

Lehenengo Euskararen Eguna
Euskararen Eguna 1949ko abenduaren 3an ospatu zen lehenengo aldiz. Garai hartako Espainiako egoera politikoak eraginda, Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan eta Ameriketako hainbat lekutan egin zen.
Egun ofizialaren izendapena
1995ean egindako Kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak Euskararen Egunak berrindartzea proposatu zuen, eta Diasporako euskaldunentzat hain garrantzitsua zen eguna ofizial izendatzea. Horrela, Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak ongi iritzi eta abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, Euskararen Egun ofizial izendatu zuten.
Nafarren patroiaren egunean, Xabierko Frantzisko egunean ospatzen dugu EUSKARAREN EGUNA. Ikastolan ere izango dugu ospakizuna, eskola orduetan izango da.
PROGRAMAZIO BEREZIA (Lehen Hezkuntza)
Goizez:
09:30 Girotze saioak
Euskararen aldeko zizka-mizka
(esaldiak, marrazkiak, denborapasak eta pegatinak)
10:00 Ikasleen ekitaldia ( Ikusleak :LH 1 eta 3)
11:30 Ikasleen ekitaldia (Ikuskeak: LH 4, 5 eta 6)
Arratsaldez:
15:20 Multizinema (LH 5 eta 6)
Euskaraz kontu-kontari (LH 1, 3 eta 4)
15:40 Harrera eta bertsoak Argitxori
16:00 Abesti saioa
16:20 Euskal Bingoa
No comments:
Post a Comment