2009/11/23

EDUCACIÓN EN REBAJAS-BEHERAPENAK HEZKUNTZAN

Krisian murgilduta jarraitzen badugu ere, 2010.eko Hezkuntza Sailaren aurrekontua %4ean hasiko da. Baina aurrekontuaren banaketa aztertzerakoan “kuriosidadez” betea azaltzen zaigu.
Publikako personal gastuak %9an igotzen dira eta beste partida gehienak beherantz egiten dute. Arlo sozialean, hezkuntza bereziko partida zein etorkinak eskolatzeko partidak %42 eta %16an jaisten dira. Irakasleak euskalduntzeko partida (IRALE) %33an jaisten da.
Proiektu berritzaileak bultzatu ditugu betidanik ikastoletan, gure balio erantsia da. Ba atal honetan ere beherapenak azaltzen dira. IKT (Informatika) dinamizatzeko partida miloi bateko zen 2009ko aurrekontuetan. Zapateroren PCak erosteko erabili zuen Hezkuntza Sailak 2009an, ba 2010erako zuzenean kendu egin du Hezkuntza Sailak (Zapateroren PCak ordaintzeko oraingoan ere?). Hizkuntza proiektuan (HIZPRO) ere jaitsiera nabarmena azaltzen da.
Aurrekontu lege horrek Ikastolari eragingo dio, ez bakarrik proiektuetan eta formakuntzan, baita gastu korrientean ere. Urte bat eta biko geletako diru laguntzak %18an jaitsiko dira hurrengo ikasturterako. Non geratzen da Sailburuaren diskurtsoa?
Nabarmenagoa izango da ikastolen elkartean izango duen eragina, formakuntzan, materialgintzan, eragin zuzena izango du. EZ GAITEZEN ITO, TRAGAU BARIK.

OLANO (2009/11/22)




Arabako mugaldean
Nafarroako mugan
udazken minean
haizea, haize handia



harkaitzetan goratzen
txikiak zein handiak kontent
OLANOren gailurrera iristen



aldapak zorrotzak
haitzak zein amildegiak
zuhaitzak hostoz biluzik
eta bukatzeko Lezea,
Jentilen kobazulo magikoa




en el confin de Araba
en la muga con Navarra
en pleno otoño
con viento, mucho viento

trepando por riscos
pequeños y grandres contentos
alcanzamos la cima del OLANO

pendientes exigentes
rocas y "precipios"
arboles sin hojas
y para acabar la magica cueva de La Lece