2011/02/10

MATRIKULA

Bihar bukatzen da 2 eta 3 urteko haurren matrikula Erkidegoan. Armentiak azken urteetan bezala eskeitzen ditugun plaza guztiak beteko ditugu. Hartu ezin ditugun haurrak tamalez beste ikastetxe batzuetara joan beharko dira.

Ikastolen elkartea denuncia las trabas que el Departamento de Educación está poniendo en la matrícula y el mal funcionemiento del sistema diseñado.
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/02/09/sociedad/euskadi/ikastolen-elkartea-denuncia-que-educacion-impide-ofertar-todas-las-plazas-autorizadas

2011/02/09

MASKARADA XIBERUAN


Aspaldiko ohitura da, ez dakigu noizkoa, baina urtero Zuberoko herri bateko gazteak maskarada antzerki kantatua ospatzen dute, aurten Santa Garazikoak izango dira lekukoa hartu dutenak. Baina noiz arte? Zubero osoan 12.000 biztanle inguru bizi dira, gehienak helduak eta gazteen artean euskera galtzen ari da. Bohamia edo Kautera papela edonork egin lezake, baina txorrotza egiten duena kantari fina eta euska menderatu behar du. Aurtengoa behinztat egina zegok.

Horra egutegia, aukera baduzue ez ezazue galdu:

  • Otsailak 6, igandea: Santa Grazi
  • Otsailak 13, igandea: Altzai
  • Otsailak 27, igandea: Arrokiaga
  • Martxoak 6, igandea: Atharratze
  • Martxoak 12, larunbata: Idauze
  • Martxoak 13, igandea: Ligi-Atherei
  • Martxoak 20, igandea: Iruri
  • Martxoak 27, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 3, igandea: Aloze
  • Apirilak 10, igandea: Hoki
  • Apirilak 17, igandea: Altzürükü
  • Apirilak 24, igandea: Barkoxe
  • Maiatzak 1, igandea: Larraine
  • Maiatzak 8, igandea: Gamere-Zihiga
  • Maiatzak 15, igandea: Santa Grazi

2011/02/07

FAMILIA ETA EUSKARA

Iñaki M. de Lunaren artikulu interesgarria duzue hemen. Familiaren garrantziataz idazten digu ARGIA aldizkarian.
http://www.argia.com/argia-astekaria/2262/euskarafamilia-bikotearen-dibortzioa/osoa


Familiak duen hirugarren zeregina da euskararen agente aktiboa izaten jarraitzea. Garai batean ikastolak bultzatzea familiaren ardura izan zen bezala, gaur egun ere badu zeregin garbia: euskararen erabilerarako baldintza egokiak sortzea, gizarte eremu guztietan. Eginkizun hori guztiona izanik familiarena ere bada, bestela euskararen transmisioa bultzatzeko garai batean egindako ahalegina hutsaren hurrengoa litzatekeelako.