2011/02/17

HERRI URRATS Maiatzaren 8an

Herri Urrats eta Araba Euskaraz dira ikastolen jaietatik mugimendu gutxien dutenak. Mugi gaitezen.

Seaskak "euskalzaleen baitezpadako hitzordua" bilakatu nahi du, berriro ere, Herri Urrats

Bere sortzetik Herri Urratsen etekinak Xalbador kolegioko eraikuntza eta ondorengo lanak baliatuak izan ziren. Aurten, berriz ere, Ipar Euskal Herriko ikastolen besta bere oinarrietara itzuliko da, Kanboko kolegioaren arramoldatzera zuzenduko baitira Herri Urratsen mozkinak. Iaz, eguraldiak euskalzaleen hitzordua zapuztu zuenean, Iparraldeko ikastolen besta "Euskal Herri osoko euskalzaleen baitezpadako hitzordua" bilakatu behar zela, berriz ere, azpimarratu zuen Seaskak. Heldu den maiatzaren 8an "Laku bat munduan" lelopean Senperen ospatuko den bestaren aldeko atxikimendua indartzeko xede hainbat ekimen antolatuak dira Euskal Herrian zehar, hala nola, martxoaren 12an, Durangon.

Paxkal Indo Seaskako lehendakariak gogorazi duenez, "joan den urteko Herri Urratsen, gauean, dei berezi bat egin genuen erranez Herri Urratsa ez zela maiatzeko egun euritsu horretan bukatzen, baizik eta urte guzian zehar egin beharko zuela Herri Urrats, ikastolek Ipar Euskal Herrian dituzten beharrei laguntzeko".

Dei hori entzuna izan zen eta eguraldiak eginiko kaltea estatzeko elkartasun keinu ainitz bildu zituen Seaskak. Banaka zein taldeko ekarpenei esker, 80.000 euro inguru bildu ahal izan zituen.

Aurtengo Herri Urratsek afitxatuko duen irudiak elkartasun uholde hori islatzen du. "Gutariko bakoitza sorta bat gira, gure ekarpen tipia bideratuz putzua eginen dugu, horrela tanta gehiago bilduz, aintzira bilakatu arte". Aniztasuna eta engaiamendua goraipatu nahi izan du grafismoaz arduratu den Abadiñoko Di-da komunikazioa enpresa taldeak.

Herri Urratsek bere irudia gaurkotu du sarean eta interneteko helbide berria ideki du: www.herriurrats.com. Bideoklipa bat izanen du aurtengo edizioak, Iparraldeko ikastolekin elkartasunez Berri Txarrak taldeak -Sustrai Colina hitzen gainean- eginiko abestia denon ahotan ahal den eta azkarren ezartzeko.

Herri Urrats Xaldador kolegioko Nere Pentzea izeneko etxea erosteko sortu zen. Xirimiri bat bezala, geroztik igaro diren hiru hamarkadetan ikastolek Xiberua, Lapurdi eta Baxe Nafarroako bazter guztiak euskarazko hitzekin busti dituzte. Gaur egun 2700 haur baino gehiago eskolatzen dituzte ikastolek.

Egun, erreferentzia historikoa den Kanboko kolegioa arramoldatzeko diru bila dabil Seaska -Paueko Kontseilu Nagusiak laguntza handia eman badu ere, lanak ez ditu erabat ordainduko-. Izan ere, Baionako Etxepare lizeoa tipia gelditu da baitaere -170 ikasle ditu- eta lizeo bat eraikitzeko asmoa etorkizun hurbilean agertzen da. Are, Biarritzeko Herriko Etxeak Bidarte aldera lur eremua erosteko lehen urratsa emana du dagoeneko. Frantziako legeak ezartzen dituen mugak gaindituz, Seaskak erakundeen laguntza beharko du BABko lizeo hori eraikitzeko. Agian, Eskualdeko Kontseiluaren atea jo beharko du proiektua obratzeko.

Euskaldunei, euskalzaleei eta erakundeetako arduradunei zuzendua da Herri Urratseko aurtengo mezua. Antolatzaileek Baionan eginiko agerraldian laburbildu dutenez, "euskaldunoi begira gure nortasuna aldarrikazten du, munduan dugun lekua baieztatuz; euskaltzaleei diren erdaldunei begira, gonbidapen bat da, munduan, bereziki buraso horien haurrei leku bat eskeiniz; azkenik, instituzioei begira, ofizialtasunaren galdea ere suposatzen du, euskarari zor zaion lekua eskatuz".

Berriz ere Hegaldekoak lotu bestari
Heldu den maiatzaren 8an zeruak zein kolorea erakutsiko duen Senpereko lakuan jakitekorik ez bada ere, ordurarte elkartasun tantak biltzera ekinen diote Iparraldeko ikastolek. Seaskak Euskal Herriko Ikastolen kooperatibaren konplizitatea bilatu du "euskararen zeruan laino grisak ugariak izanki ere, herri honen ufadaz laino ilunak uxatu eta eguzki printzak ekartzeko" Iparraldeko ikastolen bestara.

Giroa berotzeko, Herri Urratsek nehoiz baino lehenago abiatu du bere kanpainia, euskalzaleek maiatzaren 8ko hitzordua egutegian gorriz marraztu dezaten.

