta tonbola bat ere bai.

No dejeis para el último momento la inscripición de la comida de Ikastola Eguna, el plazo finaliza el 22 de mayo. Además de lo anunciado los alumnos de DBH3 colocarán una txozna y una tómbola para obtener fonos para el viaje de fín de curso.

Eta ez ahaztu ekainaren 7an kross/BTT lehiaketa dugula Armentiako basoan. Hasi entrenatzen!!!

2009/05/19

IKASTOLAKO BERTSO ESKOLAK IZANGO DU JARRAIPENIK?



2007ko gaztetxoen Bertso txapelketan ikastolako ikasle bik parte hartu zuten. Guillermo Vegas, Ikasolako ikasleak lortu zuen txapela. Azken urteetan ikastolako aretoan izan da bertso txapelketaren finala. Igaz ere Guillermo eta Liernik parte hartu zuten txapelketan, inoiz baino ikusle gehiago bildu ginen bertan. Aurtengo finala ekainaren 7an ospatuko da ikastolako aretoan.

Hamar hamabi gazte hasi baziren ere ikastolako bertso eskolan, ikastolan ikasketak bukatu ondoren bertso eskola ere utzi egin dute eta egun lau ikaslek baino ez dute jarraitzen. Ez da ikasle berririk hurbildu Julenek gidatzen duen taldera. Ostiral arratsaldeetan biltzen dira ikastolan, ordu bateko saioa izaten da eta gustora, lagun artean egiten dute ordu hori. Hurrengo ikasturterako ea taldea indartzea lortzen dugun, animatu ezazue zuen seme alabak bertso eskolan parte hartzera.