2011/02/09

MASKARADA XIBERUAN


Aspaldiko ohitura da, ez dakigu noizkoa, baina urtero Zuberoko herri bateko gazteak maskarada antzerki kantatua ospatzen dute, aurten Santa Garazikoak izango dira lekukoa hartu dutenak. Baina noiz arte? Zubero osoan 12.000 biztanle inguru bizi dira, gehienak helduak eta gazteen artean euskera galtzen ari da. Bohamia edo Kautera papela edonork egin lezake, baina txorrotza egiten duena kantari fina eta euska menderatu behar du. Aurtengoa behinztat egina zegok.

Horra egutegia, aukera baduzue ez ezazue galdu:

  • Otsailak 6, igandea: Santa Grazi
  • Otsailak 13, igandea: Altzai
  • Otsailak 27, igandea: Arrokiaga
  • Martxoak 6, igandea: Atharratze
  • Martxoak 12, larunbata: Idauze
  • Martxoak 13, igandea: Ligi-Atherei
  • Martxoak 20, igandea: Iruri
  • Martxoak 27, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 3, igandea: Aloze
  • Apirilak 10, igandea: Hoki
  • Apirilak 17, igandea: Altzürükü
  • Apirilak 24, igandea: Barkoxe
  • Maiatzak 1, igandea: Larraine
  • Maiatzak 8, igandea: Gamere-Zihiga
  • Maiatzak 15, igandea: Santa Grazi

No comments: