Aurreko Berriaken batzordeak martxan jarri ditugula adierazten genizuen. Bide honetatik abiatuta aurton ere, Ikastolak hizkuntzen erabilera suspertzeko daraman bidea kontuan izanda eta martxan ditugun programa desberdinen ondorioz, Hizkuntz Batzordea jarriko dugu martxan.
Hizkuntz Batzorde honetan euskararen eta beste hizkuntzen esparruarekin lotuta dauden arazoak aztertu eta proposamenak landuko ditugu, gero Ikastolan indarrean dagozkion arloetara eramateko (irakasleak, zuzendaritza, artezkaritza…).
Batzorde honetan irakasleek, ikasleek eta familiek ere parte hartuko dute.
Familien ordezkariak izendatzeko aldez aurretik gai hauetan interesa izan dezaketenengana jo nahi genuke. Hori dela eta euskararekin eta beste hizkuntzen erabilera eta suspertzearekin ardura baduzu eta Ikastolari laguntza eman nahi badiozu arlo honetan, prest zaudela iragarri.
Zuzenean Ikastolako zuzendaritzara joaz edo, bestela, nahiago baduzu, ikasgelako ordezkarien bitartez eman dezakezu izena.
Datorren asteko astearterako Hizkuntz Batzordean parte hartzeko interesa dutenen zerrenda jaso behar genuke hemen.
Eskerrik asko aldez aurretik parte hartuko duzuenoi!!!