
Denok dakizuenez, abenduaren 15ean Egunkaria kasuko auzipetuen epaiketa hasiko da.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Egunkariaren aurkako epaiketaren atarian egonik, epaiketa salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko kontzentrazioak deitu ditu Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan arlo eta sektore desberdinetako herritarrak bilduz.
Oraingo honetan, helburu berdina tartean, datorren ostiralean, abenduak 4an, eguerdiko 12etan, Landako Gunean, Liburu eta Diska Azokarekin bat eginez, Hezkuntza arloko eragile eta eskola komunitateko kideoi parte har dezagun dei egiten digu (deialdia erantsitako artxiboan)
Ikastoletan, mezu orokorrarekin bat eginik, badugu zio berezia parte hartzeko gure lankide bat, Xabier Oleaga hain zuzen, auzipetu horietakoa baita.