2008/03/18

Ogibideak aztertzen

Ogibideen aitzakia hartuta, 4 urteko gelakoak, auzoan zehar irtenalditxo bat egin dugu. Haurrek, kalean zehar aurrera joan ahala, lanbideak behatzeaz gain langileekin hitz egin dute. Udaltzainak, dendariak, etxeko gizonak, igeltseroak… Arreta berezia jarri dute irtenaldi honetan Ikastolaren inguruko auzoko mugimenduan…
Irtenaldi honek baina, lanbideez gain, kalean egon daitezkeen arriskuetaz hitz egiteko ere balio izan digu: bidean egon daitezkeen arriskuak, nola joan behar den…
Auzoan zehar ibili ondoren, guztia taldean hitz egin eta hausnartzeko aukera izan dugu gelan.