2011/06/10

BERTSO AFARIA



Aurreko ostiralean bertso afaria izan genuen ikastolan, 50 lagun inguru batu ginen afarian eta 80ren bat lagun ondorengo bertso saioan. Ikasleak izan ziren protagonista, DBHko 60 ikasle inguru izan ziren bertan Manex, Ander eta Julen entzuteko gogoarekin. Niri Julen izugarri gustatu zitzaidan, ez du Arabako txapelketan inoiz parte hartu baina uste dut parte hartuko balu txapela eskura izango lukela, ea animatzen den.
Gurera bueltatuz, pozik atera ginen bertotik eta hurrengo urterako errepikatzeko gogoarekin ere.
Txakolina nire kontu!!

2011/06/08

Euskararen erabilera



"Autopsiarako frogak" liburuan oinarritutako hitzaldia
Ekainaren 14an, asteartean, arratsaldeko 5etan Donostiako Ikastolen Etxean
Euskararen egungo egoera kokatzeko eta iraultzeko egiten duen proposamenagatik, arrakasta izaten ari da bere liburua. Horrez gain, ugaritzen ari dira liburuan oinarritutako hitzaldiak.
Datorren astean, aisialdi taldeak gonbidatuta Koldo Izagirreren solasaldia izango dugu beraz, Ikastolen Elkartean.
Bere hitzaldi batzuetatik ateratako pasarteak: ‘euskararen ezagutza igo da, gazteria inoiz baino prestatuagoa dago euskaraz funtzionatzeko, baina gizarteak ez du euskaraz funtzionatzen. Klase politiko eta kulturalaren geldialdia dago, funtsean ez dugu lortzen 80. hamarkadan zegoen euskaldunen kopuruaren langa gainditzea’.
Haurren matrikulazio aldetik adibidez euskarak gehiengo zabal baten babesa duela ekarri zuen gogora, eta hala ere ez dela lortzen aipatutako muga hori gainditzea ‘horri dagokionez ezkorra naiz’.
‘Funtsean ez naiz pesimista, baina arazo bat konpontzeko modurik eraginkorrena arazoa bere gordinean ikustea dela iruditzen zait’.

Koldo Izagirre idazlearen hitzaldia
Noiz: ekainaren 14an

Ordua: 17:00etan

Non:"Ikastolen Etxea"n, Donostia