2009/05/07

MUNDUARI BEGIRATZEKO MODU BAT

Horrela hasten da Mikel Urdangarinen abestia, eta bukatu TXIKIEGIA AGIAN.
Ikastola handitzen doa, HANDIEGIA AGIAN?
Hurrengo ikasturtean beste gela bi irekiko ditugu, Lehen Hezkuntzako 3. mailakoa eta Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan beste gela bat (0-3 etapan), laster 800 ikasle inguru izango ditugu, Hasierako lerro bateko ikastola izatetik, bi lerroko ikastola izatera jauzia egin genuen eta azken urteetan hirugarren lerrora irekitzen ari gara. Handiegia agian?
Egia da noizbait Batxillerak izatekotan hiru lerroak finkatu behar ditugula, baina ez litzateke hobe bi lerroko bi ikastetxe izatea eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxillerrak ikastetxe bakarrean kontzentratzea?
Seaskako ikastola handiena Hendaiakoa da, 200 ikasle inguru ditu, azken urteetan hazkunde handia izan du, ikastetxea handitu beharrean, herrian beste ikastola bat egiteko aukera hobestu dute.

2009/05/04

ENTZIKLOPEDIA EUSKARAZ-WIKIPEDIA

Zer da Wikipedia?
Labur esateko Entziklopedia bat hizkuntza anitzetan sortu eta zabaltzeko ekimena, ahalik eta kalitate gorenenekoa, planetako pertsona ororentzat, beraien hizkuntza edozen dela ere.
200dik gora hizkuntzetan ari da proiektu hau garatzen, eta euskara ranking honetan 47. inguruan mugitzen da, 38.093 artikulu daude publikatuak dagoeneko gure hizkuntzan. Seme alabei etxeko lanetan laguntzeko baliogarri izango zaizue.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala

Proiektuan parte hartu nahi baduzu ere zure esku dago, 2.000 inguru lankide daude lankidetza eredu honetan bere ekarpenak egiten. Ez dira gutxi.