Herri Urratsen aurkezpen txostenean Seaskak agerian utzi duenez, "zoritxarrez, azken urte hauetan euskalzale gutxiago hurbiltzen zaigu eta horrek eragina du, alde batetik emaitza ekonomikoan eta bestetik egunaren giroan ere. Lehen, euskara entzuten zen gune gehienetan, orain geroz ta frantsesa gehiago entzuten da". Herri Urrats-ek sosa biltzea du helburu, baina premia horri euskaraz eginen badio, askoz hobe.

Horregatik, oinarrietara itzultzea eta dinamika berria abiatzeko beharra goraipatu du Indok. Seaskako lehendakariak Euskal Herrian zehar Herri Urratsen alde sortzen ari diren ekimenek duten garrantzia nabarmendu du. Hala, martxoaren 12an, egun berezia izanen da Durangon. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, bertsolariak eta abarreko animazioak antolatu dituzte Bizkaiko herrian Herri Urratsen alde.

Herri Urratsen bestaren buxeta 40.000 euro ingurukoa da, eta bere sorreratik gertatu den bezala, Senpereko aitzirara hurbilduko diren milaka euskalzaleek merezi duten harrera egiteko Xiberua, Baxe Nafarroa eta Lapurdiko ikastoletako burasoen lan bolondresa ezinbesteko osagaia izanen da aurten ere.


2011/02/16

Xedea, euskaldun eta erdaldun gazteak euskal kulturari interesatzea da


Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen lehiaketa antolatzen dute 2011ko apirilaren 8a arte. Lehiaketa horren helburua euskal kulturaren inguruko sormen literarioa eta grafikoa bultzatzea da gazteen artean.

"Irudimena" lehiaketa Euskal kultur erakundeak abiatu "Hogei'ta" gazteei zuzendutako urte anitzetako ekintza programaren filosofian oinarritzen da (ikus www.hogeita.com). Lehiaketarentzako web-orri bat zabaldu da sarean (www.irudimena. com). Bertan 12 argazki proposatuak zaizkie bisitariei.

Argazkian oinarrituz bi aukera ditu parte-hartzaileak: euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...) edo irudi berri bat sortzea (argazkia eraldatuz, marrazki bat edo margo bat eginez, 3D-ko irudi bat sortuz...). Biak egin daitezke ere bai.

Xedea, euskaldun eta erdaldun gazteak euskal kulturari interesatzea da. Halaber, helburua da kultura hori hitzaren eta irudiaren bitartez interpreta dezaten.

Parte-hartzaileak bere sorkuntza helaraziko die antolatzaileei www.irudimena.com webgunean dagoen inprimakiaren bidez edo mezu bat bidaliz info@irudimena.com helbidera, zehaztuz aukeratu duen argazkiaren zenbakia.

Lehiaketan parte hartzeko epea 2011ko otsailaren 15ean hasiko da eta 2011ko apirilaren 8a arte iraungo du.

Modalitate bakoitzean (sormen literarioa edo sormen grafikoa) egileak bi taldetan banatuko dira adinaren arabera: 25 urtez petikoak eta 25 urtez goitikoak. Talde bakoitzean pundu gehien lortuko duten lehen hiruak saristatuko dira. Sariek multimediarekin zerikusia izanen dute.

Lehiaketari buruzko esku-orria eskura

2011/02/15

Kamaraka (790 m)




Kamaraka mendia (795 m) Araba eta Bizkaia arteko mugan dago, Ganekogorta mendigunean.
Ikastolatik goizeko 9:00etan aterako gara, Laudiora joateko. Laudio igarota, bidegurutze batean eskubira hartuko dugu, Okondoruntz. Bidea jarraituko dugu Santa Maria del Yermo aldera, eta Santa Lutzia ermitara iritsiko gara. Toki horretan kotxeak utziko ditugu. Gasteiztik hariano ordubeteko bidaia dugu.

ZAIN GAUZKAZUE BERAZ
Otsailaren 20an, goizeko 9:00etan Ikastolako atarian.
Eguerdian itzuliko gara Gasteizera
.
Oharra: Ekintza hau guztiz borondatezkoa da eta askea. Ez da parte hartzaileek jasandako edo euren artean sortutako okerrengatik eragin daitezkeen gaitz edo kalteen erantzukizunik hartuko, ezta hirugarren batek parte hartzaileren bati egindakoengatik ere.

El monte Kamaraka (795 m), en la misma muga entre Araba y Bizkaia, pertenece al macizo del Ganekogorta..
Se saldrá de la Ikastola a las 9:00 de la mañana dirección Laudio. Pasado Laudio tomaremos un cruce a la derecha en dirección Okondo. Seguiremos la indicación de Santa María del Yermo, hasta llegar a la ermita de Santa Lucia donde dejaremos los coches. Desde Vitoria-Gasteiz hasta este punto tenemos 1h. de viaje .

OS ESPERAMOS A TOD@S
9:00h. en la puerta de la Ikastola, el domingo 20 de febrero.
Se regresa a Gasteiz al mediodía


Nota; se recuerda a todos los participantes que se trata de una actividad voluntaria y libre, por lo que se declina cualquier responsabilidad por daños, perjuicios por lesiones que los participantes puedan ocasionar a sí mismos o a otras personas, o incluso en caso de que terceras personas causen daños a los participantes.